_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Edozein berba Interneten

Kaixo da euskaraz bilaketak egiteko atari erabiliena, 7.000 erabiltzaile inguru ditu egunero

Internauta euskaldun gehienek, euskaraz zerbait topatu nahian dabiltzanean, www.kaixo.com helbidera jotzen dute. Horixe da behinik behin Eustateko datuetan islatzen dena; 2001. urteko bigarren eta hirugarren hiruhilabetekoetan Yahoo, Terra eta Google dira gehien erabili diren bilatzaileak; euskaraz bilaketak egiterakoan ordea, Kaixo da bilatzaile erabiliena, 7.000 erabiltzaile inguru egunero, gertutik Aurki bilatzaileak jarraitzen diolarik. Badira ordea, beste bilatzaile batzuk ere, hala nola, bogaboga.com edo euskal.herria.com bilatzaileak.

Aitor Lopez de Aberasturi 28 urteko arabarra da eta Kaixo bilatzailearen sortzaile eta zaintzailea da, duela bost urte eta erdi abian jarri zuen proiektua. Euskaraz eginiko Euskal Herriko lehen ataria izan zen eta hasieran denbora librean egiten zuen, ez baitzion bizitzeko dirurik ematen. Madrilgo eta Gasteizko zenbait enpresetan lanean aritu ostean, Dulantzira itzuli zen bere apustu pertsonalarekin aurrera jarraitzeko. Bere lanaren sari eta onarpen moduan, Kaixo atariak euskal web guneak saritzen dituen Buber sarietako publikoaren saria jaso zuen. Aitorrek dioenez 'duela bost urte Euskal Herri mailan Interneten ezertxo ere ez zegoela ikusi nuen eta web gune guztiak batzen zituen atari bat egitea bururatu zitzaidan. Batez ere, euskaldunok eta Euskal Herrian egiten ditugun web guneak sartzen ditut bilatzailean. Web gune guzti hauek sailkatu behar dira eta bakoitza zein hizkuntzatan dagoen ere jartzen dut'.

Kaixo bilatzailearen lehen pausuak ez ziren errazak izan, ez baitzen sosik, ez eta dirulaguntzarik ere ez. Horregatik Aitorrek bere lehen irabaziak proiektu pertsonal honetan inbertitu zituen. Orain iragarkien bidez subentzionatzen da. Bere aburuz 'enpresa gutxi publizitatzen dira sarean eta euskaldunak, are gutxiago; instituzio gutxi batzuk zerbait inbertitzen dute baina oraindik beldur handia dute gehienek'.

Aitorrek dioenez 'Internet unibertso izugarria da eta hizkuntza eta espresio guztientzat dago tokia. Euskara nazioarteko hizkuntza izan daiteke sarearen bidez eta haren erabiltzaileek nahi duten tokia izango du euskarak'.

Euskaraz erabiltzen den beste bilatzaile ezagunenetako bat Aurki da. Luistxo Fernandezek, honen bultzatzailetako batek azaltzen duenez, eibar.org internauta elkartearen ekimenez jarri zuten martxan 1998. urtean. Luistxoren hitzetan 'Aurki berez beste proiektu baten ispilu bat da, ODP (Open Directory Project) proiektuarena hain zuzen. ODP ekimenean mundu osoko bolondresek hartzen dute parte eta hizkuntza guztietarako dago tokia. Euskaraz adar bat sortzeko aukera zegoen. Adar hori egin genuen eta horren ispilu bat, aurki.com bilatzailea egin genuen. Era berean, aurkiren bidez ODPn diren web gune guztiak bisitatzeko aukera ere badu erabiltzaileak.

Luistxok dioenez 'jendeak nahi duena gehitu dezake, bolondresen bidez aberasten baita bilatzailea. Libreki haien proposamenak azaltzen dituzte eta ostean, atal bakoitzean den editoreek berrikusi egiten dituzte'. 4.000 gune daude Aurkin euskaraz eta hizkuntzaren presentzia guk nahi duguna izango dela uste du Luistxok 'azken finean guk nahi izanez gero, web berriak gehitu baititzakegu'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_