_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN

Euskal kosmosaren ezkutuko esploratzailea

Bihar 105 urte beteko dira Antoine Thompson d'Abbadie euskaltzale, hizkuntzalari, esploratzaile eta astronomoa Hendaiako bere jauregi ederrean hil zela. Dublinen jaioa, gaztaroko urte gehienak Frantziako Tolosan eman zituen, bai eta Parisen ere, non Agustín Chaho zuberoarrarekin batera, Charles Nodier idazleak antolatzen zituen literatur solasaldietan parte hartzen baitzuen Alexandre Dumas, Victor Hugo eta garaiko hainbat idazle tartean zirela.

D'Abbadieren bizitza ikertzea denboran atzera egin eta gizateriak planetako azken zokondoak arakatu zitueneraino abiatzea da. Esplorazio handien garaiak izan ziren, abenturazaleen oroimenean betiko geratu diren zenbait pertsonaiaren balentriez osatutakoak.

Haien ibilera nekagarriek goitik behera aldarazi zuten geure arbasoek munduaz zuten ikusmoldea. Halakoxe zerbait gertatu zen euskal kulturarekin ere, Antoine d'Abbadieren bultzadari esker goitik behera esploratu ahal izan baitziren gure iraganeko zokondorik ezkutuenak. Zazpiak bat lema edota euskaldun izatearen harrotasuna Euskal Herri osora zabaldu zuten Lore-Jokoak asmo hutsak ziratekeen D'Abbadie izan ez balitz.

Segeretuen bila

D'Abbadieren Hendaiako gaztelu neogotikoak harrizko zipriztinez iradokitzen dizkigu oraindik euskal kulturaren aita ponteko haren oroitzapenak. Eskailera nagusiaren ondoan, giza-irudi xume batek D'Abbadie eta Abisiniako bere zerbitzariaren arteko adiskidantzaren lekukotasuna eskaintzen digu, munduan zehar zientziaren alde pairatu zituzten estuasun guztiak gora-behera.

Liburutegi zaharrean, Chaho eta Bonaparte printzearekin hizkuntzalaritzaren segeretuen bila izan ohi zituen solasaldien oihartzunak suma daitezke. Hantxe eman zituen D'Abbadiek egunak eta urteak, bere anai Arnauldekin batera Nilo ibaiaren sorburuaren bila Egipto eta Etiopian zehar egin zuen esplorazioko material guztiak sailkatzeko.

D'Abbadie mundu zabalera begira bizi zen euskalduna izan zen, 14 hizkuntzatan hitz egiteko gai zena. 26 urte zituelarik, Louis Napoleon ezagutu zuen, eta ezkutuko trikimailu batez baliaturik, Frantziako gobernura helduko zela esan omen zion.

Hamabost urte geroago, Napoleon III a goitizenaz, frantziarren enperadore bilakatu zen, eta esker onez, desio bat eska ziezaiola agindu zion D'Abbadieri. 'Hendaiako ene etxera etor zaitezen', erantzun omen zion euskal iraganaren esploratzaileak.

Alabaina, enperadoreak ez zuen hitza bete, eta Hendaiako jakintsuak munduaren mugei buruzko jakinmina asetzeko izartegiko misterioak ikertzen hasi zen. 87 urte zituen heriotzak betikotasunaren mugak esploratzera eraman zuenean.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_