_
_
_
_

Unean uneko kezkei erantzunaz

Literatur aldizkarien panorama zeharo aldatu da azken urteotan. Hala dio, behintzat, Susa argitaletxeko literatur aldizkarien gordailuaren arduraduna den Mikel Elorzak. Gaur, aldizkari gutxiago daude eta orokorrean bere garrantzia antzinakoena baino txikiagoa dela esan daiteke. 'Liburugintzaren mundua bestela antolatua dagoelako gertatzen da hau', dio Elorzak. Izan ere, Franco hil ondorengo garaian sortu ziren hainbat aldizkarik momentuko kezkei erantzuna eman nahi zieten. 'Gaur egungo literatura ezin uler daiteke fenomeno hura kontutan hartu gabe'. Egungo euskal literaturaren panoraman lanean ari den idazle askok euren lehen lanak hauetako aldizkariren batetan eman zituzten argitara. 'Literaturaren berritzea ekarri zuten', Elorzaren esanetan, bere orrialdeetan genero, estilo eta ikuspuntu berriak landu zituzten idazleek idatzi zutelako. Zenbait kasutan, aldizkari horiek argitaletxe edo bestelako proiektu handiago baten baitan sortu ziren, eta horiek dira, hain zuzen, denboran gehien iraun dutenak, batik bat beharrezko azpiegitura batekin kontatzen zutelako. 'Akaso Maiatzek hain zuzen erakusten du besteek izan ez duten erresistentzia bat, bere azpiegitura eskasa izan arren, urte guzti hauen ondoren kalera ateratzen jarraitzen duelako'.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_