_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Gasteizko gaztetxea

Gaur ez dut fikziorako gogorik; gaur ohiko zutabegile sermoilariaren gisa portatu nahiko nuke.

Gasteizko gaztetxearena gai egokia da, ezbairik gabe: pila bat urte okupatuta daraman muinoko etxea bertan behera bota nahi du gure alkate dontsuak, Alfonso Alonso jaun txit argiak, 'han burutzen diren ekintzak gustuko' ez dituelako hain zuzen ere. Eta jabego eskubide sakrosantua babeste aldera, noski. Bost axola apezpikutza zaharreko kotxetoki utziaren okupatzaileak akordio iraunkor batera heldu baziren aurreko alkatetzarekin; bost axola Gaztetxea erreferentzia (erreferentzia bat) bihurtu bada Gasteizko kultur egitarauan; bost axola alde zaharreko bizilagunon iritzia (okupatzaileen aldekoa, inkesta baten arabera); bost axola Gasteizko pluralismoa murrizten badu PP-UAren udal gobernuaren asmoak (pluralismo hitzak oso esanahi arkanoa izan ohi du maizegi erabiltzen dutenen ezpainetan).

Ni ez naiz sekula oso gaztetxeroa izan. Gazte nintzenean leku zaratatsuegia eta ilunegia iruditzen zitzaidan (ez dut inoiz ulertu zer dela eta beti ere hardcore kontzertuak programatzeko tema hura, batik bat intsumisioaren aldeko jaialdietan: nire talde antimilitaristako lagun gehienei gustatzen zitzaien gauzarik gogorrena Silvio Rodríguez zen, behintzat...), eta, bestalde, leninista guztiok bezala, banuen anarkista eta enparauenganako mesfidantza mutur bat. Baina, tira, noizean behin gauza interesgarriak egiten zituzten, eta hara joaten ginen.

Gasteizko gaztetxeak bolada txarrak eta bolada hobeak pasatu ditu, bizirik dauden gauza guztiek bezala. Bitxia da (edo agian ez da hain bitxia): alkatearen mehatxua une onenetariko horietako batean heldu da. Gaztetxeaz arduratzen den egungo belaunaldiak goitik behera zaharberritu du etxea, liburutegi bat muntatu du, eta kultura ekimen ugari jarri ditu abian -sekula baino anitzagoak, gainera. Hori guztia inolako diru-laguntza edo babes ofizialik gabe, ordu eta lan asko sartuz, autoantolakuntzaren bidetik beti. Kontrastea izugarria da Gasteizko udalak proposatzen duen eredu alternatiboarekin: gazteen asteburuko gau osasuntsuak milimetrora programatzea helburu duen Gauekoak egitarauarekin hain zuzen ere (ez dut honekin esan nahi Gauekoak-en burutzen diren jarduerak txarrak direnik, berez; baina aginte publikoen interbentzionismoa noraino hel daitekeen erakusten dute). Batzuetan ados egongo gara Gaztetxean egiten denarekin, beste batzuetan ez; baina ezin da ukatu esperientzia autonomo bezala duen balioa.

Gasteizera heldu nintzenean, duela hamasei urte, harritu egin ninduen hiriaren aurrerakoitasunak, agian Gasteiz hark ez zuelako zer ikusirik Arabako hiriburuari buruz nekarren irudi topikoarekin (apaizez, militarrez eta gozodendez beteriko herrixka kontserbatzailearenarekin alegia). Aldizkari harrigarriak topatu nituen, Donostiakoa baino anitzagoa (eta eskuragarriagoa) zen kultura eskaintza bat, gau giro ederra, gizarte mugimendu dinamikoak, edo Gaztetxearena bezalako esperientziak. Ez dakit horretatik zenbat zor zitzaion Cuerdaren despotismo ilustratuari (ziur aski, ez gehiegi, botere publikoen aldetiko tolerantzia lagungarria izanik ere), baina Gasteiz topiko/zaharkitu hura berpizteko ahaleginak dirudite Alonsoren azkeneko ekintzek: aldizkari 'pornoen' aurkako gurutzada, J. Burgos margolariaren lana zentsuratzeko agindua, Gaztetxearen kontrako mehatxuak... Horren guztiaren ondoan, ñabardura folklorikoa ematen du homosexualen ezkontza-eskubidearen alde egin zuen ateraldi autopropagandistiko eta hutsalak.

Gaur ez daukat fikziorako gogorik. Baina susmoa dut Alonsok bai, Alonsok baduela buruan fikzio bat; gauzatu nahiko lukeen amets bat. Fikziotxo horretan tranbia elektriko ultramodernoak hiritar klonikoekin eta apaizgai ilara amaigabeekin gurutzatzen dira; Konstituzioari errespetu osoa dioten militarrek (oximorona?) zaborra biltzeko sare automatikoa zaintzen dute; eta Gaztetxearen lekuan ipini nahi duen behatoki turistikoak hiria menderatzen du, Erorien Bailarako gurutzea bailitzan.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_