_
_
_
_
Editorial:PELLO SALABURU | Idazlea | GAIAK
Editorial
Es responsabilidad del director, y expresa la opinión del diario sobre asuntos de actualidad nacional o internacional

'Munduko 6.000 milioi pertsonatatik oso gutxi gara ongi bizi garenak'

Durangoko Azokako 36. edizio honetan Pello Salaburuk idatzitako XX. mendearen argi-itzalak. Ehun urte historiarako saiakera izan da Alberdania argitaletxeko standean. Euskal gramatika eta hizkuntzalaritzaren inguruko orrialde ugari sinatu dituen arizkundarraren lehen hausnarketa liburua da.

Galdera. Zer nolako harrera izan du XX. mendearen argi-itzalak. Ehun urte historiarako saiakerak Durangoko Azokan?

Erantzuna. Durangoko Azoka euskal disko eta liburuen erakusleihoa da. Euskararen presentzia hori ikustea positiboa da eta egin beharra dago. Nire ustez ordea, Durangon liburu asko erosten dira baina ez dakit gero irakurtzen diren edo ez. Jendeak urtean zehar erosten al ditu liburuak liburudendetan? Saiakera ongi saldu da baina liburudendetan gehiago saltzea gustatuko litzaidake eta salduko dela uste dut.

G. Orain arte gramatika eta hizkuntzalaritzaren inguruko liburuak idatzi dituzu. Zerk bultzatu zaitu liburu hau idaztera?

E. Orain dela bi edo hiru urte hitzaldi bat emateko eskatu zidaten. Hasierako hitzaldi hura liburu bilakatu dut. Euskaraz idatzi nahi nuen eta idazkeraren estiloa landu gainera. Guzti hori elkartuz eta estiloa modelatuz sortu dut liburua.

G. Nola laburbilduko zenituzke biltzen dituzun gogoeta guztiak?

E. Euskal Herritik XX. mendearen inguruan egin dudan hausnarketa bat da. Hala ere, ez dut nire lana Euskal Herrira mugatu nahi izan. Bi puntu nagusi izan ditut gogoan etengabe: alde batetik, irakurterraza den liburu bat egin nahi izan dut eta era berean, kontsultarako datuak bildu gura izan ditut. Bi erreferentzi hauek kontutan izan ditut eta estilo aldetik gauza samurra egin nahi izan dut eta euskara erraz eta garbian idatzi.

G. Nolakoa izan da XX. mendea?

E. XX. mendea aurrerakuntza izugarrien mendea izan da. Alde batetik, zientzia eta teknologiaren garapenaren mendea izan da eta bestetik, paradoxa ugari izan ditu. Badira goseteak, gerrak, eritasun ikaragarriak. Aldi berean, Giza Eskubideen defentsa, emakumearen defentsa, globalizazioa eta haustura politikoak ere bizi ditugu.

G. Eleberririk idaztea pentsatu al duzu noiz edo noiz?

E. Askotan pentsatu dut baina nik ez dut horretarako gaitasunik. Literaturari errespetu handiegia diot horretan aritzeko.

G. XX. mendeak zer izan du, argi ala itzal gehiago?

E. Bietatik izan da ugari. XX. mendean munduaren zati batean oso ongi bizi izan gara eta beste zati batzuetan oso gaizki bizi izan dira eta egun bizi dira. 6.000 milioi pertsona bagara mundu honetan, ongi bizi garenak oso gutxi gara. Hauxe izan da XX. mendean argi eta itzala aldi berean. XX. mendean zientzia eta teknologiaren garaipena gertatu da eta hau dudarik gabe argia da.

G. Zein izan da mende honetako argi dizdiratsuena eta itzal ilunena?

E. Ezin dut bakarra aukeratu. Eskubideen defentsa eta zientziaren garapenaren kontuak oso pozgarriak dira. XX. mendean bizi izan da Historiaurreko ia mende guztietan zehar bizi izan den adina jende. Egia da XX. mendean bidegabekeria ikaragarriak eta izugarriak izan direla. Egia da horrekin batera, inoiz ere ez dela termino absolututan horrenbeste jende hain ongi bizi izan. Ongi bizi garenok inoiz baino hobeto bizi gara eta alderantziz.

G. XX. mendean hiru ezaugarri nagusi azpimarratzen dituzu eta hauekin hiru paradoxa.

E. Bai, hiru argi nagusi izan ditugu mende honetan: alde batetik, zientzia eta teknologiaren garapena oso garrantzitsua izan da. Bestalde, genozidio eta gerrak eta azkenik, ekonomiaren globalizazioa. Baina hiru ezaugarri horiek badituzte aldamenean beste hiru paradoxa. Zientzia eta teknologiaren garapenaren aurkako mugimendu akademikoak sortu dira eta Frantzia eta Estatu Batuetan indarra dute. Bigarrenik, gerra eta genozidioen mendea da baina aldi berean, Giza Eskubideen defentsa sutsua egiten da; azkenik, munduko ekonomia bateratuaren aurrean, inoiz baino indartsuagoa diren haustura politikoak daude. Ezin esan daiteke bata bestearen ondorio direnik. Gauzak zuri beltzean ikusteko joera dugu baina gauzak ez dira kolore bakarrekoak. Nire hausnarketak ere hauxe azpimarratzearren izan dira.

G. Mundu zabal eta konplexu honetan Euskal Herriari buruz hausnarketa bat egiten duzu. Nola kokatzen duzu gure herria?

E. Liburua 2000. urteko abenduan itxi nuen. Une hartan oso eraso bortitzak ziren Euskal Herrian eta jende ugari hiltzen ari zen. Momentu horretan idatzia zegoen hori eta ezkortasun handiko unea zen. Hau alde batetara utzirik, Euskal Herria oso leku pribilegiatuan dago. Munduan 6.000 milioi pertsona inguru bizi bagara, herena besterik ez da ongi bizi. Munduan dauden datuak izanik oso ongi bizi gara bertan. Euskal Herrian ere badira injustiziak eta gaizki bizi direnak ere, eta ez gutxi. Orohar ordea, oso ongi bizi gara.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_