_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Erakustoki erraldoia!

Atsegin handiz joaten naiz Durangora, azokara. Lehenago Durangokoak joaten ziren, 'Mañaritik gora', Gasteizera... feriara, orain Gasteizetik jaisten naiz Durangora, azokara. Liburu eta Disko azokara.

Zertara joan azokara? Lagun zaharrak berriz ikustera, lehenik. Ondoren, jendea erruz dabilenez, norberaren irudia pixka bat altxatua ikustera. Badakigu idazlea bakartasun osoz lanean ari den langilea dela, neurosiak erraz jotzen duena, bere burua hainbeste jenderen artean ikusterakoan poza hartzen duena, iruditzen zaiolako jende guztiak bere liburua erosiko duela, idazlea, idazle izanez gain, inozoa bada; horrelakorik ez bada (eta ez dudarik egin gure arteko idazleak ez direla sail horretakoak), pentsatuko du liburuak erostera joan dela jendetza hori hara. Baina ez, musika erostera joan da, baina berdin dio... bakartasuna galdu duenez, norbait dela ikusiko du idaz-leak, eta horrek asko laguntzen du, berriro bakartasunean sartu behar duenerako.

Durango erakustoki erraldoia da.

Dena dago, bai... liburu zaharra, eta famatuaren liburu berria, eta hasten denaren lehen eta azken liburua, eta hasiaz batera etorkizuna izango duen idazlearena, eta pitxi zaharra, eta haurrak: 'Ama! Erosi, erosi!', oihukatuz. Familiak ikusten dira, komunio berezian mendira joan beharrean Durangora joaten. Erlijioa galdu genuen, baina erritoen zaletasunak bizirik dirau gure artean. Hala da mundua, eta hala dabil. Eta ongi dabilela ezin ukatu. Iaz, 90. hamarkadaren euskal poesiaren antologia bat lagun eta poeta gailego batzuek atera eta Durangon aurkeztu behar genuela eta hara joan ginen ia egunero-egunero. Gero inork ez gintuen ezagutzen, eta nahiz eta liburua toki onean izan, azkenean ez zen askorik saldu.

Artean nire lagunek aluzinatu egin zuten, bueno, gehiago zinatu, bestea baino... Galizian ez omen dago Durangoko liburu azoka bezalako fenomenorik, Galizian jendea ez omen dago goizeko bederatzietan liburuak ikusten eta erosten. Eta bene-benetan, horixe da Durangori aitortzen diodana: gai dela, izan dela, eta, hala bedi, izango dela, jendea mugitzen eta erosketara bultzatzen. Irakurtzera bultzatzen duela ziurtzat joaz, noski.

Desoreka ere sortu du Durangoko azokak. Durangorako, Durangori begira argitaratzen dute argitaletxeek. Eta (nor izan zen? Gabiria?) hark esan zuen moduan gurea klima atlantikoa izan arren, mediterraneokoa ematen du Durangorako egindako argitaletxeen ahalegina: lehorte luzearen ondoren, uholde ederra. Urte guzian zehar, eta hor ere Liburu Egunerako soilik, oso gutxi argitaratzen da, baina abenduko jai egunak usaintzen hasten garenean, publikazioen uholdea dator. Gutxi gara, hori ere egia da, eta ezin omen dugu urte osoan argitaratzen egon... Horrela izango da, baina Gabonetako oporretan Durangon aurkezturiko nobedadeak irakurtzera kondenatuak gara.

Eskerrak, baina, kondena ezin izan zitekeen erabatekoa, idazle ez kanonizatuak konturatu direla, Durangon batez ere famatuek, kanonizatuek saltzen dutela, eta besteentzako apurrak geratzen direla, eta udagoiena ordurako, hasten dira nobedadeak dangadaka... Iaz Irigoienek eta Saizarrek saldu zutenez, eta aurten Sarrik salduko duenez, hobe da urrian poeta gaztea ateratzea, lehen nobela poliziakoa agertu duen idazle berria, generoetara moldatzen ez den beste lan zail hori... azaroan etorri datoz, iaz nobelagile berria izan zenaren bigarren lana, ipuinlari kritikoaren narrazio bilduma, poetaren... Ah! Baina poeten lanak ere agertzen dituzte?

Eta Durango igaroko da, eta inprimategiek utziko diote ordu extrak ordaintzeari, supazter txokoaren berotasun epelean jarriko gara irakurleak irakurtzen... Eta konturatu orduko, berriro helduko da tenporada berria eta beste liburu berri bi izango ditugu mesanotxeko lanpararen ondoan... irakurri ez ditugun liburuen piloa gainditzen. Arazoa ez da Durangon egon edo egon ez, arazoa da mesanotxeko piloan azpian ez egotea...

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_