_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Arkilokoak

Bizitzak jira eta buelta egiten du; itsasontzi hordiak bezala ez daki nondik joko duen uhin handia, ez daki nondik etorriko zaion hurrengoa. Izen batzuk azaldu egiten dira gurean, eta berehala desagertu, mamuak laino artean bezala; horregatik gure harridura berriro ikusten ditugunean, hezur mamiturik. Arkiloko, esaterako. Parosko Arkiloko. Soldadu izan zen, lantzari, mertzenario, gerraren argiak ikusia, eta ilunak sumatua, noski: 'Nire lantzan dut nire ogi beltza; nire lantzan Ismaroko nire ardoa; nire lantzan eutsirik edaten dut'. Parte hartutako gerrei buruz oso gutxi dakigu. Poema batean esan zuen, ezkuta bota eta gero, borroka batetik ihes egin zuela. 'Zer inporta zait niri ezkuta hura? Beste bat erosiko dut, ez txarragoa'. Hortik omen datorkio Arkilokori koldar eta lotsagabe fama, ohorerik ez zuelako ospea; hortik ere, ordea, poeta onaren sona. Ceosko Simonidesek urte batzuk geroxeago honela erantzun zion Arkilokori: 'Baina Heriok harrapatu egiten du gerratik ihes dabilena ere'. Herio bazter guztietara iristen den, lainoa baita eta lanbroa.

Horaziok maitea zuen Arkiloko eta ostu egin zion ihesaren gaia, nahiago ihesa gerra baino. Horaziok sekula Arkilokori ostuko ez ziona, ordea, koldar fama izan zen. Horaziok, izubera izaki, ez zuen munduan gaitz handiagorik ikusten gerra baino, anaien arteko gerra baino, zehatzak izateko. Bere poemarik ederrenak gerrak dakartzan kalteei buruzkoak dira. Gerra eta gau beltza; gerra eta haize zakarra; gerra eta heriotza, hirien suntsiketa, lur-soroen erreketa. Gerra Horaziori maiteen zuenaren galera zitzaion. Ez zen bakarra. Nik ere maitea dut Arkiloko. 'Inork ez du ez famarik ez ohorerik, behin hilez gero. Bizi denaren adiskidetasuna nahi dugu bizidunok. Okerrena beti hildakoentzat da'. Arkilokok halako kontuak idazten zituen bitartean, Espartako Tirteok honako hauexek zerabiltzan buruan: 'Ederra da benetan gerran hiltzea, aberriaren alde borroka egiten duen soldadu ausartaren moduan'. Espartan, noski, gerrazaleak ziren; Atenasen ere bai. Sokrateri askotan leporatu zioten bere etsaiek pertsiarraren aurkako gerran koldar jokatu izana, etsaiari aurre egin beharrean ezkutatu izana. Sokratek bere heriotzako orduan gizon ausarta zela erakutsi zuen, dakigun bezala. Baina inori bizitza kentzea bat da, eta norberarena ematea bestea. Hitz desberdinez esanda, hilarazi ala bestela hila izan, hori badugu aukera, hobe bigarrena.

Bizitzak jira eta buelta egiten du. Konturatzerako duela urte asko geundenean bezala gaude. Gerraren aldeko hitzak eta aurkakoak ere berritu egiten dira, errota ura bezala, ehotarria betikoa bada ere. Espartako Tirteoren ordez Charles Peguy poeta azaltzen zaigu, bera ere mamu antzera oihuka eta espantuka: 'Zoriontsuak izan bitez gerra zuzenean hildakoak'; hil aurretik. Gerra zuzena Lehen Mundu Gerra izan zen, gazte zuzen askoak zuzenean hil zituena. Idazle edo artista moduak erakusten zituztenak ziren batzuk, idazle edo artista izendatuak besteak. Wilfred Owen, Isaac Rosenberg, britainiarrak; Franz Marc eta Egon Schiele pintore austriarrak. Georg Trakl-ek bere buruaz beste egin zuen. Apollinaireri buru puska kendu zioten; haren irudia dugu oraindik begien aurrean, bekokia estalita, Flore kafetegian. 'Badira gerra batean parte hartu ez duten gizonak' idatzi zuen, harriduraz behar bada. Gerra hura arrazoimenaren porrota izan zen, gerra guztiak, azken finean, diren bezala; atzerapauso bat gizatasunaren bidean. Ruper Brooke, idazle britainiarrak idatzi zuen: 'Zatozte hiltegira, dibertigarria izango da eta'. Hil-nahia. Esaldiak Petronioren hura dakar gogora. 'Hil nahi dugu'. Ez alferrik T. S. Ellioten poemarik ezagunenak dauka atarian idatzia. Rupert Brooke gerran hil zen, aldarrikatu zuen gerran. Nor oroitzen da? Nork egiten du oraindik harengatik negar? 'Izua zer den erakutsiko dizut hauts eskukada batean', T. S. Elliotek esan bezala. Gerra, izua hauts artean gordea.

Arkilokoak ere izan ziren Gerra Handian. Siegfried Sassoonek idatzi zuen lubakian zegoelarik: 'Gerra ifernua da, eta gerrari ekiten diotenak kriminalak'. Ez zuen arrazoirik falta. Barrutik ezagutu zuen ifernua eta jasaten ari zen minak hartaraturik bota zuen, ezkutarik ez eta, bere ahotsa munduari abisu gisa, gerratik ihes egin nahian. Baina ezin.

Goazela goazelarik, gerra daramagu gurekin.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_