_
_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Gorde beharreko ondarea

Mende berrian euskarak izango duen lekua aztertu du Sabino Arana Fundazioak

Euskarak azken ehun urteotan izan dituen egoera eta bilakaera aztertu dute Sabino Arana Elkargoak antolatutako Euskaltzaleen Biltzarraren Mendeurrenean jardunaldiek.

Jardunaldiek bildutako euskaltzale eta adituek, besteak beste, honako ondorioak atera dituzte bi egunetako biltzarren ostean, Sabino Aranak bere garaian euskarari buruz esandakoak gaur egun balioa izaten segitzen duela. Hau da, 'euskarak bizitzaren alor guztietan baliagarria eta beharrezkoa izan behar duela eta agintari eta enpresarioei dagokiela euskararen erabilera behartzea'.

Euskara aspaldidanik diskriminatua izan dela ere uste dute jardunaldiotan parte hartu duten adituek, hala eta guztiz ere hainbat toki eta eremuetan euskarak aurrera egin duela ere uste dute, nahiz beste zenbaitetan atzera egin duen.

Euskara batua eta euskalkien arteko oreka lortu behar dela uste dute Euskaltzaleen Biltzarraren Mendeurrenean parte hartu duten adituek eta uste dute, baita ere, gorde beharreko ondare kulturala dela euskara. Ildo honetan hitz egin zuen Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohiak.

Gizartearen nortasuna

Kultura, gizartearen nortasuna eta hizkuntzaren arteko harremana aztertu zuten joan den ostiralean Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohiak, Daniel Innerarity filosofo nafarrak eta Juan Uriagereka hizkuntzalariak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Aditu bakoitzak bere esperientziatik heldu zion eztabaidari, gotzain ohiak emandako 'giza ikuspegitik' aurtengo Ikerketako Euskadi saridunak azaldu zituen argudio historikoetara.

Jose Maria Setienek euskarak euskal gizartearen ondare gisa duen balioaz jardun zuen, argi utziz hizkuntzak ez direla museoetan gorde eta zaindu beharreko 'errealitate estatikoak'. Ildo horretan, kultura eta hizkuntzaren (edozein kultura eta hizkuntza) arteko harremana oso estua dela nabarmendu zuen.

'Kulturaren bitartez', azaldu zuen Setienek, 'gizateriak bere bizipenik espiritualenak kontserbatu eta komunikatzen ditu'. 'Kultura eta, berarekin batera, hizkuntza bere ondasuntzat estimatu eta baloratu behar dute gizabanakoek eta herriek'gehitu zuen.

Ikuspegi horretatik, euskarak iraun dezan herri aginteen partehartzea ezinbestekotzat jo zuen Jose Maria Setienek. Dena den, ñabardura garrantzitsua gehitu zion: hitza zaintzeko eta sustatzeko 'lehenbiziko baldintza' hura 'maitatzea' dela eta 'Euskararen sustapena ez da behartua bezala ikusi behar'.

Erakundeetatik eman beharreko laguntzaz aritu ziren beste bi hizlariak. Eremu urriko hainbat hizkuntza desagertzeko zorian daudela kontuan hartutan, globalizazioaren aurrean hartu beharreko jarreraz honako gogoeta egin zuen Juan Uriagerekak: 'Kontua ez da euskara frantsesa eta gaztelaniaren kontra jartzea. Kontua ez da biolentoekin lerrokatzea. Kontua ez da probintzianoak izatea eta kultura minuskulaz idaztea. Kontua da globalizazio itsuan parte hartzea ala ez, etxetik hasita'.

Munduan hainbat hizkuntza eta kultura 'bi gizalditan' desager daitezkeela nabarmendu zuen Uriagerekak. Horien artean daude ainu (Japonia), porome (Ginea Berria) eta burshaski (Pakistan) bezalako harri bitxiak, baita Hegoamerikan ere.

Hegoamerikan 40 milioi lagunek erabiltzen dituzten hizkuntzak ere desagertzeko arriskuan daudela gogora ekarri zuen Juan Uriagerekak . '40 milioi lagun, Estatu espainiarreko populazioa da, eta pertsona horietako inork ez du bere kultura gordeko, berpizteko zerbait egiten ez bada'.

Gutxitan aipatzen den beste adibide bat erabili zuen Uriaragerekak: ijitoak. 'Romani hizkuntza egiten duten 12 milioi lagun bizi dira munduan'. Globalizazioaren zurrunbiloak harrapatutako beste kultura baten adibidetzat jarri zuen pertsona horien egoera. Haien egoera are larriagoa da beraien hizkuntza ofiziala egiteko aukerarik ez dutela ikusita.

Beste datu hau ere eman zuen Uriagerekak, 'munduan erabiltzen diren 1000 hizkuntzatatik 998 edo 999 galtzeko arriskuan egon daitezke pare bat belaunalditan'. Euskararen egoera ez da hain larria, eremu urriko beste hizkuntza batzuen aldean.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_