Hilerria
Ur hots urrunez inguratutako itsu talde bat irudikatzen nuen eskenatokiaren gainean edo, zehatzago izatearren, lur eremu batean. Itsuek ez zekiten nondik eta noiz helduko ziren beren bizitza irentsiko zuten olatuak, baina itsasoaren orroa gero eta hurbilagotik entzuten zuten. Haien uharte iheskorrak itxaropenik gabeko itxarongela baten itxura zeukan eta herioaren esperoan handik ihes egiteko aukerarik ez zien ematen itsuei.
Maeterlinck-en antzerki pieza gogoangarria da Itsuak. Itsuen gainean idatzi diren obren artean izugarrienetariko bat. Sabatoren Itsuei buruzko txostena, bere ikaragarritasunean, ez dago, nire oroimen ahulak adierazten didanez, belgikarraren irudiek daukaten indarrarekin alderatzerik. Gizaki guztien metafora diren itsu haiengan gure beldur guztiak, agerikoak eta ezkutuak, laburbiltzen direnez gero, ikuslearen eta pertsonaiaren identifikazioak sortzen du benetan iraunkorra den efektu emozianala. Izan ere, gu geu ere hortxe baikaude, desagertzear dagoen uhartea kanpotik ikusten ari garen arren.
Hala ere, gure bizitza honen berri emateko itsuen irudia ez da agian hain egokia. Itsuak badira eta izan dira, baina gehienetan beste mota batekoak, beren ingurua ikusi eta onartu nahi ez duten horietakoak, alegia. Gizartean haiek eragindako kaltea pixkanaka ezabatzen joango zaigu, beharbada ezinbestekoa den prozesu baten poderioz, gu geu ere itsu samar bihurtuz. Baina ez da, ez, itsuen begirada galdua, Saramagoren esanetan argia, ia zuria ere badena, gaur egun gehien nabarmentzen dena.
Beldurrak mututasuna sortzen du errazago. Ikusmenaren galera bezain latza den egoera. Azken bolada honetako gertakarien aurrean gero eta gutxiago izan dira adierazpenak egiteko gai izan diren pertsonak, kazetariak batez ere. Ez bada taldearen barruan, kontzentrazioetan bezala, jendea ez dago prest adierazpen batzuen truke bere bizitza arriskuan jartzeko, seinalatua izateko. Esaten denak, hiritar guztien solidaritatea baino borreroen, eta hauen laguntzaileen, arreta erakartzen du bizkorrago. Horregatik, eta beste arrazoiengatik, kazetari edo irakasle zenbaiten portaera erabat ulergarria da eta, are gehiago, esango nuke onargarria ere badela, gizartean fanatismoak ahalik eta toki gutxien izan beharko lukeelako. Azken finean, arriskutan jartzen dena gizakia baita, agian guztion askatasunarekin batera, baina batik bat seinalatua den gizaki konkretu baten bizitza. Eta hori ezin da ahaztu edonork mutu bilakatzeko hartzen duen erabakia konprenitu nahi baldin badugu.
Isiltasuna ezin da juzkatu, esaten zuten antzinatean. Baina bada juzkatzerik, jokamolde garbi batzuen atzean ezkutatzen saiatzen denean. Mututasunak ez du beti gauza bera esan nahi, zinikoen isiltasuna ez baita biktimen edo biktima izan daitezkeen mututasuna bezalakoa. Baina arazoa beste bat da: bizitzen jarraitzeko benetako garantia al da mututasuna? Ez al gara bide horretatik mutuen hilerri bilakatuko? Izan ere, dagoeneko aski ondo dakigu, jakin, isiltasuna ez dela aterpe.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.