'Zaharkinak' erakusketan bildutako 1.600 tresnek agerian utzi dute Zegamako ondare etnografikoa
Zegamako herrian aurreko mendean bizimodua nolakoa izan den agerian uzten du Zaharkinak erakusketak. Edurne Albisu, bertako Kultura teknikariak adierazi bezala 'gure aitona-amonen bizitza ikusgai dago'. Zaharkinak erakusketak 13. edizioa du aurten eta helburu nagusi bat badu, Albisuk aurreratu bezala, 'jendeari hel araztea hauek ez direla traste zaharrak eta ez direla Sanjuanetan erre behar, alegia. Hori izan da betidanik Fermin Leizaola, Arantzadi elkarteko etnografia saileko zuzendariaren helburua. 2001.ean Zegamako baserrietan zein tresna dauden katalogatzeaz gain jendeengan kontzientzia sortzea, erakusketa batetan egoteko gai badira ezin direla baserrietan lurretan botata izan eta are gutxiago sutan erre'.
Zegaman 100dik gora baserri badago oraindik ere eta horietako 55etan 1.600 tresna ezberdin jaso dituzte erakusketa honetarako. Horietako tresna batzuk baserriko lan tresnak dira, lurra lantzeko gehienak; baina badaude bai, sagardoa egiteko erabiltzen ziren tresnak, arotzek lanerako behar zituenak, edota garia bildu eta gero garia garbitzeko makinak. Garia garbitzeko makina horiek 'kooperatiba' moduan erosten zituzten, hau da, hiru edo lau baserriren artean erosten zituzten garia jo eta garbitzeko makinak.
'Sorpresa hartzen du jende askok hemen, Gipuzkoako eskualde honetan, garia erein egiten zela jakiterakoan. Baina egia esanda, garia erein egiten zen eta gainera, ondo heldu ere' dio Kultura teknikariak.
Aurreko mendean linoa ere lantzen zen inguru hauetan eta txarrantxa, linoa kardatzeko tresna, ere ikusgai dago, eta baita ere bertan landutako linoz egindako kamisoia, besteak beste.
'Ez dugu ezer ere'
Orain ikusgai dauden tresna hauek trasteak besterik ez ziren topatu zituztenean, eta tresnak 'bihurtzen' jubilatu talde bat aritu da. Erakusketa jubilatuei esker posible izan da tresnak beraiek bildu bai dituzte eta baita ondoren garbitu eta prestatu ere. Zegamako Udalean oso garbi zuten herrian dauden baserrietan altxor asko galzorian zegoela eta horregatik prestatu dute erakusketa.
Prestaketa lanetan hasi zirenean 'Gure etxean ez dago ezer ere. Traste zaharrak besterik ez dago hemen ' entzun zuten askotan, 'eta zer nolako oheak, mahaitxoak eta abar topatu genituen' esan du Albisuk. Baserriz baserri topatu dituzte erakusketan ikusgai dauden altzari, jantzi eta lan tresna guztiak, 1.600eko multzoa osatu arte, 'hemen ez dago ezer ere' entzun eta gero.
Zaharkinak Zegamako polikiroldegian ekainaren 24 arte asteburutan da zabalik goiz eta arratsaldez.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.