_
_
_
_
Entrevista:AINGERU EPALTZA - IDAZLEA

"Gazteen irakurzaletasuna kezkatzen nauen gaia da"

GAIAKAingeru Epaltza (Iruñea, 1960) kazetaria da ikasketaz. Itzultzailea, aldiz, ogibidez, eta idazlea bokazioz. 40 urteko iruindar honek kaleratu berri ditu bi haur liburu, Sorginkerien liburua-ren bigarren argitaraldia eta Baloika lan berria, eta hurrengo hilean argitaratuko du helduentzako eleberri bat, Rock'n'roll, Joseba Jaka sorkuntza lanentzako bekarekin idatzitakoa. Lehenago, ordea, makina bat sari jaso du bere idazle ibilbidean zehar, besteak beste Xalbador Saria 1991. urtean eta Euskadi Saria 1997an.Galdera. Hiru liburu epe laburrean, kasualitate hutsa?

Erantzuna. Ez dakit, akaso momentu on batean nago orain. Eskubete lan alde batetik baino gehiagotik, baina denbora harrapatzen dut denetarako. Eta gainera, bigarren argitaraldiaz aparte, lan berria, Baloika, haurrentzako nobela da, nobelaxka, eta ondoren aterako dudana helduentzako eleberria. Erabat diferenteak dira eta formatu txikiak formatu handitik atseden hartzeko aukera ematen dit nolabait, beste erregistro batzuk erabiltzeko aukera.

G. Haurrentzat ala helduentzat idaztea nahiago duzu?

E. Erosoago eta askeago sentitzen naiz helduentzat idazten dudanean. Uste dut nire bokazioa hori dela gehiago. Iruditzen zait haurrentzat idazten jarraituko dudala, nire seme-alabak hazten ez diren bitartean.

G. Etxeko gaiak, esperientziak erakutsitakoak hartzen dituzu idazteko.

E. Bai, haurrekin ibiltzeak eragindakoa da hori, bi alderdietatik. Batetik, beraiek gaiak ematen dizkidatelako, beraien mundutik hurbil dauden gaiak hautatzeko aukera gehiago. Eta bestetik, nolabaiteko ilusioa ere badagoelako azken batean, haiei zer irakurria ematearena. Horregatik esaten dut haurrentzako idazteak beraiek hazi arte baino ez didala iraunen. Ziurrenik, gero ez dut motibazio bera izango, eta gaiak ere ezberdinak izango dira. Baliteke gero gazteentzako idaztea, haien bizitza zikloari jarraituta.

G. Zure liburuetan, hari nagusiaren kontakizuna egitearekin batera beste gai asko ere ukitzen dituzu. Nahita, bizitza horrela delako?

E. Bai, bizitza horrelakoa da, baina nahita egiten dut. Dagoeneko, Baloika-rekin adibidez, batzuk esan didate futbola ez dutela gustuko gaia. Eta nik uste dut kirola horixe dela, baina Baloika beste gauza bat da. Abentura nobela bat da, eta nolabait ere nobelaxka mezudun bat da, balore batzuk transmititzen dira, mundua edo zenbait gauza ikusteko modu bat: sexismoaren aurkakoa, lehia itsuaren aurkakoa, beti irabazi nahiaren kontrakoa, eta igoal metafora txiki bat. Ez dakit haurrak hori bereganatzeko gai ote diren, baina bada herri honetaz metafora txiki bat ere.

G. Zuk abentura liburuak oso gustuko izan dituzu. Zuk ere halakoak idatziz irakurzaletasuna piztu nahi duzu?

E. Bai, hori kezkatzen nauen gaia da, zein zaila den haurrak eta gazteak irakurzaletzea. Pentsatzen dut telebistaren eta informatikaren lehia hor dagoela eta, arazo serioa denez, horri aurre egiteko modua bilatu behar dugula. Eta nire ustez, bi modu daude horretarako. Bata, urruntzea, telebista eta ordenadore bidez jasotzen duten produktuarekin inongo zerikusia ez duen zerbait egitea. Bestea, nik aukeratutakoa, hurbiltzea. Erritmo zinematografikoa, kontatzen den istorioan zinema amerikarrean ikusi ahal izan dugunaren kutsua aurki daiteke neurri batean. Ni txikitan irakurzaletu banintzen abentura liburuei esker izan zen, eta baliteke besteentzako ere baliagarri izatea gaur egun.

G. Zu, ikasketaz, kazetaria zara. Zergatik hasi zinen idazten?

E. Harrokeria izan daiteke, baina pentsatzen nuen banuela zer esan. Eta gainera, oso prozesu naturala izaten da irakurzaletasunetik idazaletasunera pasatzea. Topikoa da, baina egi parterik ere badu nire kasuan behintzat, irakurri nahi zenukeen liburua idazten duzu. Edo gure seme-alabek irakurtzea nahi nukeen liburuak idazten ditut.

G. Sari franko jaso duzu. Idazlearentzako bultzada kontsideratzen al dituzu?

E. Sariak beti izaten dira akuilu. Eta nire kasuan, alde horretatik zorte ona izan dudala uste dut, hasieratik saritua izan naizelako. Nik ez dakit orain non ibiliko nintzatekeen bestela, momentu berezietan, bultzada behar nuen uneetan etorri zaizkidalako sariak. Proiektu berriak egiteko gogoa piztu didate.

G. Laster kaleratuko den Rock'n'roll eleberriari buruz zerbait aurrera dezakezu?

E. Baloika-rekin zerikusi gutxi duen liburua da, oso erregistro ezberdinekoa. Oso eleberri urbanoa da, eleberri generazionala eta beltzaren arteko nahasketa bat.

G. Rock'n'roll eleberrian berriz ere zure esperientzian oinarritu zara?

E. Bai, baina ez nire esperientzietan edo nire ingurukoenean, ez baita nobela autobiografikoa. Gehiago dira ingurukoen biografiak edo biografia imajinatuak, nobelan kontatzen ditudanak bezalakoak nik ezagutzen dudan inori ez baitzaizkio gertatzen.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_