_
_
_
_

'Artez', hirugarren urtemuga

Artez hilabetekariak hiru urte bete ditu. Epe honetan, euskal panoraman prestatzen diren dantza, antzerki, musika eta ikus-entzunezkoen berri eman dio puntualki geroz eta handiagoa bilakatu den irakurlegoari. Aldizkariaren erredakzio buru den Joseba Gorostizaren esanetan, hiru urte hauetan hasierako filosofia mantendu egin da, orokorrean behintzat. Elorrioko Arriola eta Zornotzako kultur aretoetara hurbiltzen ziren ikusleei informazioa eskaintzea zen lehen helburua, eta gaur egun informazio hori asko zabaldu bada ere, berri emate zerbitzua betetzea da oraindik xedea, irakurlego zabalago bati bada ere. Erakusketa atal bat erantsi zaio bidean agendari ahalegin berezia eskaintzen dion Artez-i. "Euskal Herria osoko antzoki eta aretoetan programatzen diren jardueren inguruko informazioa ematen saiatzen gara", dio Gorostizak.Jorratutako bidean badira lorpenak. Hauen artean garrantzitsuenetakoa, arlo ezberdinetako profesionalek, batik bat antzerki eta dantza mundukoek, aldizkaria kontutan hartzea legoke, prestatzen dituzten lanen berri bertara bidaliz. Sorrerako helburuak, beraz, ez bakarrik bete baizik eta gainditu ere egin direla irizten dio Gorostizak. Sare zabala eratzeak, ordea, denbora eta ahalegin handiak eskatu ditu. "Bi zentzutako harremana izan da. Batzutan gu izan gara antzokietara hurbildu garenak eta bestetan, berriz, eurak gerturatu zaizkigu". Irun, Elorrio, Barakaldo, Ermua, Bilbo, Lasarte-Oria, Iruñea, Santurtzi eta Amorebieta-Etxanoko areto edota antzokiekin du gaur egun harreman zuzena hilabetekariak, bai informazioa jaso eta baita zenbait kasutan aleen banaketarako lagungarri gertatzen direnak ere.

Hutsune bat bete

Artez-en arrakastaren arrazoietako bat hutsune bat betetzeari egotzi dakioke, Euskal Herrian soilik ez dagoen hutsunea gainera. Izan ere, aldizkaria martxan jarri ondoren beste lurraldeetan antzekoak sortu dira, ideia interesgarria dela frogatu delarik. Hilero 5.000 ale saltzeak jendeak Artez aldizkaria informazio iturri baliagarritzat jotzen duela adierazten du gainera.

Bere berezitasunik nabarmenetako bat profesionalei zuzenduta ez egotean datza, edozein irakurle eta zaletuk uler dezakeen hizkuntza erabiliz eta astuna gerta zatekeen teknikotasuna saihestuz. Beste funtziotako bat, Gorostizaren ustetan, zaletu amorratu ez direnak ere ikuskizunetara hurbil daitezen bultzatu edo erraztea litzateke.

Hilero agenda bat prestatzeak ematen duen perspektibari esker, Euskal Herrian benetan jarduera asko eskaintzen direla ziurtatzen du Gorostizak. "Dudarik gabe, arlo batzuetan bestetan baino askoz ere zabalagoa da programazioa. Kontutan izanik musikaz ari garenean gehienbat klasikora mugatzen garela, antzerkia da arlo oparoena. Dantzan, aldiz, Bilboko Fundizioa aretoa da horretarako propio prestatuta dagoen bakarra eta arlo murritzena izan ohi da, baina oro har, azpimarragarria da Euskal Herrian dagoen eskaintza zabala".

Artez-ek, paperean kaleratutako aldizkariaz gain, web orrialdea ere badu Interneten, hilero papereratzen diren edukien berri ere ematen duena. Hau ere zerbitzu moduan dago planteatuta, eta nahiz eta orrialdeak -www.artezblai.com- aldizkariaren edukia bere osotasunean jasotzen duen, honek ez du, arduradunen esanetan, salmenta kopuruaren gain eraginik. "Batik bat salneurria 250 pezetakoa dela kontutan izanik, eta tarifa berezia ez baldin baduzu, ziurrenik gehiago kostako zaizulako sarean aldizkari osoa kontsultatzea paperezko euskarrian erostea baino".

Aurrera begira erronka ezberdinak ditu Artez-ek. Nagusiena, beharbada, Euskal Herriko beste antzoki eta aretoekin harremanak finkatu eta sendotzen joatea. Eta berrikuntzarik ere gehitu nahi zaio aldizkariari, antzerkiaren inguruan ospatutako hainbat jardunaldiren ondoren hileroko alearekin batera gehigarri berezi bat osatu eta kaleratu, era honetan bertan gertatutakoaren emaitzak jasoz. Salmentei dagokienean, gaur egungo 5.000 aleak 6.000 aleraino irits daitezen nahi dute hilabetekari honen arduradunek. 5.000 hauetatik, erdia inguru harpidetza bidez saltzen dira, eta beste erdia puntu ezberdinetan. Azken bide hau sendotzea da aurrerantzean arduradunek duten asmoa.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_