_
_
_
_
Entrevista:

"Ohikoa ez den beste begirada da idazleok lortu nahi duguna"

Lau liburuz osatutako Ifrentzuak saila burutu du Anjel Lertxundik, betiko gaiak ikuspegi berriekin tratatuz. Kalekantoitik, Piztiaren izena, Azkenaz beste eta Argizariaren egunak dira lau titulu hauek. Perspektiba berriak bilatzea da, bere ustetan, idazleek beraien lanetan lortu nahi duten gauzetako bat. G. Atzeko aldea, ifrentzua, alde ilunari buruz idaztea bereziki interesatzen zaizu? E. Beno, nik atzeko aldea esaten dudanean, beste begirada bat saiatzearen aldetik esaten dut.Hamaseigarrenean, aidanez nobelarekin, adibidez, hori gertatu zitzaidan. Nik aspalditik neukan istorioa, mostradore baten gainetik sabel gainera apustu batengatik salto egiten diotelako bizitza galtzen duenarena. Horrela hil zen Urtainen aita. Biolentzia estúpido hori kontatu nahi nuen, baina ez bere tremendismoagatik, halako gauza bat gertatu dadin ingurukoek txalotu egiten dutelako baita. Gauza asko nituen buruan, baina ez nuen argi ikusten nola kontatu nahi nuen. Halako batean, bueltak eta bueltak emanaz ikusi nuen horrelako istorioak askotan kontatu direla, baina sekula kontatu ez dena horrelako pertsonen atzean dagoen emakumea nolakoa den. Eta perspektiba hori hartzen duzunean, erabat aldatzen zaizu historia. Gertakizun berberak dira, baina emakumearen ikuspegitik. Piska bat hausnartzen hasten zara eta ikusten duzu gure herriko emakume tradizionalak egin duena dela halakoetan, arazo handia izanda ere etxean, duintasunaren izenean, beti senarra estali. Eta hor beste mundu bat ikusten ari zara. Anekdota nagusi horretaz baliatzen zara, baina dagoeneko medio bat bihurtu zaizu beste hori kontatzeko. Orduan, beste aldea begiratzea niretzako nolabait gauzak beste begirada batekin ikusten ahalegintzea da. Izan daiteke heriotzari buruz, baina izan daiteke beste gauza bati buruz ere. G. Azkenaz beste liburuan judu erratuaren mitoari heldu diozu. Nolatan? E. Mito tradizionalak beti interesatu zaizkit. Pentsatzen baduzu, bai judu erratua, bai Fausto, bai beste edozein mitoren protagonista, gizonezkoak dira. Niri beti judu erratuarena asko interesatu zait, eta horrekin hasi nintzen lanean. Imagina dezadan gizon hori kondenatzearekin bere alaba ere kondenatzen dutela. Alabaren perspektiba da ulertzen ez duen kondena bat jaso duela bere aitak ez dakit zer egin zuelako. Alaba denekiko aitarekin lotua dago, kondena du baita ere emakume izateagatik, eta horrela perspektiba berriak irekitzen zaizkizu. Jende askok kontatu duen mito bera da, eta nik zer aportatu dezakedan galdetzen diot nire buruari: saiatu ez den perspektiba bat. Eta orduan nik idazten dut Azkenaz beste, gaztelaniaz Un final para Nora bezala argitaratu dena. Beste aldea edo ifrentzua hori da ere neurri batean. Ohikoa ez den beste begirada bat saiatzea, azkenean idazle guztiak egiten saiatzen garen kontua da.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_