_
_
_
_
Tribuna:
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Mosku: eguneroko bizitzaren miraria LUDGER MEES

Leonid Breshnev, Sobiet Batasuneko lehendakari ohiari buruzko txistea kontatu zidan Moskuko taxista batek. Kazetari atzerritar batek Breshnevi galdetu zionean nola onar zitekeen, iraultza gertatu eta urte asko igaro ondoren, zenbait eskualdetan oraindik txirotasuna eta elikagaien eskasia egotea, honela erantzun omen zion Leninen oinordekoak: "Baietz, egia da, guk esan genuela komunismoak denak ondo elikatzea eta asetzea zela. Bainan ez genuen esan, ordea, komunismora iritsi bitartean zer egingo dugun". Azkenik, ez da komunismora heltzeko aukerarik izan eta estreinatu berri duten kapitalismoak konponbideak ekarri ordez, jende ugariri arazo berriak ekarri dizkio. Horixe da gaur egun Errusiako hiriburuari bisita egiten dion bidaiariak izango duen inpresioa. Adibide gisa, har dezagun mundu akademikoaren ustezko elitea, Errusiako Zientzien Akademia. Kanpotik ikusita, 26 solairuko eraikuntza berri samarrak eta gaineko eskultura deigarriak zientziaren statusa isladatzen dute, Moskun ez baitago eraikuntza hau baino altuagorik. Barruan ikus daitekeenak ere antzeko irudia ematen du: haize egokitua, konferentzia areto handi eta txukuna, bulego txikiak bainan ondo hornituak. Baina itxura disdiratsu honen azpian badago beste errealitate izkutatu bat. Hau ezagutzeko biderik errazena gauez egiten da, hau da, hitzaldia bukatu eta gero, bertako adiskideekin zerbeza eta vodka edaten hasi eta horrela zenbait gau egin. Ondoko hauxe da horrela lortutako erretratoa: Sobiet Batasuna jausi ondoren, akademian ez zen inolako garbiketa ideologikorik izan. Inor ez zen behartu bere iragan politikoarengatik lanpostua uztera. Egoera berrira egokitzeko erabilitako metodoa askoz ere basatiagoa izan zen: soldatak pobrezi mailara jaistea. Gaur egun akademiako sail bateko zuzendariak 17.000 pezeta jasotzen ditu, irakasle arruntak kopuru honen erdia inguru. Hori bizitzeko nahikoa ez zenez, irakasle askok akademia utzi zuten, beren bizimodua bestelako jardueren bitartez ziurtatzeko. Horrela, informatika-burua egun turistentzako taxista da. Akademian gelditu direnak behartuta daude beste hamaika diru iturri aurkitzera: nazioarteko iker-proiektuak, argitarapenak. Bainan baita beste ez ohiko batzuk ere: turistentzako gida edo azoka txikietako liburu saltzea. Hauen egoera larria bada, pertsonal administratiboarena larriagoa da: sail bateko idazkariak, banatuta eta hiru seme-alabekin, asteburuero zakarrontziak miatzen ditu, aurkitutako zerbeza botila hutsak bildu eta dendetan kaskoen trukez errublo batzuk jasotzeko. Hala ere, harritzekoa da Errusiako akademikoen artean jende gutxi aurkitzea lehengo erregimenera itzuli nahiko lukeena. Alderdi komunistak Errusian boto asko eskuratu arren, itxuraz Moskuko gizarteak iragan sobietikoari bizkarra eman dio. Gaur egun, hiriburu osoan Leninen monumentu bakarra gelditzen da, Marxek badu bestea, baina horien ondoan dauden iragarki erraldoiek garbi uzten dute zein den errealitate berria: iraganari uko egitea, egungo bizimodu latzari ezin eustea eta etorkizunerako proiektu garbirik ez edukitzea. Izan ere, sobiet garaiko politikariak mesprezatu egiten badituzte, gaurkoei buruz ez dute iritzi hoberik. "Politikan mugitzen direnek helburu bakarra dute: oraindik lapurtu ez diren ondasun nazionalak beren patriketara eramatea", esan zidan akademiako irakasle batek. "Darwin eta Max Weberrek adibide ezin hobeak aurkituko lituzkete beraien tesiak defendatzeko, gure gizartean indartsuenak bakarrik iraungo baitu eta, bestetik, errusiar Estatuak ez du biolentziaren monopoliorik, Estaturik ez dago eta". Identite krisia nonnahi igertzen da. Eskerrak futbolak eguneroko miraria egiten aspertu diren moskutarrak tarteka krisialditik ateratzen dituen. Errusiak Frantziari 2-3 irabazi zionean, The Moscow Times-en titularrak hauxe zioen: "Jokalariek errusiaren harrotasuna aurkitu dute Parisen". Pushkin poetaren jaiotzaren 200. urtemugaren ospakizuna aprobetxatuz, beste egunkari batek honako hau zioen: "Pushkinen ondorengoen partez D"Anthès-en aberrikideei". 1837an Georges D"Anthès militar frantsesak duelo batean hil zuen literatura errusiar modernoaren sortzailetzat hartu ohi den idazlea.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_