Estatu mailako lau sari Gasteizko Teatro Paraíso-rentzat
Homeroren testuari gaurkotasuna eman dion Mi Odisea lanarekin lau sari irabazi berri ditu Teatro Paraíso konpainiak Certamen Nacional de Teatro Arcipreste de Hita delakoan. Guadalajaran ospatzen den lehiaketa honetako epaimahaiak txapelketako sari garrantzitsuena eman dio gasteizko konpainiari, ikuskizun hoberenaren saria hain zuzen, baina ikuslegoaren onesmena ere jaso dute bertan, adituen eta ikuslego orokorraren gustuko izatea batera joan daitezkeela erakutsi duen publikoaren sariarekin. Gainera, Toni Albá kataluniar zuzendaria ere saritua izan da eta Gaztela-Mantxako Arkitekto Elkargoak Mi odisea muntaiaren arkitektura eszenikoa ikusitakoen artean hoberena kontsideratu du. Urtero egiten den lehiaketa honetara aurkezteko, lanek aurresailkapen bat pasa behar dute. "Txapelketa irekia da, baina gehienetan idazle kontsakratuen izen asko azaltzen duen programa izaten du. Gure lana Homeroren testuan oinarritua da, baina eguneratua. Aintzinako testuan noraezean zebiltzan marinelak gaur egun Mediterraneoa pateratan igarotzen duten legez kanpoko etorkinak dira hemen. Beraiei omenaldi bezala pentsatuta dago, umore tonuarekin", azaltzen du Pilar López taldearen ekoizpen arduradunak. Teatro Paraísorentzat , lortutako arrakasta honek errekonozimendu garrantzitsua suposatzen du. "Beti gogoz egiten dugu lan, noski, baina honek aurrera jarraitzeko halako indarra ematen dizu. Antzerki munduan ez da sariketa gehiegi antolatzen, eta hemendik aurrera programatzaileei gure lana aurkezterakoan sari hau berme bat izango da". Esperientzia aberatsa Tomás Fernández, Rosa A. García, Txintxu San Martín eta Ramón Monje antzezleentzako oso esperientzia aberasgarria izan da Toni Albá zuzendariarekin lan egitea. "Lehen aldia izan da, eta benetan positibotzat jotzen dugu", dio Pilar Lópezek. "Albá kataluniar eszenako aktore eta zuzendari garrantzitsua da eta nazioarteko mailan kontutan hartu diren lanak egin ditu. Kasu honetan, oso testu zailarekin egindako muntaia izan da eta hizkuntza "bisual" aberatsa eta bizi-bizia lortu da". Teatro Paraíso eta Toni Albáren artekoa bat-bateko maitemintzea izan zen. Bartzelonan lanean topatu ondoren, bi urte pasa zituzten elkarrekin lan egiteko ahaleginek fruitu eman zuten arte, eta orduan ere baldintzak bereziak izan ziren, batzuen eta besteen konpromezuak zirela eta. Taldea momentu honetan Valentzia aldean dago biran, "orain puntu askotara iristeko aukera izango baitu Mi odisea lanak". Ekoizlearen esanetan, "jendea sartu arazten duen ikuskizuna da. Aktoreek ondo pasatzen dute taula gainean eta hori nolabait ikusleari transmititzen zaion zerbait da, berak ere disfrutatzen duelarik".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.