_
_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Zain

Atzera hartu du etxeko telefonoaren entzungailua, ba ote dabilen konprobatzeko. Eta badabil, aurreko aldietan bezala; ondo ematen du seinalea: tuuuuuuuuuuuuuu... Besaulki aurreko mahaitxoaren gainean dakusa, bestalde, iPhonea, bizitza-seinalerik igortzen ez duena baina bateria topera kargatuta daukana, ondo dakien bezala. Kontu handiz eseki du entzungailua, klika argi entzun arte.

Izatekotan gaur izan behar baitu, beranduen jota. Martinek hala iradoki zion, behintzat: "Astelehenean kargu berrien izenak filtratzen hasi nahi ditek, badakik, El Correoren bitartez eta. Beraz, gehienez etzi izango duk berririk. Ordurako ez baduk deirik jasotzen, seinale txarra. Baina nik ez nikek itxaropena galduko. Esan nian hire izena hortik zebilela, zerrenda bat baino gehiagotan". Martin adiskide ona da. EIAn ibili ziren elkarrekin, bizitzak eta politikak bide desberdinetatik eraman zituzten arte. Gero, denbora zer den, berriro elkartu dira bien ibilerak, nolabait esateko.

Ordurako ez baduk deirik jasotzen, seinale txarra.

Leihatera hurbildu da. Euria ari du kanpoaldean, ilun dago jada; apirila erdialdeko egun berunkara horietako bat. Bururatu zaio goiza edo eguerdia ordu aproposagoak izan zitezkeela hura bezalako dei bat egiteko: lan-orduak alegia. Baina politikariekin ez dago jakiterik, are gutxiago halako gobernu bat osatzen ari direnean. Makina etengabe ariko da martxan, indar betean, baina zaratarik atera gabe apenas. Edo hori sinetsi nahi du behintzat.

Lehenengo autoaren fokuen distira ikusi du maldan gora, eta berehala pentsatu du Jon dela, bere senarra; burdin hesiaren zarata aditzean berretsi du susmoa. "Nire senarra": ez da horrela izendatzera ohitzen. Autoa garajera sartu da zuzenean, baina astia dauka kopilotuaren eserlekuan itzal bat sumatzeko. Jakina. Osteguna da, Jonek eskubidea dauka. Baina gaurkogatik nahiago luke bestearen etxera joan izan balira, edo hotel batera. Ez daki arrazoia, baina Jon gusturago aritzen da etxean, azken aldi honetan; galdetu beharko lioke zergatik. Konturatu da aspaldi ez duela horretaz hitz egin Jonekin. Hasieran maizago egiten zuten, eta barre galantak bota izan dituzte horren kontura, maiz. Baina orain...

Bururatu zaio marrazki-mahaira eseri beharko litzatekeela, zirriborroekin jarraitzeko, eta hara zuzendu du begirada: bertako tipula-paper sorta barreiatuak ikusi ditu, eta arkatzak, eta rotringak, eta ordenagailu beti piztua, baina ez dauka gogorik batere. Mahaitxora hurbildu, eta iPhonea dabilen konprobatu du: dena ondo. Gero, leihatean bermatu du kopeta. Izotzezkoa dirudi.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Gonbidatuen etxolaren argiak piztu dira. Errezelak tiratuta daude, eta ezin du igarri barruan mugitzen ari diren itzalak norenak diren. Jonen bulegoko abokatu berria izan daitekeela otu zaio, Jose Ramon. Mutil sinpatikoa da, janzten dituen Ralph Laurenen trajeak gehiegi gustatzen ez zaizkion arren.

Biktimen kontuaz nahikoa arduratu ote den galdetzen dio bere buruari. Azken aldiko omenaldi eta aitortza-ekitaldi gehienetara joaten saiatu da, baina ez dago guztiz lasai. Beranduegi hasi ez ote zen. Azken finean, zor zitzaien, zor zaien zerbait da. Eta damu da lehenago konturatu ez izanaz.

Telefonoak jo du, halako batean. Besaulkiarekin estropezu egin du, baina hirugarren tonura iritsi aurretik hartu du. Jon bera da, etxolako telefono gehigarritik. "Ba al duzu gogorik gurekin etortzeko?". Isilik geratu da istant batez. "Ez, gaurkoan ez, Jon. Hitz egingo dugu gero. Edo bihar".

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_