_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Demjanjuk kasua

Aro bat amaitzen ari da. Ivan Demjanjuk nazien krimenengatik epaituko duten azken gizona izango da. Adinagatik; laurogeita zortzi urte ditu. Justizia baino azkarrago dabil, oraingoan, denbora, oro suntsitzaile eta oro eraikitzaile. Epaiketa horretara lekuko gisa joango direnak ere ez dira gazteak, haiengandik ere urteak igaro dira, izar tropela balitz bezala eta utzi die argitasun-arrastoa begietan. Gurasoak galdu zituzten Sobibor-en. Uste zuten beharturik lanera eraman zituztela. Galera bikoitza, sinesmenekoa eta fisikoa. Errazago etsitzen dugu heriotzaren aurrean, esperantzaren aurrean baino. Esperantza, gaitz guztien sortzaile; onura guztien eragile. Ez dakigu zer egin esperantzaren aurrean, ahitzen den arte. Orduan, esperantzak oro alferrikakoak dira, esperantzagabeak.

Galdera, Ivan Demjanjuk nazia izan ote zen da, ala kolaboratzaile huts, beste asko eta asko bezala. Horietatik, gutxi izan dira juduen aurkako krimenak egiteagatik epaituak izan direnak, are gutxiago kondenatu dituztenak. Ez da gehiegi hari buruz dakiguna. Ukranian jaio zen 1920an. Gosete handia ezagutu zuen eta, horrekin batera suposatzen denez, sobietarrenganako gorrotoa. Bigarren Gerran soldadu hartu zuten, eta Krimean, Stalingradora bidean, preso egin zuten alemaniarrek. 1942. urtea zen. Haren arrastoa galdu egiten ez bada ere, ezkutatu egiten zaigu, orbel arteko bide puska bezala.

1952an Estatu Batuetara joateko baimena eman zioten. Ford enpresan lan egin eta familia hazi zuen; hiru seme izan zituen. Etorkin baten biografia normala, itxura denez. Estatu Batuetako gobernuak 1986an Israela bidali zuen, han epai zezaten. Bost urtez lehenago estatubatuar izaera kendu zioten. Treblinkan Ivan Grozny (Izugarria) gisa ezaguna zen presozain gupidagabea, gas-kameraren arduraduna, ote zen frogatu nahi zuten. Heriotza-zigorrera kondenatu zuten, urkaturik hiltzera. Treblinkan 900.000 judu hil zituzten, eta bertatik bizirik atera zirenek eta epaiketan ahotsa altxatu zutenek Ivan Grozny eta Ivan Demjanjuk bat eta bera zela zin egin zuten. Akusatuak aitortu zuenez, preso egin zutenean bi aukera eman zioten alemaniarrek, edo haien zerbitzari izan ala hil. "Nire arima emango nukeen ogi puska baten alde", entzun zitzaion esaten Jerusalemeko epaiketan. Bere burua biktimatzat azaldu zuen. "Ez nuen beste aukerarik izan". Epaiketak iraun zuen bitartean ez zuen zirkinik egin, Treblinkako basakeriak deskribatu zirenean: sei mila hildako egunero. Defentsaren aldeko lekuko batek, Treblinkatik bizirik atera eta epaiketa egunean Australian bizi zenak idatzi zuen berak ito egin zuela Ivan Grozny bere eskuez, askatasun egunean. KGBko artxibategiak ere laguntza eman zuen, bere aldetik. Sobietarrak izan baitziren, eta haiekin batera Vassili Grossman, Trbelinka askatu zuten lehenak. Artxibategiko txosten batean Treblinkako hogeita hamazazpi presozain ukraniarren testigantza jasotzen da. Guztiak hil zituzten, baina izan zuten hala ere aitortza egiteko abagunea. Haietako batek esan zuen Ivan Groznyren benetako izena Martxenko zela. Ivan Demjanjuk libre utzi zuten, orduan.

Ivan Demjanjuken egonaldian, 27.900 judu hil zituzten Sobibor-en, tartean Holandatik ekarritako haur asko. Horiek salatzen dute Demjanjuken joera eta gezurtatzen haren argudioak eta aitzakiak oro.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_