_
_
_
_
_
Entrevista:FERNANDO REY | Itzultzailea | Gaiak

"Burua eta bihotza erabili ezean, itzulitako testuak ez du bizirik"

Gaztetan mediku izan nahi zuen, baina bizitzak "beste bide batzuetara" eraman omen zuen. Urtetan egindako ezkutuko lanaren ordainez, iaz Gasteizko Udalaren itzulpen saria jaso eta, urte hasieran, Orhan Parmuk-en Elurra -"inprentatik ateratzeko zorian da dagoeneko"- euskaratzeko Jokin Zaitegi beka lortu zuen.

Galdera. Euskaldunberria izanik, euskararen ezagutza sakona lor daitekeela frogatu duzu.

Erantzuna. Gurasoak Erriberrikoak ditut, baina izatez Iruñekoa naiz, eta 17 urte nituenerako euskalduna nintzen. Beraz, euskaldunberri zahar samarra naiz. Euskararen normalizazioari begira, seinale ona izan daiteke ikustea zenbait euskaldunberrirentzat euskara ez dela bigarren hizkuntza, baizik eta bestean bezain ondo moldatzen direla.

"Tabucchiren ustez, intelektualak ahotsik gabekoen boza izan behar du"
"Inoiz pentsatu dut literatura egitea, baina beste mundu bat iruditzen zait"

G. Ikasketaz medikua, baina itzultzailea lanbidez. Zergatik?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

E. Karrera bukatu nuen, baina bizitzak beste bide batzuetara eraman ninduen. Lehenbizi, euskara irakasle ibili nintzen. Gero, Nafarroako Gobernuan itzultzaile lanean hasteko aukera izan nuen, eta nire lankide Xabier Olarrak zirikatuta sartu nintzen itzulpengintza literarioan. Medikuntza itzultzaile bezala landu dut, baina ez dut inoiz mediku lanik egin.

G. Sostiene Pereira da euskaratu duzun Antonio Tabucchiren hirugarren lana. Zer azpimarratuko zenuke idazlen honengan?

E. Adierazpen indar handia du ikuspuntu literariotik, eta intelektualaren eginkizuna jakinduria antolatzea dela diotenen aurrean, Tabucchi gerra, indarkeria eta torturaren kontra altxatzen da. Totalismo guztien aurrean, intelektualak ahotsik gabekoen ahotsa izan behar duela aldarrikatzen du.

G. Zeinek eman dizu lan gehiago, Tabucchik ala Pamuk-ek?

E. Pamuk-ek, zalantzarik gabe. Monika Etxeberriak eta biok jardun dugu liburua euskaratzen, eta lanak izan ditugu zenbait deskribapen eta gogoetari neurria hartzeko.

G. Itzultzean, zeini eman behar zaio lehentasuna: zehaztasunari ala edertasunari?

E. Beste era batera planteatuko nuke: testu batean bihotza edo burua gehiegi sartuz gero, sormen lana egiten duzu, baina bihotza edo burua sartzen ez baduzu, testuak ez du bizirik.

G. Batzuek literaturgileen ahaide pobretzat jotzen zaituztete, beti ezkutuan zaudetela...

E. Gu liburuak jendeari helarazteko tresna bat besterik ez gara, eta alde horretatik normala iruditzen zait itzalean gelditzea. Hala ere, nik uste dut gero eta gehiago baloratzen dela gaur egun itzultzaileen lana.

G. Itzulpenetik literaturara jauzi egiteko asmoa al duzu?

E. Behin edo behin ideiaren bat etorri zait, baina beste mundu bat iruditzen zait.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_