_
_
_
_
_
Gaiak | 40. EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Durangoko azoka orain 40 urte

Gerediaga-Durango Merindadeko Adiskideen Elkartea duela 40 urte sortu zen, preseski 1965ko ekainaren 7an. Hamaika sortzailetariko bat izan nintzen, Zuzendaritzan inork nahi ez zuen ardura hartu nuelarik, Diruzaintza, sosik gabe noski. Berehala, uztailean, urte erdirako lau hirietarako programazioa onartu zen: Durango, Elorrio, Ermua Otxandiorako. Durangon, besteak beste, Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatzea erabaki genuen.

Azoka hau egitea elkarteko zuzendaritzakide baten ideia izan zen, Leopoldo Zugaza durangarrarena, aspalditik liburuzale amorratua. Bazekien, bere familiak Arabako hiriburuarekin urteetako loturak zituelako, nola Errepublika garaian Gasteizen holako azoka bat egin zela. Antzerako feria bat, eguneratua, eraberritua eta gure kulturari atxikia erabaki genuen, data bezala Domu Santuetako zubia hautatuz, urriaren 30 eta 31 eta azaroak 1. Azoka honen edukia erabakitzerakoan beste fenomeno bat ere ikusi genuen, gerra aurrekoan ez zegoena, hots, diskoa ere sartu behar zela, zeren eta Kataluniako nova cançó-ren ildotik, hemen euskal kantagintza berri bat sortzen hasia zelako. Diskoa, liburuarekin batera, Azokaren parte garrantzitsua izango zen eta izan da geroztik ere.

"Azokan fenomeno berri bat sartu beharra ikusi genuen: diskoa, euskal kantagintza berria sortzen ari baitzen"

Lehen lana Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako diputazioen partaidetza lortzea ezinbestekoa izan, nolabait, beraien itzalpean, Azoka ahalbideratzeko kontuan izanik oraindik Francoren diktadurapean geundela. Baimenak lortzea ere ez zen izan arazo makala, Informazio eta Turismo Ministerioaren Bilboko Ordezkariari, Zarzalejos jaunari, zehatz-mehatz liburu eta disko zerrenda, denak lege-gordailuarekin noski, eraman behar izan genizkion. Horrez gain Udalarena ere, ez bakarrik agintaritza zuelako, baizik eta Uribarriko Andre Mariaren elizpe ederraren jabe ere zelako. Aitortu behar da orduko alkatea Valentín Egidazu, Erregimeneko gizona eta jatorri karlistakoa bazen ere, ondo portatu zela eta bere baimenpean egin ahal izan zela. Besterik da, udal funtzionario frankista batek, inaugurazio bezperan, bandera gorri-hori ugari eskegi zituela elizpean, askoren amorrurako.

Hogeita bost argitaletxek parte hartu zuten Azokan eta katalogoak hogeita zortzi orrialde zituen. Ezin da, bistakoa denez, geroztik urterik urte loditzen joan den katalogoekin konparatu. Interesgarria litzateke urterik urtera, estatistika zehatza jakitea. Lau herrialdeotako agintaritza zuten neurrian, babesgarri suertatu ba ziren ere diputazioak, oroitzen naiz nola esan zigun bergarar euskaltzale ezagun batek : "Hau dok gure Diputaziñuak argitaratu daben guztia, '25 bake urte' hauetan?" Hain zen eskasa! Diputazioak bezala, hasieratik izan zuen Euskaltzaindiak stand lehenetsi bat. Ez dago esan beharrik orduan ez zegoela ez Euskal Herriko Unibertsitaterik, ez Eusko Jaurlaritzarik ere. Sari edo aipamen berezia, liburu interesgarri gisa Sociología y Pastoral de una Diócesis: Vitoria lanari eman zitzaion. Lehen Azoka honek Euskal Herriko kultura mundua harriturik utzi zuen, gauza berri baten aurrean jarri bai zuen. "Jai au ez da izan, gure errietan antolatuten direan beste Euskal Jaien antzekoa, folkloreko gauzetan geldituten direlako beti: dantza, bertso, kantu... Beti azaleko gauzak. Azoka onek sakonago jokatu gura izan dau. Folkloreko gauzak ezetsi barik, euskal kultura adierazo, indartu ta zabaldu gura izan dau". Hau zioen l965ko azaroko Anaitasuna aldizkariaren zenbakiak. Beste euskal aldizkari - eta erdal egunkarietan ere- antzeko aipamenak irakur daitezke, orduko hemeroteketara joanez gero.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_