_
_
_
_
GAIAK

Euskararen Egunak teknologia berriak baliatuko ditu aurten

Modu berezian antolatu nahi izan du aurten Eusko Ikaskuntzak Euskararen Eguna. Urtero bezala abenduaren 3an egiten den ospakizun honek Interneten bideari heldu dio eta euskosare.org webgunea plataforma gisa erabilita, ekitaldi-sorta zabala abiarazi du.

Egunarekin bat egin nahi dutenek dagoeneko badute ospatzeko modua. Azaroaren 22tik euskarari buruzko aitorpen bat eta Euskararen Nazioarteko Egunaren (ENE) inguruko testu historikoak irakurri ahal izango dira webgune horretan. Bitxikeria gisa, historian grabatutako euskarazko lehenengo hitzak ere, hots, 1900. urtean Parisko Erakusketa Unibertsala zela eta grabatutako abesti bilduma bat, eseki dituzte ekimenaren bultzatzaileek.

Egunean bertan, bost milioi lagunengana iristea izango da helburua. Horretarako, mezu laburren eta posta elektronikoaren bidez Eutsi euskarari! leloa (euskaraz zein beste hizkuntzetan) lagun eta ezagunei bidaltzea eskatu dute antolatzaileek. Hainbat ekitaldi egingo dira ENE ospatzeko, asko baitira munduan dauden euskal komunitateak (bereziki Hego Amerikan). Besteak beste, Argentinako Mar de Platako Denak Bat euskal etxean euskararen aste bat prestatu dute egun ofizialaren bezperan, hau da, abenduaren 2an hasiko dena.

Ia 60 urteko ibilbidea

1948. urtean Baionan egindako zazpigarren Kongresuan ezarri zuen Eusko Ikaskuntzak, izaera pribatuko erakunde zientifiko kulturalak, Euskararen Nazioarteko Eguna. Bertan bildutako biltzarkideek hartutako erabakiak zera zioen: "Euskal hizkuntzaren egun bat mundu osoan zehar ospatuko da urtean behin, abenduaren 3an, Xabier Frantzisko deunaren besta egunean, Euskalzaleen Biltzarra eta Eusko Ikaskuntza Lagunartearen babespean".

Biltzar hura frankismoan ospatutako lehenengoa izan zen. Bigarrena eta azkena Miarritzen izan zen 1954. urtean, Frankismoak iraun zituen berrogei urtetan bi kongresu besterik ez baitziren egin. Lehenengo biltzarrean euskara bultzatzeko premia handia zegoen, garai hartan euskara betiko galtzeko arrisku handia zegoen ofizialki debekatutako hizkuntza baitzen. Geroztik, mundu osoko euskaldunek ustez Europako hizkuntzarik zaharrena denari gorazarre egiten diote, nazioarteko kulturaren ondarearen zati den legez.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Hainbat biltzarkide bildu zituen Baionako kongresu hartara Nestor Basterretxea artista gaztea hurbildu zen. Hurrengo urtean, 1949an, Venezuelako euskal komunitatearekin ospatu zuen euskararen eguna, 1936an hasitako Gerra Zibila zela eta, familiarekin erbesteratu baitzen. Egun honekin izan duen harreman berezia ikusita, Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunaren logotipoa egitea eskatu dio.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_