_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN | Gaiak

Hollywoodera iritsi zen nafar errege jakintsua

Duela 70 urte, Cecil B. De Milleri esker, pantaila handian ikusi genuen aurreneko aldiz Antso VI.a Jakituna nafar erregea. George Barbier aktoreari egokitu zitzaion orduan Antsorena egitea, baina The Crusades-eko protagonista nagusia Loretta Young antzezle ezaguna izan zen, Ingalaterrako Rikardo Lehoibihotzarekin ezkondu zen Nafarroako Berengela printzesaren papera egin baitzuen.

De Milleren film askotan bezalaxe, gurutzadei buruzko honetan ere, ikuskizuna izan zen zuzendariaren kezka nagusia, historiarekiko fideltasunaren gainetik. Alabaina, zenbait historialarik iradoki dutenez, litekeena da Rikardok eta Berengelak ezkontza ez kontsumatzea -seme-alabarik gabe hil ziren-, Lehoibihotzaren apetitu desordenatuak benetan asetzen zituztenak "naturaz besteko" sexu harremanak omen baitziren.

Hirugarren Gurutzadan girotutako De Milleren filmean, Antso VI.a santutasunez jantziriko errege idealista balitz bezala ageri da, baina seguraski, Nafarroako XV. erregeak ez zuen zerikusi handirik izan Hollywoodetik igorri diguten irudiarekin.

Antso 1128an jaio zen, eta 22 urte zituela, Rex Pampilonensium koroatu zuten. Iruñeko Erresuma izena alde batera utzi eta Nafarroako Erresuma izendapen historikoa bultzatu zuen. Horrez gain, 1167. urtean idatzi zuen gutun batean, lingua navarrorum, (nafarren hizkuntza), esapidea erabili zuen euskara izendatzeko.

Jakituna goitizena kultura eta arkitektura alorrean egindako obrengatik datorkio, jakintza klasikoari eutsi zioten ordea erlijioso nagusien etorrera, eta eliza, monastegi eta gotorleku ugariren eraikuntza bultzatu baitzuen.

Diplomatikoa

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Antsok berealdiko lana egin zuen diplomazia alorrean inguruko erresumen lurralde-gosea indargabetzeko. Tronura heldu eta hiru urtera, Gaztelako Alfontso VII.aren alaba Santxa aukeratu zuen emaztetzat, gaztelauarekiko menpekotasuna aitortzen zuen agiri bat sinatzearen truk.

Antzeko hitzarmena izenpetu zuen Alfontso VII.aren ondorengoaren alde, Blanca Nafarroakoa printzesa Gaztelako printze oinordekoarekin ezkontzearen ordainetan. Bat-batean, Gaztelako erregea hil eta erregegaia adingabekoa zela profitatuz, Antso VI.ak Errioxa eta Bureba bereganatu zituen hamar urtez. Honek Aragoiko erregearen mesfidantza piztu zuen, baina San Adriango itunaz, bi erresumen arteko bakea segurtatzea lortu zuen.

Handik gutxira, Gaztelak eta Aragoik Nafarroa bereganatzea adostu zuten, eta Antso VI.ak Ingalaterrako Henrike II.arengana jo zuen, erresumaren mugak finkatuko zituzkeen laudo baten eskean. Ordainez, alaba Berengela Rikardo printzearekin ezkontarazi zuen. Antso VI.a 1194ko ekainaren 27an hil zen.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_