_
_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Dei bat, maiatzaren lehena

Itxaron. Umearekin ipiniko zaitut.

Ematen du Anek ez duela nirekin hitz egiteko gogo edo asmo handirik.

-Kaixo, laztana, zer moduz pasatzen ari zara?

-Ondo, aita. Zaldiak ikustera joan gara. Ogia eman diegu jateko, baina ez dute jan izan nahi.

Ane atzetik ari zaio, kontatu behar didana txibatzen. Amorragarria da batzuetan. Deiadar egiteko gogoa sentitzen dut, "Utzi haurrari nahi duena esaten, joder!", baina Anek ez luke entzungo, eta ez dut Maddi izutu nahi.

-Eta... eguraldi ona egiten al du hor, maitia?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Batzuetan nik neuk ere txibatuko lidakeen norbait beharko nuke, pentsatu dut.

-Zeeer?

Sakelako madarikatuak. Berriro ere ergela sentituz, galdera errepikatu diot alabari.

-Bai, oso ona. Tximeleta bat ikusi dugu, eta bi matxinsalto. Eta sator bat. Sator bat, hilda.

Aneren ahotsaren murmurioa entzuten jarraitzen dut, umearen diskurtsoa aurreratuz. Ezin dut gehiago. Muxu bat bidali diot, eta telefonoa amatxori pasatzeko eskatu diot.

-Zer.

-Esaten duen guztia txibatu behar diozu, ala zer?

-Ez daki telefono elkarrizketa bat eramaten. Bi urte besterik ez du.

-Ia hiru.

-Berdin dio. Zertan ari zara?

Ez dakit gaia aldatzeko baliabide erretoriko hutsa den, ala benetako interesa duen.

-Hemen (begiratua egin diot egongelari, atzoko afariko bandejari, iraulitako garagardo latei, jatetxe txinatarreko plastikozko edukiontziei, lurrera jausitako EL PAÍS SEMANALen aleei, gaizki itxitako besaulki-oheari). Manifestaziora joatea pentsatu dut, dutxa hartu eta gero.

-Manifestaziora?

-Bai, neska, maiatzaren lehenekora. Maiatzaren lehena da gaur, ez al zara konturatu?

-Lau katu elkartzen zarete baina...

Egia da. Pixka bat erridikulua ere bada manifestazio hori: azkenekoan ez ginen laurogeita hamar bilduko: kalea izugarri zabala iruditu zitzaidan, bete ezinezkoa. Jendea oporretan dabil, kanpoan, Ane eta umeak bezala. Manifestazioan ez dut adiskiderik topatzen ere; ezagunen bat, askoz jota: fundamentu askorik gabeko bi edo hiru minutuko elkarrizketa. Normala ere bada: sindikatuko kuota ordaintzen baino ez duen horietakoa naiz. Baina urtero joaten naiz maiatzaren bateko manifestaziora. Ez dut behin ere huts egin, azkeneko hamabost urteotan; lanean hasi nintzenetik alegia.

-Urtero joaten naiz. Ez dut behin ere huts egin, azkeneko hamabost urte hauetan. Printzipio kontua da. Zu ere etortzen zinen, hasieran. Azken batean, zor diegu Txikagoko langile haiei, badakizu...

Ez dakit zergatik, derrepentean, Anerekin hitz egiteko premia piztu zait, horretaz hitz egiteko premia. Garai batean banekien, baina orain gogoratu ezinik nabil langile haiek exekutatu zituzten urtea, mila zortziehun eta laurogeita bi etortzen zait burura, baina izan daiteke mila zortziehun eta laurogeita sei ere, ez dakit; Txikiago ote zen ere ez nago guztiz ziur. Morroi haien izenak eta guzti nekizkien orduan.

-Memoria kontu bat da, Ane. Gertatu zenaren oroitzapena mantendu beharra dago, ez duzu uste?

Anek ez dit erantzun. Azken buruan, ez du nirekin hitz egiteko gogorik.

-Noiz itzuliko zarete? (galdetu diot, gehiegi luzatu den isilunearen ondoren).

-Eguraldi honek jarraitzen badu, agian astearte eguerdian.

-Goizeko eskolara huts egingo du umeak.

-Ez dio axola.

-Irakasleari deitu beharko diot astearte goizean.

-Bai, egin nahi duzuna.

Esekitzera doala konturatzen naiz, eta azkeneko galdera egin nahi diot Aneri, berandu baino lehenago.

-Ane...

-Ez, Jon, hobe da egongelan jarraitzen baduzu. Ez eraman zure gauzak gure logelara. Oraindik ez.

Oraindik ez.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_