_
_
_
_
_
Análisis:Gaiak
Análisis
Exposición didáctica de ideas, conjeturas o hipótesis, a partir de unos hechos de actualidad comprobados —no necesariamente del día— que se reflejan en el propio texto. Excluye los juicios de valor y se aproxima más al género de opinión, pero se diferencia de él en que no juzga ni pronostica, sino que sólo formula hipótesis, ofrece explicaciones argumentadas y pone en relación datos dispersos

Irakurtzen da literatura?

Editoreen krisialdia dela-eta zabaldu da jakin nahia. "Ez omen dago krisialdirik", diote editore batzuk; batez ere Josu Landaren iritziak irakurri ditut, badela diote besteek, eta Jorge Jimenezek esandakoa datorkit gogora. Eta kazetarientzako lan emate erraza dela diote batzuk, eta benetan pentsatzekoa den zerbait besteek.

Irakurle garenok gogoratzen dugu, adibidez, orain hamar bat urte beste krisialdi bat gertatu zela edizio munduan paperaren prezioa zela medio eta kausa. Ikaragarri garestitu zen eta liburuen kostuak gora egin zuen, eta inork ez zekien non bukatuko zen goraldia. Baina, zalantza une hura, gainera, idazle berrien faltarekin batera izan zela bururazten zait, eta zer esana izango zuela batak bestearekin.

Más información
Argitaletxeen krisialdia?

Orain kontua beste bat dela dirudi. Nik dakidala, paperaren prezioak ez du gora egin. Dena dela, ikusi beharko litzateke gauza bat dela euskal liburugintzaren arazoa -eta zifrak urtero-urtero dira goraipatzekoak-, edo euskal literaturaren arazoa: eta arlo honetan aitortu beharko dugu kontagintzan eta poesian, gutxi gora-behera, berrogei eta hamar liburu berri argitaratzen direla urtero eta zifra hori ez dela askorik aldatu azken urteotan. Beraz, desberdina da arazoa liburugintzaren aldetik ikusten bada, edo literaturaren aldetik. Esanguratsua da, agian, batez ere literatura hutsik argitaratzen duen argitaletxe bateko zuzendariak piztea eztabaida. Arreta jarri behar dugu, ordea, zeren erantzuna era bereko, esan nahi da liburugintza orokorrean baino gehiago literaturgintzan buru belarri ari den beste argitaletxeko arduradun batek eman baitu.

Ez nabil argitaletxeen munduan, edo behintzat ez dut lana barrenetik egiten, baina kanpotik ikusita baziren oihartzunak han eta hemen. Galiziara jotzen badugu, adibidez, aspaldi entzuna nion Dolores Vilavedra kultura iritzi emaileari txikiegiak zirela argitaletxeak Galizian eta batu beharra zutela, aurrera egin nahi bazuten. Egia da askotan aipatu duela Dolores Vilavedrak, sistema kulturalen teoriak arraituz, kultura plangintza beharrezkoa dela eremu txikiko argitalpen munduan.

Gogorragoak entzun dizkiot Miquel de Palol poeta eta narratzaile katalanari. Bere aburuz, krisialdia ez da argitaletxeena soilik, baizik eta kulturala, dendarien menpe jarri denean kultura, jarri denean literatura. Eta bere hitzak gogorrak dira: Kataluniako literatura deskulturalizazio prozesuan ari da: "Hiztegiaren pobrezia, arrunkeria, joskera egitura sinpleenen makurrera, errepertorio sinboliko eta enblematikoa ahaztea". Hauek izango lirateke krisialdiaren benetako pausoak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Beraz, hau guzti hau gertatzen ari den unean, argitalpen krisialdia beste zerbaiten oihartzuna besterik ez litzateke izango. Kultura eta ekonomia besotik diren garai hauetan batak -kulturak- huts egiten duenean, besteak buru makur jarraitzen du bidea.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_