_
_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Historia

Historia egiten dugu ala historiak egiten gaitu? Denboraldia daramat galdera horixe neure buruan libre utzita, alde batetik edo bestetik atera dadin, baina oraindik ez du pauso ziurrik eman. Zer esan nahi du gizakiak historia egiten duelako horrek? Zer esan nahi du historiak egiten gaituelako horrek? Batean badirudi gizakiak berak jartzen dituela historiaren ibilbideko harriak. Metafora gustukoa dut. Gizakia hargina da, eta historia harlauzez egindako bidea, horrelakoak baitziren aspaldiko errepideak, gurdi eta zamarientzat aproposak. Bigarren galderan, bada baieztapen bat, gizakia historiaren morroi eta zerbitzari dela esaten duena. Gizakia historiaren txotxongilo, historiaren fruitu, historia den sagarrondoaren sagar aurkia. Ez dago gaizki.

Adiskide historiadore bezain ironia zale batek, bulegoan siesta egin nahi zuen guztietan jende asko etortzen zitzaiolako kexu eta haserre, halako batez atean honako iragarki hau jarri omen zuen. "Hemen historia egiten da". Harez gero, historia egitea zerbait handi, miresgarri eta zoragarri zelakoan, bulegora etorritako jendeak, historia-ikasleak seguru asko, beren bidea berriro hartu eta alde egiten omen zuen. Eta adiskidea lasai lokartzen zen, lehenago ala geroxeago mundua aldatzen duten ametsak buruan. Historia ametsa baita batzuetan; amesgaiztoa besteetan.

This is history, lady! Oihu hori egin zuen argazkilari batek, Robert Kennedyren aurkako atentatua gertatu ondoren, 1968an, argazkiak egiteko zuen eskubidea bermatu nahian. Hildakoaren emazteak bere gizona babestu nahi baitzuen argazkilariengandik. Garaiko irudietan ikusten da, emakume apain batek eskuez harresi egin nahian, maitasunezko keinua baino areago dena, babesle-sena agian: errespetu eta duintasun eskea. Alferrik, ordea. Kazetariek, askotan, historiaren aitzakiatan giza pribatutasuna jartzen dute zalantzan, edo, politikariek, eta jende ospetsuak, zenbait arlo publikoak eginik, ez balute bezala kazetariengandik urrun hiltzeko eskubiderik.

Historiak arrazoi emango dit! Hori diote historiaz harantzago edo honantzago jartzen direnek, historia jainko txiki bat balitz bezala, eta haren gurtzaileak eta harenganako sinestunak azken unean salbatzeko ahalmena balu bezala. Niri behintzat, halako hitzak serio esanda ere -eta beti esaten dira ahots tragikoz, lekukoez inguraturik, maiestate keinuz ahal bada, hitzak eta beraiek esaten diren uneak beste edozein une eta bestelako hitzak ere gainditu eta garbituko balitu bezala-, barregarria iruditzen zait, historiak ez baitu inoren jokabidea zuritzen, baizik eta historia idazten dutenek. Euskaraz halakoei historiagile deitzea okerreko interpretazio baten ondorio da: historia egiten duena ez baita izaten, salbuespenak salbu, historia ezagutzera ematen duena. Aldea baitago historia idaztetik historia egitera.

Historia egiten dugu eta historiak egiten gaitu. Batzuetan kateko zakurrak gara eta besteetan geuk eramaten dugu zakurra, batzuetan mundua geure eskura ikusten dugu, eta besteetan munduaren kargapean egoten gara leher egiteko zorian, batzuetan lurra jotzen dugu eta besteetan lur jota egoten gara, batzuetan hegorik gabeko aingeruak izaten gara eta besteetan sua eskuan jolasten diren deabruak, batzuetan barre egiten dugu besteen kontura eta besteetan negar besteengatik, batzuetan dohatsu egiten gaituzte eta besteetan dohakabe egiten ditugu geure ingurukoak. Baina gure historia, halako historiak, ez dituzte historiadoreek jasotzen, bizitza, gehienetan, ez baitzaie garrantzizkoa iruditzen, heriotza baizik. Heriotzak bihurtzen baitu bizitza historia-gai. Historiadoreek ere, aspaldiko apaizek bezala, heriotza baitute historiaren iturburutzat, ez bizitza.

Literaturak bestelako lehentasunak ditu, eta zerbait interesatzen bazaio, hori bizitza da, bere zentzurik arruntenean, bere esanahi sinpleenean: jaio, emaztea hartu, lana aurkitu, seme-alabak izan, zorpetu, adiskideak ehortzi, seme-alabak ezkondu eta hil. Iragaiten diren bizitzak, urtaroak eta denboraldiak iragaiten diren bezala; etortzen diren bizitzak, hotza eta beroa, ura eta lehorra etortzen diren bezala, urtetik urtera aldaketa txikiekin, urtetik urtera barrutik kanpora gutxi irtenik. Literaturaren esparruan, literaturaren baliabideak erabiliz, loratzen diren bizitzak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_