_
_
_
_
Entrevista:IÑAKI IRASIZABAL | Idazlea

"Biolentziak eta delituak instintuz erakartzen gaituzte sarritan"

El País

Lantegian gaueko txandan lan egin ondoren esnatu berri heldu da. Iñaki Irasizabal (Durango, 1969) pertsona arruntaz mozorroturik dator, Mendaroko Txokolatea (Elkarlanean, 2005) bere lehen eleberriaz hitz egitera. Hasiberriaren lotsa baztertuz, ziurtasunez deskribatu du lehen lan luzea duen kontakizun beltza: "Liburu ona da".

Galdera. Eman iezadazu liburua irakurtzeko arrazoi on bat.

Erantzuna. Liburu ona dela. Hori da garrantzitsuen. Nobela beltza denez gero, irakurterraza da. Gizarte-hausnarketa eta kritika egiteko bidea ematen duen generoa da. Arina eta sakona egiten saiatu naiz.

G. Zer kritikatu duzu?

E. Auzune marjinalak aipatzen ditut, adibidez, orain 20 urteko Otxarkoaga auzoa, oso egoera eskasean zegoena. Gizarteak beti ditu kritikatzeko arrazoiak, ze bestela ez dago hobetzeko modurik.

G. Non aurkitzen duzu zure inguru hurbilean nobelak behar duen belztasuna?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

E. Nire nobela ez da topikoetan oinarritzen, delituen inguruan baizik. Istorio bat kontatzea da eta, azken finean, irakurleak arrazoi bat behar du liburua irakurtzeko. Delituak beti erakarri egiten gaitu; biolentziak eta sexuak inertziaz beti erakartzen gaituzte.

G. Zergatik?

E. Badira gauza batzuk instintuz edo senez erakartzen gaituztenak, biolentziak eta sexuak adibidez. Jendea boxeoa ikusten jartzen denean, nahiz eta arauak ez ulertu, beti erakarrita sentitzen da. Bestalde, entrenenigarria delako beti norbait hiltzea edo arriskuan jartzea.

G. Beraz denon baitan dago alde ilun hori.

E. Zalantzarik gabe. Literatura, literatura ona behintzat, gizartearen isla da. Denongan dago, zalantzarik gabe.

G. Eta literatura izan daiteke barruko grina hori bideratzeko modua?

E. Literaturan ezin zara oihuka hasi marrazainaren aurka, futbolean bezala. Irakurleak ezin du inor iraindu; baina idazleontzat, hein batean, nik uste dut balio duela. Idazleok oso zakarrak izan gara eta gara, eta psikoanalistaren fakturak aurreztu ditugu beti. Gure paranoia guztiak paperera doaz, hori mundu guztiak daki. Liburu guztiak ez dira autobiografikoak, ez neurri handi batean behintzat, baina gure paranoiak hor doaz.

G. Eta nondik nora joango da zure hurrengo eleberria?

E. Normalean beti ildo beretik joaten dira. Nobela honetan psikopata eskizofreniko bat dago, bikote eta famili-harremanak daude, delituak... Hortik joaten dira normalean.

G. Ez zara oso urrun joaten inspirazio bila.

E. Orain, berriz, Hungariari buruzko istorio bat idazten ari naiz, baina normalean idazle onak bere inguruko gizartea islatu behar du.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_