_
_
_
_
LIBURUAK | Gaiak

Jon Arretxeren alderik serioena

Griot esaten ei zaie Burkina Fasoko kasta berezi bateko kideei. Jon Arretxek bidaia egin zuen Afrika beltzera eta bertatik ekarri digu Griot bidaia-kronika.

Honekin, bihurtu da bidaia-liburuetara, bere alde seriora, nire ustez, eta beharbada beste askoren ustez, ondoen jorratzen duen arlora. Ez du bidaiaren beraren xehetasunik egiten, bidera irtendako jendearen erretratua baino. Horrela kronika biografia txikia bihurtzen da. Miseria gorrira eta bazterrera kondenatu ditugun burkinafasotar askoren bizitza zertzeladak, baita Afrikak erakarrita afrikar bilakatu diren europar bitxienak ere dira kontagai. Aisha, Issouf, Uliviero, Cisse, Sadou eta hamaika bat gehiago dira unea bizi baino ezin duen Afrika beltza. Afrikari geroa ukatu zaio, eta bere seme-alabak behartuta daude bizimodua ahal moduan irabaztera.Horretan burkinafasotar benetako griotak dira zuriei ahal dutena ateratzen.

Baina behartu, Europan eta Ipar Amerikan etorkina izatera behartu egin ditugu. Orain Afrika beltz horren zati bat gure artean bizi da, bazterrean bizi ere, baina gugan eragina izango dute. Nabarmen-nabarmena da liburu honetan mundu bi hauen kontrastea. Han txirotasunik gorriena, baina hemen aberastasunak bizi-poza eta jendearen arteko harremana tragatu du, oraindino Burkina Fason eusten zaion bizi-poza. Imajinatzen dituzue hemendik lasterra hemengo ume afrikar euskaldunak bide bazterrean Jon Arretxeren bizikleta noiz pasako galdetzeko. Nazara! Afrikan zer berri?

Jon Arretxe: Griot. Elkar, 2004. 11,80 euro.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_