Plebiszitoa
Sistema politiko utopiko batean pentsatzen jarrita, herritar bakoitzak aldez aurretik ezarria duen papera betetzen duenean, antolaketa osoaren oreka somatzen da, guztia aise eta arin, erloju-makinaria gisa. Baina halako biribiltasunak totalitarismoaren atarian jartzen gaituela pentsatzera eramaten gaitu, eta, orduan, heterogeneotasunaren ikurra zabaldu eta kultur aniztasunaren baloreak aldarrikatzen ditugu.
Proiektuen aniztasunarekin politikari irekitzen diogu atea, demokrazia gatazka ororen irtenbide bihurtuz. Hala ere, herriaren partehartzerik gabe, demokrazia iruzur bihurtzen da, are gehiago alderdiek haren ordezkaritza monopolizatzen dutenean, eta demokrazia hauteskunde-merkatua eta politikarien gobernu izatera kondenatzen da.
Halako kritikek ez dute arrazoirik falta, batez ere politika hauteskunde-lehia baino ez dela ohartzean eta demokrazia prozedura eta lehiaketa hutsa bihurtzen denean: herritarrek dituzten lehentasunez eztabaidatu ordez alderdiek inposatzen dituzten aukerez aritzera bultzatzen baita.
Gainera, egungo demokraziaz ari bagara, demokrazia liberalaz baino ez gara ari: gizabanakoek beren xede interesatuak eta partikularrak lortzeko duten gobernu sistemaz. Egungo gizartean komunitate politikoa gizabanakoaren zerbitzuan ezartzen da, eta hura da edozein identitate kolektibo gauzatu ahal izateko abiapuntu bakarra. Antolamendu publikoaren eginkizuna subjektu pribatu horren zerbitzura eraikitzen da, eta haren helburua gizabanakoari dagozkion eskubide indibidualak babestea, errekonozitzea eta bermatzea besterik ez da.
Horrelako proiektuaren aurrean galderak ugaritzen dira: norgehiagoka honekin eraiki al daiteke inolako elkarlanik? Komunitatearekiko erlazio instrumental hutsak sor al ditzake elementu komunak gure artean? Edota, zer gertatzen da aukera gutxiago dituzten gizabanakoekin?
Hala ere, gizarte indibidualista hau egoera paradoxikoz betea dago. Esaterako, ez da zaila guregandik oso urruti dauden pertsonengandik hurbiltasun handiagoa sentitzea eguneroko bizitzan gertu ditugunengandik baino.
Bada beste portaera arras ezaguna ere: giza eskubideak aldarrikatzea eta herritarren eskubideak alderatzea. Jarrera honek soka luzea ekar dezake, eta herritargoaz ari garenean gizakiak gizaki bezala dituen eskubideez edo, jatorriaren arabera, gizaki desberdinen eskubideez aritzera nahas gaitzakeena. Irtenbide polita herritargoaren kontzeptua zentzu kosmopolita batean birformulatzea litzateke, baina irteera hau egungo egoeran amets hutsa baino ez da.
Are gehiago, iraultza frantsesean sortutako Gizartearen eta Herritarraren Eskubideen Aldarrikapenak ere garbi uzten zuen unibertsaltasun zibiko hori komunitate politiko bakoitzean gauzatu beharko litzatekeela, eta ez irudikatutako kosmopolis batean. Zentzu honetan, herritargoaren eskubideek zenbait gizakirengan jaso dezaketen murrizketa identitate komunitarioaren defentsan eta inmigrazio bortitz batek sor dezakeen erasoaren erantzun modura justifikatzen da. Eta eztabaida honek hasi besterik ez du egin.
Sarritan entzuten da komunitate politiko baten iraupena aukera gutxiago dituzten gizabanakoak integratzeko duen ahalmenaren arabera egiaztatzen dela, eta pertsonen, ideien eta proiektuen aniztasuna bermatzean ere. Eta berriro agertzen zaigu demokrazia, kasik hitz magikoa bihurtuta, hasierako abiapuntura bueltatuz, haren akats, muga eta manipulazioarekin batera.
Azkenean, politika demokratikoaren erronka ez da gatazka oro gainditzea, etengabe sortuko diren tirabira eta egoera korapilatsuei era baketsuan irteera aurkitzea baizik, horretarako tresnak jorratuz, oinarrizko printzipioak sendotuz eta instituzioen eraginkortasuna suspertuz. Alde horretatik, demokraziaren exijentzia ez da hain larria, eta gozotasun gehiagorekin, tolerantzia handiagoarekin eta pazientzia zabalagoarekin bidera daiteke.
Bizitza da xahutzen duguna hamaika gauzatan okupatzen garen bitartean, John Lennon-ek ederki adierazi zuen bezala. Beste horrenbeste egiten dugu demokraziarekin.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.