_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Apologia

Txerria, ai gure txerria, mendeetan zehar jende xumearen proteina iturri izan da. Europan, gutxienez, ez da egon hura bezala aprobetxatua izan den animaliarik. Erdi Aroan, esaterako, behiak edo idiak lanerako erabiltzen ziren neurri handi batean, ardiak leku askotan ezin ziren hazi, eta bestelako ehiza debekatuta zegoen, goi mailako zaldunen pribilegio bilakatuz. Txerria, bitartean, beti izan zaigu fidela, beti gure esku, dena eskaintzeko prest. Inork idatzi izan du, haren elikadura-dohainak gogora ekarriz, gure kontinente zaharra urdai-piloen gainean eraiki izan dela.

Eta atzerago joaten bagara, ez da animalia orojale etxekotu honen erreferentziarik falta: iberiarren artean, verraco-en kultura genuen, Homero Odisea-n odolkiez ari zitzaigun, Aristofanesek saltxitxa-egilea deskribatzen zuen, edo Columerak De Re Rustica idazkian pernilak gatzunetan jartzeko prozedura azaldu zuen. Asterix eta Obelixen basurde maitatuetara iritsi arte. Txerria nonahi, beti presente gure inguruan.

Baina gu ez gara hain leialak izan berarekin. Modernitateak, arrazoi dietetikoak erabiliz, eskumikatu nahi izan du, gure mahaietatik erbesteratu, haren lekuan york eta hirugiharra bezalako suzedaneoak modan jarriz. Eta gure txerriak, beti bezain umil, gizakion esker txarra pairatuz, ez digu gogoratu nahi izan harekin genuen zor guztia.

Jakina, denbora gauzak bere lekuan uzten ari da. Betikora bueltatzen ari gara. Sukaldari ospetsuek ere deskubritu omen dituzte haren posibilitate ugariak, beren errezeta garestietan txerrikiak oro barra-barra agertuz. Mediterraniar dieta entzutetsuan ere txerria ate handitik sartu zaigu, haren presentzia kasik derrigorrezkoa bihurtuz. Teknika berrituak ere, tenperatura baxuagoetan egosteko aukera, besteak beste, bat datoz txerriaren kultura izaten ari den loratzearekin. Egun ez da zaila txerria eta bere inguruari buruzko parke tematikoak aurkitzea, txerri-hilketa pedagogikoan parte hartzea, edo haren produktuez emanaldi didaktikoak antolatzea, gainera, pedigrée duen txerrikumea adopta daiteke eta haren hazkuntza prozesuari jarraipena egin.

Gure animalia garai berrien ikurra bihurtzen ari da, txerria ez delako inoiz aurrerakuntza eta aldaketen aurka agertu. Txerriaren gaurkotasuna organo-transplanteetan ere ikus genezake: eta horra hor txerria dugula gurekin ahaidetasun gehiena duen izakia. Zeinek txerriak baino etorkizun handiagorik?

Hala ere, bada oraindik txerriak egin duen beste ekarpenik ere, eta berria Jerusalemetik datorkigu. Hiri zigortu horretan, autobusa hartzen baduzu usai bitxia sentituko duzu, txerri koipez inguraturik aurkituko baitzara. Eta hau guztia Jerusalemeko Rabiniar Epaitegiko epailearen baimenez eta aginduz.

Hortaz, Eleizar Moshé magistratu horren aginduari jarraituz, israeldar poliziak txerri koipez betetako poltsak jarriko ditu autobusetan, fundamentalista islamiarrak burutzen dituzten atentatu suizidak saihesteko asmo sendoarekin.

Txerria ez da animalia lizuna judutarrentzat bakarrik, musulmanentzat gauza bera gertatzen baita. Are gehiago, islamiar erlijioaren arabera, gizaki batek hil aurretik txerriarekin edonolako loturarik izaten badu ez dauka paradisuan sartzerik. Beraz, bere buruaz beste egingo lukeen palestinar sinestuna ezingo litzateke Koranak prometatzen dituen hirurogeita hamabi birjinekin paradisuan elkartu. Txerria, bidaiarien babesle eta paradisuko atezain.

Hasi naizen bezala bukatu nahiko nuke, gurekin mendeetan zehar harreman estuan egon den animalia goraipatuz. Errespetu gehiago eskaini beharko genioke, eta ez erabili haren izena inor iraintzeko. Eta haren kurrinkak maitasunez entzuten ikasi, ahots zaratatsu hura gurea ere badelako. Duela gutxi arte, etxe guztietan zegoen bat, alde guztietan sartzen zuen muturra eta antzematen zen haren presentzia, baina urtearen bukaeran zeukan guztia ematen zigun, heriotza festa bihurtuz. Txerriaren lezioa ez da edonolakoa, eta sendotuz doa egunetik egunera.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_