_
_
_
_
Reportaje:

Seme-alabekin mintzatzeko

Gurasoen euskara hobetzeko eta erabileran laguntzeko ikasmateriala sortu du HABEkGurasoen euskara hobetzeko eta erabileran laguntzeko ikasmateriala sortu du HABEk

Gurasoak Heziz eta Gurasoak Lagunduz izenburupean aita-amek euren seme-alabekin duten harremana sendotzeko ikasmaterialak prestatu ditu HABEk. Haurrekin erabiltzen duten euskara hobetu nahi dutenei eta umeei etxeko lanak egiten lagundu nahi dieten gurasoei daude zuzenduak. Jokin Azkue HABEko zuzendariak azaldutakoaren arabera 'azken urteetan gurasoak euskalduntzeko hainbat programa martxan jarri dira belaunaldien arteko transmisioak garrantzi handia baitu hizkuntzaren biziraupenerako'.

Belaunaldiz belaunaldi hizkuntzaren transmisioaren garrantziaz jabeturik, guraso taldeei eskolak ematen hastea pentsatu zuten HABEn. Guraso eta seme-alaben arteko hartu-emanak azterturik, ondorio nagusia hau izan zen: guraso euskaldun batzuek ez dutela konfidantza handiegirik euren buruengan, beraien hizkuntza gaitasun-maila gutxiesten dutelako edo seme-alabek eskolan erabiltzen dituzten hainbat testuren inguruan eroso sentitzen ez direlako. Arazo honen aurrean, HABEk bere teknikarien bidez gabezi hauei aurre egin nahi izan die eta honetarako prestatu duen material didaktikoa bi multzotan antolatu du.

Lehenengoa Gurasoak heziz izenburupean, konfidantza falta duten gurasoei dago zuzendua, umeekin euskaraz baina jendaurrean gaztelerara jotzen duten haientzat. Gurasoak Lagunduz saila berriz, eskolako hizkera akademikoan eroso sentitzen ez diren haientzat egokitua dago, haurrei etxeko lanak egiten laguntzeko. Jokin Azkueren aburuz 'helburua ikastaro atseginen bidez, umeek eskolan baliatzen dituzten testu eta materialetara hurbiltzeko beldurra galtzea eta seme-alabei laguntzeko gauza direla sentiaraztea da'.

Ikas materialak euskaltegietan eskolak jasotzeko daude prestatuak. Hori dela eta, irakasleentzat ere bada liburu bat, eta eskola eta euskaltegietan deialdiak egiten dituzte, aita nahiz ama ugari animatzeko. Kasu honetan gainera ikasmateriala audioa, bideoa eta idatzizkoa da, beti ere ikasketa jasangarriagoa bilakatzen delarik. Material berezitu hauek beste alor batzuetarako (osasun alorra, inmigrazio berria, justizia alorra, merkataritza edota ostalaritza, bestak beste) egingo direnen aitzindari izango dira.

Jokinek esandakoari eutsiz, 'aurtengo eta hurrengo urteko materialgintzako proiektuak behar bereziei aurre egiteko daude aurrikusiak. Besteak beste justizia, osasuna, ostalaritza eta inmigraziorako ari gara prestatzen. Etorkinentzako materialak prestatu nahian ere bagabiltza baina Eusko Jaurlaritzaren proiektu baten barnean dago modulu hau egokitua eta ziurrenik luzarorako proiektua izango da'. Gurasoentzako ikasmaterialaren sorrera eredu izanik, jarraitu beharreko prozesua finkatu dute hurrengo esparruetarako. HABE Justizia eta Osakidetzako ikasmaterialak prestatzen dabil orain eta 2003 ikasturtean plazaratzeko asmoa dute.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_