_
_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Vive la République!

Charles de Gaulle jeneralak bere neurrira egindako V. Errepublika hiltzorian omen zegoen. 16. artikuluaren arabera, presidenteari, egoera larria aldarrikatuz, kasik botere guztia eskuratzea zilegi egiten dion konstituzioa kinka larrian genuen. Presidentea eta lehen ministroaren arteko bizikidetasun derrigortuak bien arteko mesfidantza besterik ez zuen indartzen. Norgehiagoka honek bata eta bestea hauteskunde-estrategiak zorroztera eraman zituen. Mitterranden helburua de Gaulleren ondorengoak ahultzea bihurtu zen eta eskuinak demagogiari ekin zion ezkerra zatitzeko asmoz. Horretarako baliagarria iruditu zitzaien Front Nationale bezalako alderdia. Zirrikitu horretatik, handik eta hemendik botoak eskuratuz, zatiketa bultzatzen duen ideologia hau aukera duin eta demokratiko modura agertzen lagundu dute. Ultraeskuindarren frantses garbitasunaren gorazarreak badu, izan ere, aintzindari ospetsurik Marsellesaren izpirituan: qu'un sang impur abreuve nos sillons!

Horrela, hasieran pentsaezina zen eskuin muturreko alternatiba presidentea izateko azken txanpara nagusitasunez iritsi zen, hautesleen %18a bilduz. Frantzia eternala aldarrikatu, Orleanseko dama ikur bezala hartu eta antisemitismoa, arrazakeria eta beste zenbait mamu astinduz Le Penek ordezkatzen duen ideologia inoiz baino harroago agertu zaigu.

Eta, bat-batean, duela aste batzuk hain aldenduak zeuden jarrera guztiek Chirac-engan aurkitu dute Errepublikaren salbazioa. Sudurra eta belarriak estalita, baina berari botoa emateko prest agertu dira. Errepublikaren baloreak zalantzan omen zeuden eta indarrak bere inguruan biltzea eskatu zaio hiritargoari.

Ederki dakigu ondorioa. Hiritargoaren erantzuna ezin hobea izan da eskuinaren ordezkariarentzat: Chirac inoiz baino garaileago, Errepublikaren baloreen defendatzaile. Baina zeintzuk dira balore hauek? Erantzuteko baliagarri izan dakiguke frantses sinbolo ezagun batzuen errepasoa.

Oilarra, batetik: Jesusen nekaldia adieraztetik frantsestu (gallus gallicus) eta frantses izaeraren balentria eta borrokarako grina bihurtu zen. Hala ere, beti izan ditu aurkakoak: ezin baita konparatu oilategiko animalia bat lehoi edo arranoek duten mailarekin. Hala zioen, behintzat, Napoleon III.ak. Baina hor dirau oilarrak: frantziar kirolarien adierazle eta Lehen Mundu Gerratean hildakoei eskainitako zenbait oroitarritan tente.

Bandera, bestetik: Iraultza garaian Pariseko hiriaren sinbolo ziren bi koloreei (urdina eta gorria, iraultzaileen intsignietako ezaugarriak) monarkia frantsesaren seinale zen kolore zuria erantsi zitzaionean.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Akaso Marianne baino ez da, frantziar Nazioa, Errepublika eta Aberria adierazten zuen emakumea, batzuetan borrokalari eta sutsua, besteetan baketsu eta sostengatzailea. Egungo bustoak Errepublika adierazten du, aurpegi lasai eta gazteko emakumearen irudiarekin, gehienetan txano frigiarra daramala. Brigitte Bardot, Catherine Deneuve edo Laetitia Castak ere beren aurpegia eskaini diote, garai batean Errepublikak adierazten zuen aldaketa eta berrikuntzaren ikurra kasik edertasunaren sinbolo estetiko bilakatuz.

Dena den, gelditzen dira oraindik sinbolo etikoak. Txano frigiarra, esaterako, Erromatar Inperioko garaian libertoek erabiltzen zuten jantzia, askatasuna berreskuratu zuten esklabuen seme-alaba zirela adierazi nahirik edo. Eta uztailaren 14ak ere ez du itxura txarrik, Parisko herriak 1789an La Bastilleko gartzela hartu izana ospatzen duen datak, boterea herritik bakarrik datorrela adierazi nahi baitu, zapalkuntzaren aurka altxatzeko ahalmena justifikatuz.

Badira, ordea, beste baloreak tradizionalki Frantziaren grandeur esanguratsuarekin lotuak: ezin ahaz ditzakegu Gizaki eta Hiritarraren eskubideen aldarrikapen unibertsala, tolerantziarako jarrera, izpiritu publikoa, informazioaren eskakizuna, desberdinen arteko elkarbizitza, oro har, elkartasunaren izen ugariak. Balore hauen alde ere ariko al da Monsieur le Président ia aho batez aukeratu berria?

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_