_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN | GAIAK

Walpurgis egunean jaio izanaren patu gaiztoaren iseka kupidagabea

Bizitzak makilazoka erabilia nau, bihurri baten gisara'. Halaxe laburbildu zituen Indalezio Bizkarrondo, bertsolaritzaren historiara Bilintx goitizenaz pasatu den Donostiako bertsolari handiak, bizitza osoan bidelagun izan zuen patu gaiztoaren iseka kupidagabeak. Alabaina Walpurgis egunean jaio izanak -geure Bilintx gaixoa 1831ko apirilaren 30ean sortu baitzen, eguerdi aldera- halakoxe ondorioak ekartzen omen ditu, astrologian adituen esanetan: 'Gau eder alai haietako bat/ gertatutzen den orduan,/ izarrek diz-diz egiten dute/ zeruko urdin puruan'.

Haurtzaroan, jolasean ari zelarik, horma batetik erori eta aurpegia itxuragabeturik geratu zitzaion betirako. Hortik zetorkion Indalezio Moko ezizena, Bilintxen izaera lasai eta umoretsua asaldatzen zuena.

Urteak joan eta urteak etorri, Walpurgis egunean jaio izanaren patu gaiztoak beste era bateko iseka kupidagabeak ekarri zizkion erromantizismo garaiko herri olerkari emankorrari. Horrela, koadrilarekin soka-muturrean zebilen batean, zezen batek adarrez eraso eta zauri larriak eragin zizkion. Handik aurrera, bertsolaria herrenka ibili zen.

Ezinezko maitasuna

Ez da harritzekoa, hortaz, bere poesiaren oinarrizko osagaien artean, ezinezko maitasuna eta edertasuna aurkitzea: 'Aurpegia zeinek du/ harek bezin fina?/ Eta zeinek gorputza/ hain ongi egina?/ Ibileran ere ez da/ guztizko arina./ Euskerak ez du hitzik/ famatzeko adina!'.

Nolanahi ere, patu gaiztoa ez bide zen oso konforme kalean egiten zizkion iseka horiekin, eta etxe barruan ere edozeinen pazientzia aproban jartzeko moduko iseka ilunak antolatzen hasi zitzaion. Handik gutxira, lapur batzuk etxera sartu eta Bilintxek ondo gordeta zituen zortzi mila errial ohostu zizkioten, bizitza osoko aurrezkiak, alegia.

Ordukoak dira Indalezio Bizkarrondoren olerkirik ezagunenak, afalondo askotan horren maiz entzuten ditugun Triste bizi naiz eta, Behin batean Loiolan, Hondarribiko Joxepa izeneko emakume bertsolariari bota zion Desafioa edota Juana Bizenta Olaberen omenez idatzitako bertsoak.

Bigarren Karlistada hasi eta berehala, Bilintx Donostiako liberalen laugarren batailoian ibili zen guduketan. Don Karlosen aldeko soldaduak hiria erasotzen hasi zirenean, Walpurgis egunean jaio izanaren patu gaiztoak Bilintxen etxe barrura jaurtiki zuen granada bat.

Horixe izan zen Bilintxek mundu honetan jasan behar izan zuen azken iseka kupidagabea. 1876ko San Sebastian egun hartan, Antzoki Zaharreko atezain lana amaitu eta etxe aldera abiatu zen. Granada galdu haren eztandak hankarik gabe utzi zuen Donostiako bertsolari handia. Sei hilabeteko oinazeak pairatu ezinik, uztailaren 22an Indalezio Bizkarrondok adio esan zien betiko mundu honetako desplazerei.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_