_
_
_
_

Nafarrera da Sakana bailara erdialdeko euskalkia

Duela gutxi arte Sakanako nafar bailarako erdialdeko herrietan mintzatzen den euskara Luis Lucien Bonapartek bere sailkapen linguistikoan zionaren arabera gipuzkoarra zela uste izan bada ere, Jose Luis Erdozia etxarriar filologo eta historialariak kaleratu berri duen tesiak gaur egun, behintzat, besterik adierazten du.

Erdoziak Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia Fakultatean burutu duen tesi honek, Nafarroako Gobernuak kaleratua, Bonaparteren banaketa ez datorrela errealitatearekin bat dio, hain zuzen, eskualde honetan nafarrera baita erabiltzen dena.

'Litekeena da banaketa hori Bonaparteren garaian ere desegokia izatea da', dio tesiaren egileak, 'ziurrenik berak jasotako informazioa ez zelako zuzena. Baina ziur dena da gaur egun herri hauetan nafarrera hitzegiten dela'. Bonaparteren sailkapenaren beste arrazoi bat berak lana egindako urte haietan eskualdera Gipuzkoar jatorriko familia ugariren etorrera izan daiteke. '1860. urtearen inguruan, bai Bonapartek edo bai bere laguntzaileetako batek, herri hauetako dotrinak bildu zituzten eta Bonapartek euskalkien arteko muga bat ipini zuen, Arbizu eta Etxarri herrien artean'. Frantziar filologoaren sailkapenaren arabera, Arbizun nafar euskalkia erabiltzen bazen ere, Etxarrin jadanik, ondoko herrian, gipuzkera erabiltzen zen. Gai honek sortutako jakinminak bultzatu zuen Erdozia tesia bere inguruan egitera.

60 gipuzkoar familia

Herri batetik bestera aditzen formak alda zitezkeen, eta baita beste ezaugarri jakin batzuk ere, baina tesiaren egilearen ustetan, Bonapartek garrantzia handiegia eman zien mota honetako ñabardurei. 'Horregatik, Etxarri Aranazko artxiboan 1880. urteko errolda ikusi nuen. 60 familiatik gora dira Goiherritik etorritakoak. Eurek bere hizkera ekarri zuten, baina bertakoa ere bere egin zuten'.

Dialektologiaren esparruan hamar urtetik gora badaramatza ere, azken lau urteak izan dira Erdoziak espreski tesia lantzeko erabili dituenak Etxarri, Unanu, Dorrao, Lizarraga, Arbizu, Lakuntza, Arruazu eta Uharteko jendearekin hitzeginaz. 'Batik bat 65 urtetik gorakoekin egin ditut elkarrizketa luzeak, beraiek baitira hizkera hoberen gorde dutenak', dio Erdoziak.

Ondorioa, Etxarri Aranaz eta Ergoienako hizkera ez dela gipuzkoarra, baizik eta zubi hizkeraren lanak egiten dituela. 'Funtsean nafarrera da, baina bitartekaritza egiten du euskalki baten eta bestearen artean'.

Sakanako euskarak, bestalde, badu ezaugarri propiorik. Nafarrera beraren berezitasunekin batera, eskualde honetan hainbat hitzetan agertzen den 'r' sinplearen ordez 'ds' ahozkatzen dela aipatzen du Erdoziak, eta 'kontsonante berriaren agerpena proposatu nuen, nahiz eta oso gauza lokala izan'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_