_
_
_
_
Entrevista:LUCIEN ETXEZAHARRETA | Idazle, kazetari eta Maiatzen koordinatzailea | Gaiak

'Euskal literaturan erreferentzia izatea lortu dugu'

Hamaika arrazoi aurkitzen ditu Lucien Etxezaharreta idazle eta kazetariak, Maiatz literatur aldizkariaren koordinatzaileak, honen sortzea eta irautearen azalpen gisa. Iparraldeko idazle eta kazetari honek, izen bereko elkartea osatzen duten beste pertsonekin batera, garaiak zailak direnean ere lanarekin aurrera jarraitzeko indarra aurkitzen du, literaturaz ari den eta liburuak argitaratzen dituen Maiatz Elkartean.

Galdera. Zerk bultzatu zintuen Maiatz bezalako proiektu bat abian jartzera?

Erantzuna. Urte haietan Euskal Herrian pil-pilean zegoen giro kulturala. Gauza berriak egiteko gogo handia zegoen, kultur pizkunde bat, eta ez soilik Hegoaldean, baizik eta Iparraldean ere. 1981eko hauteskundeen ondoren nolabaiteko giro berritzailea zegoen eta hari erantzun genion guk ere. Kultur mugimenduaren adierazpen literarioa Maiatz izan zen.

G. Zeintzuk izan dira zuen helburuak?

E. Besteren artean, Iparraldeko euskalki ezberdinak, orain arte idatziz ia inoiz erabili izan ez direnak, gordetzeko modua da aldizkaria. Lehen alean esaten genuen literatura bizirako nahi genuela, ez gauza zahar bat bezala. Iparraldeko nortasuna eta aberastasuna aldarrikatu nahi ditugu ere, eta horretan gaur egun ere kezkatuta gaude. Inoiz baino gehiago, esango nuke, jaramon gutxi egiten baitzaigu sekula bizi izan dugu egoera larrienean. Baina gure lehendabiziko kezka hemen idazle gazteak sortzea da, haiekin harremanetan egotea, eta batez ere muga materialak gainditzea.

G. Nola lortu duzue denbora guzti honetan aurrera ateratzea?

E. Prudentziarekin. Saiatu gara errealitatea present edukitzen eta ahal genuena baino gehiago ez publikatzen. Urtean bi ale kaleratzen ditugu, eta normalean bi liburu ere. Errealitatea da Ipar Euskal Herrian 200 pertsonak irakurtzen dutela euskarazko literatura.

G. Maiatz Iparralde eta Hegoaldearen arteko lotura moduko bat izan dela esan al daiteke?

E. Hori gehiegi esatea litzateke, baina nire ustez lotura hori naturalki egiten da, hizkuntzaren bidez.

G. Gaur egun ezagun diren idazleetatik batzuk Maiatzen hasi ziren idazten.

E. Bai, nabarmenena akaso Itxaro Borda, baina hor daude ere Aurelia Arkotxa, Auxtin Zamora, Antton Luku...

G. Argitaletxe ere izateak azpiegitura handiago izaten lagundu al dizue?

E. Egia esan, gure azpiegitura oso arina da. Ez gara profesionalak, eta gogo handiz gainditzen ditugu oztopoak. Esan beharra dago, dena den, Euskal Kultur Erakundeak laguntza bat ematen digula urtero, 3.000 euro, gure aurrekontuaren %30a. Baina arazo materialak bigarren mailakoak dira.

G. Zeintzuk izan dira Maiatzen 20 urte hauetako lorpen handienak?

E. Nire ustez, euskal literaturarekiko errespetua lortu dugula eta erreferentzia bat izatea. Berritasuna ekarri dugu, eta publikatzeko erraztasuna. Maiatzen inguruan egin den lanak garrantzia izan duela uste dut.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_