_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Euskaraz esparru guztietan

IX. Jardunaldi Pedagogikoek erronka berria ezarri diote euskal gizarteari: euskara ezinbestekoa izan dadila

Euskara Euskal Herrian beharrezko hizkuntza bihurtzea da dugun erronka nagusia eta bakoitzak bere erantzukizuna du erronka honetan'. Hauxe izan zen Antonio Campos, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakariak joan den ostiralean IX. Jardunaldi Pedagogikoen amaieran azpimarratu zuen ideia nagusia. Asteartetik ostiralera Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan Ikastolen IX. Jardunaldi Pedagogikoek euskararen erabilera izan dute ardatz nagusi.

Camposen hitzetan 'euskarak eskolan irabazi du baina oraindik ez du etorkizuna ziurtatuta'. Egungo herritar askok euskaraz eta kalitatez ikasketak egin arren, euskara erabiltzearen beharra azpimarratu zuten hizlariek. Lorea Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko zuzendariaren hitzetan 'euskararen ezagutza bermatua dago baina hemendik aurrera ezagutza horren transmisioa ziurtatzea eta euskara erabiltzea dira lortu beharrekoak'. Eskolatik ateratzean, kalean, etxean, lan postuetan, nahiz administrazioan gazte askok haien hizkuntza ama erabili ezinean topatzen dute bere burua. Egoera honen aurrean hizkuntza erabilera eremu berrietara zabaltzea da erronka berria. Bilbaoren iritziz, haur eta gazte horiei hizkuntza erabiltzeko aukerak bermatu behar zaizkie eta erronka berri honetan, komunikabide, administrazio eta lan munduaren alorrak ezinbestekoak dira.

Hizkuntzaren osasuna

Euskara aztergai zabala izanik, lau ataletan banatu dituzte bilguneak. Lehenengo egunean euskararen erabilera eskolako egoera guztietan zein eskolaz kanpoko jardunean aztertu zituzten; hau da, euskararen osasuna eskola esparruetan eta eskolaz kanpoko esparruetan. Bertan Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko partaideek nahiz ikastoletako zuzendari eta unibertsitateetako ordezkariek parte hartu zuten. Antton Amondarain eta Emeterio Zaldibia Ordiziako Jakintza Ikastolako eta Tolosako Laskorain Ikastolako irakasleen hitzetan 'haur eta gazteak beraien egunez eguneko bizitzan eta elkarbizitzan euskara erabiltzera animatu behar dira. Ikasle askok gaztelaniara jotzen dute harreman ugaritarako eta hori aldatzea da gure erronka nagusia'.

Asteazkenean hizkuntzaren hurbilpen teorikoa egin zuten; euskara hizkuntza gutxitu bat izanik, gizarte gero eta eleanitzago batean egin beharreko planteamenduak aztertu zituzten. Hemen eskolek, elkarteek, eragile sozialek, giza mugimenduek eta ardura politikoak dituzten erakundeek izan zuten zer esana. Guztien artean, bakoitzak bere zeregina izaki, euskararen sarea zabaltzeko osagarritasun bat topatu nahian aritu ziren.

Mikel Zaldibek Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzuburuak ahuldutako hizkuntza indarberritzeko sendabelarrak gomendatu zituen. 'Hiztun-kopuruz eta erabilera-esparruz gero eta estuago dabilen hizkuntzari, hiztun gehiago erantsi eta esparru berriak zabaldu behar zaizkio'. Ostean Xabier Garagorrik EHUko Didaktika eta Antolaketa Departamentuko irakasleak eta Iñaki Martinez EHUko Soziologia-2 saileko irakasleak, gizarteak dituen aldaketetara euskarak duen egokitzearen inguruan aritu ziren. Kike Amunarriz soziolinguistak itxi zuen bigarren eguneko egitaraua, hizkuntzaren sormen eta adierazkortasunaz mintzatu zelarik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Hirugarren egunean hizkuntzen alderdi kurrikularraz aritu ziren. Ikastetxe bakoitzak euskara lehenengo hizkuntza izaki, bigarren eta hirugarren hizkuntza bat erakutsi ahal izateko egin beharreko planteamenduak aztertu zituzten hizlariek. Alor honetan behin eta berriz azpimarratu den ideia da hizkuntzen planteamendu bat ez dela soilik hizkuntza irakasleei dagokien gaia. Alor honetan beste toki batzuetako esperientziak ezagutarazi zituzten eta Ingalaterra eta Galesko Lehen Hezkuntzetako eskoletan irakurmenaren eta idazmenaren maila igotzeko asmoz sortutako Literacy Policy egitasmoa aurkeztu zuen John Cleggek, Britania Handiko Londreseko hezkuntza aholkulariak. Horrez gain Rosa Maria Ramirez eta Maria Teresa Serra, Bartzelonako Vila Olimpica ikastetxeko zuzendaria eta ikasketa burua hurrenez hurren, hizkuntza bat baino gehiagoren irakaspen goiztiarra egitean, trataera integratu bat izatearen garrantziaz aritu ziren.

Amaitzeko, azken egunean, erakunde ofizialek duten hizkuntza politika izan zen aztergaia. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Lorea Bilbaok eman zuen ezagutzera. Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna euskaraz bizitzeko aukerak egunetik egunera areagotzea dela esan zuen Bilbaok, hartara, hori lortzeko ezagutza, transmisioa eta erabilera bermatzearen beharraz mintzatu zen. Johan Haggmanek, Europako Hizkuntza Gutxituen Bulegoko ordezkariak, haren hausnarketak azaldu zituen beti ere, eleaniztasuna aberastasun iturri dela azpimarratuz. Azkenik, azken egunean, azpimarragarriena Iparraldean lehen aldiz abian den euskararen aldeko hizkuntza politika baten sorreraz eta aplikazioaz aritu ziren Max Brisson, Iparraldeko Departamentu Orokorreko Kontseilari Nagusia eta haren kidea den Jean-Claude Iriart, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko zuzendaria.

Jardunaldi hauek gogoetarako, hausnarketarako, lankidetzarako eremuak aurrikusteko eta elkar ezagutzeko aukerak eskaini dituzte Antonio Campos Ikastolen Elkarteko lehendakariaren aburuz. Camposen hitzetan 'euskararen ezagutza bermatua dago, aurrerakada handia izan baita gazte jendearengan baina orain, beste erronka berriak badirela ondorioztatu dugu'. Horregatik Euskal Eskola euskara ikasteko gunea izateaz gain, ikaslea euskaraz bizitzera animatu eta bultzatuko duen mikroespazio eragingarria izan behar da. Euskaldun belaunaldi honek hizkera adierazkor propioa eraikitzeko ahalmena, askatasuna eta bitarteko linguistikoak izan behar ditu; hau ez da ordea, eskolaren ardura soilik, euskal gizarteko partaide guztien eginbeharra da. Hauxe da euskaldun guztion erronka berria.

Eleaniztasunaren balioa

Johan Haggman Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoan Aniztasunaren Aldeko Forumaren arduradunak ostiralean eman zuen hitzaldian, elebidun izatearen garrantziaz mintzatu zen. 'Hedadura urriko hizkuntzen sustapena eta defentsa Bruselatik' izenburupean, hizkuntza gutxituak aberastasun eta altxorrak direla argi izan behar dugula azpimarratu zuen. Europar Batasunean 40tik gora hizkuntza autoktono daude, horietatik 11 baino ez dira hizkuntza ofizial. Europar Batasunean hizkuntza gutxituek badutela balioa eta garrantzia adierazi zuen eta estaturen batek aniztasun kulturala errespetatzen ez badu Europar Batasunak esku hartu beharko lukeela. Tamalez eskuduntza hori ez dutela baina hala ere, hizkuntza gutxituen eta erregionalen egoera hobetzearen alde lan egiten jarraituko dutela argi utzi zuen. Haggmanen aburuz 'aberastasun ekonomiko, kultural eta politikoa da eleaniztasuna. Orain gehiengoari erakutsi behar diogu elebidun izatea aberasgarria dela'. Horrez gain bere hitzetan 'hizkuntza-aniztasunak pertsonen adimenaren gaitasuna eta trebetasuna bizkortzen eta handitzen ditu, abantaila ekonomikoak eta sozialak sortzen ditu eta elkarbizitza eta gizartearen kohesioa errazten du'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_