_
_
_
_
GAIAK

Irurac bat eternitatean

Denboraren mugak gainditu dituen hauts ikusezina balitz bezalaxe, Frantzisko Xabier Maria Munibe eta Idiakez, 1785. urteko urtarrilak 13an hil zen Peñafloridako zortzigarren kondearen itzal isilak Azkoitiko Insausti jauregiko bazter guztiak estaltzen ditu oraindik ere. Gela barroko horietako batean bildu zen 1764ko Gabon egunean, herritarren geroa Ilustrazioaren bideetan barna antolatu nahi zuten beste 15 lagunekin batera, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea sortzeko asmoz.

Gerora Azkoitiko zalduntxoak goitizenez ezagutu ziren kultura handiko gizon gazte haien tartean, Felix Maria Samaniego arabar alegilaria; Joakin Egia, Narrosko hirugarren markesa, eta Inazio Altuna, Jean Jacques Rousseauren lagun mina zeuden.

Helburu bakarra zerabilten gogoan Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako -hortik omen dator Elkartearen Irurac bat lema famatua- handiki ideialista haiek: kultura eta hezkuntza bultzatu eta herriaren bizi baldintzak hobetzea zientzi aurrerakuntzaren laguntzaz. Xede horrexetan kokatu beharra dago, besteak beste, Gasteizko Miserikordia Etxearen sorrera, edota Bergarako Erret Mintegiarena, non Elhuyar anaiek mundua zur eta lur utzi baitzuten wolframioaren aurkikuntzarekin.

Munibek 41 urte zituen Izarraitz mendiaren magalean Euskal Herriko Adiskideen Elkartea sortu zenean, baina amets intelektual haren sustraiak Areizagako baroiaren alabarekin ezkondu zen eguneraino zabaltzen ziren. Peñafloridako kondea Frantziatik itzuli berria zen, eta ezkontzak eskaini zion lasaitasunari esker, teilatu beraren azpian bildu ahal izan zituen bere sei seme-alaben jolasaldiak eta euskal handiki entziklopedisten arteko solasaldiak.

Nolanahi ere, seme-alaben etorrera ez zitzaion jakintza arloko zereginak bezain samurra suertatu Frantzisko Xabier Maria Muniberi. Hala, lehen semearen bat-bateko heriotza ahaztu ezinik zebilela, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea sortu eta lau urte geroago, Peñafloridaren etxea atsekabez bete zen berriro bigarren semearen -23 urtekoa, kimikaria eta Parisko Les neuf soeurs logia mazonikoaren kidea- heriotzarekin.

Gertatuak gertatu, Peñafloridako kondeak tinko eta irmo eutsi zien jakintzaren aldeko apustu haren hasierako helburuei, eta bizitzak ezarri zizkion oztopo guztiak gorabehera, Caracaseko Erret Konpainia Gipuzkoarraren sortzailearen seme eta Loiolako San Inazio eta Xabierko San Frantziskoren oinordekoaren izaerak bere horrexetan iraun zuen azken uneraino.

Azkoitiko etxea utzirik, Xabier Munibek Bergaran kokatu zuen hil arteko bizitokia. Geroztik, hantxe bizi izan zen dizipulu eta adiskideez inguraturik El borracho burlado. Ópera cómica en castellano y bascuence antzerki lanaren egilea, harik eta, 1785eko urtarrilaren 13an, eternitatearen Irurac bat aurrez aurre ezagutzeko grazia eskaini zioten arte.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_