'Euskarri berriek euskarazko eskaintza izango dute'
GAIAK
Euskadi Irratia 82an sortu zen eta urte berean egin zuen Belokik EITBra jauzia. Donostiako Herri Irratian hezitako kazetaria bada ere EITBn utzi ditu fruitu emankorrenak eta egun bertako irratien zuzendari eta koordinatzailea da. Komunikazioaren mundua liluragarria iruditzen zaio, eta maiz irratia ez den beste zerbait egiteko gai ote den galdetzen dio bere buruari. Garapen profesionala esparru honetan egiten ahaleginduko dela dio, betiere 'gure irrati publikoek orain eta etorkizuneko gizartean paper sendoa bete dezaten'.
Galdera. Ekainean irrati tematikoa jarri zenuten martxan. Zeintzuk dira emisora berri honen erronkak?
Erantzuna. Irrati tematiko hau irekitzeak EITBko irratietan egiten ari garen birplanteamendu bati erantzuten dio, gure negozioa indartzeko erremintak aztertzen ari gara eta etorkizunera begira, esparru honetan landu beharreko bide bat dagoela ikusi dugu. Edukiei dagokionez, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroekin batera hasi gara, bertan eduki sortze handia dagoela ohartu baikara. Eduki horietako batzuk antenaratu nahi izan ditugu, antenaren bitartez gizarteratu daitezen. Pixkanaka hainbat kultur programazioetara hurbiltzen joateko asmoa dugu, betiere antolatzaileek hori posible ikusten duten neurrian. Gure mikrofonoak edukiak sortzen diren puntutik etxe guztietara ireki nahi ditugu, irrati hau leiho irekia da, gauzak non eta nola gertatzen diren bere horretan emititzen ditugulako.
G. Zein hizkuntzatan eskaintzen duzue informazioa?
E. Hizkuntza ez da muga. Antolatzaileen esku uzten dugu aukeraketa. Ez dugu arazorik informazioak ingelesez edo beste hizkuntz arrotz batean eskaintzeko, betiere entzule interesatuak daudela ziurtatuz.
G. Zein neurritan aldatuko dute teknologia berriek irratiaren tradiziozko kontzeptua?
E. Digitalizazioa eta teknologia berrien produkzio erraztasunekin gaiak dibertsifikatu egingo dira, pertsonalizazioa dator eta telefono higikorrak erabiliko ditugu irratiko azken boletinak entzuteko. Pertsonalizazioa gero eta zabalagoa izango da eta pertsonalizazio hori areagotzen den neurrian interaktibitatea helduko da, entzulea pasibo izatetik bezero izatera pasako da eta berari interesatzen zaizkion gauzak eskaintzen badizkiogu entzungo digu, bestela ez. Formatuak ugaldu egingo dira eta jendearen eskakizunetara moldatzen joango dira. Edukiek garapen aldi garrantzitsua biziko dute, eta baita irratiaren kasuan ere.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.