_
_
_
_
Entrevista:IBON SARASOLA | IRAKASLEA | GAIAK

'Idazterakoan sortzen diren zalantzak argitu nahi ditu estilo liburu honek'

'Edozein idazle edo kazetariri' ez omen zaio gaizki etorriko 'goitik behera' irakurtzea. Hala dio Ibon Sarasolak, Xabier Alberdi irakaslearekin batera, idatzi duen Euskal Estilo Libururantz lanaz galdetuta. Kataluniatik etorri zela bi urte dira eta oraindik ez ditu han ikasitakoak ahaztu. Are gehiago, bere iritziz Euskal Herriarentzat eredua ez da Irlanda, Katalunia baizik.

Galdera. Euskararen estilo liburua aurkeztu berri duzue. Euskaldunoi estiloa falta zaigu?

Erantzuna. Nik ez dakit zergatik jartzen zaion liburu mota honi izen hori, egunkarietatik datorrela uste dut. Ez du zerikusirik estiloarekin. Hortik aparte beharbada estiloa faltako zaigu, baina ez liburu honegatik.

G. Zelan definituko zenuke?

E. Zalantza liburua. Idazterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko balio du. Batzutan idaztean huts egiten da konturatu gabe. Jende askok, adibidez, 'hori egiteko asmotan' esaten du, eta gero, modaren batengatik, 'hori egin asmoz' idatzi.

G. Euskarak berezkoa du arazo hori?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

E. Ez. Kazetariak erdaraz modan jartzen ari diren hizkuntza horrekin ere gertatzen da askotan. Batasuna dela eta euskaraz gehiago gertatzen da agian. Hori pasatzen ari da, baina oraindik ere batzuek uste dute kontrakoa frogatzen ez den bitartean berea txarra dela.

G. Katalanaren kasua ondo ezagutzen duzu. Hizkuntza horretan ere gertatzen da horrelakorik?

E. Bai. Bi estilo liburu famatu egin ziren eta arazo berberak ziren gutxi gora behera. Adibidez, erdarazko 'a nivel de' edo 'en clave de humor' bezalako esamoldeekin. Arazo berberak dira. Baina han baliabide gehiago eta liburu hobeak dituzte.

G. Hemen berandu gabiltza agian?

E. Beharbada bai. Baina aurrerapausoak eman ditugu. Egunkariak estilo liburu ona egin zuen...Nire ustez, dena den, hau da osatuena eta onena, argiena eta zehatzena delako.

G. Nori zuzendua dago liburua?

E. Berez unibertsitateko irakasleei, liburuak itzuli edo eskolako apunteak egin behar dituzten irakasleei. Baina egia esan, nire ustez edozein idazleri, edozein kazetariri ez zaio batere gaizki etorriko goitik behera irakurtzea.

G. Nola egiten da horrelako liburu bat?

E. Oinarria izan zen Miren Azkaratek orain hamar urte unibertsitarientzat prestatu zuen ikastaro bat. Unibertsitateko jendeak egindako aldizkari eta liburuetan azpimarratu zituen hainbat adibide, eta hori izan zen liburu honen ernamuina. Xabier joan zen hori handituz...eta hauxe da emaitza.

G. Lan gehien Xabier Alberdik egin du. Zein izan da zure ekarpena?

E. Xabierrek esan zidan liburuaren osagarri ondo egongo litzatekeela zalantza kontuak sartzea, baina hitzen aldetik. Ez zen erraza zeren eta euskaraz ez dago holakorik eta erdaraz ere ez dira gehiegi. Gehienbat Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren berri eman dut. Arazoa da hiztegi horrek 33.000 hitz dituela eta 2.500 aukeratu behar nituen. Aukeraketa egiterakoan buruan izan nituen unibertsitateko irakasleek edo kazetariek buruan izango zituzten zalantzak. Horrez gain, beste gauza bat egiten saiatu naiz: Hiztegi Batutik zer atera liteke han agertzen ez diren hitzei buruz.

G. Orokorrean aurrera egin dugu kalitatean?

E. Orain hogei urteko egoeraren aldean aurrerakada nabarmena dago. Idazle asko daude askoz hobeto idazten dutenak.

G. Orokorrean irudi katastrofikoa dago hizkuntzen kalitate maila dela eta.

E. Delibes edo Umbralek primeran idazten dute. Nire ustez arazoa da idazle profesionalak izan gabe profesioz idatzi behar dutenak: kazetariak, politikoak, buruzagi sindikalak...

G. Zer da kaltegarriagoa, kazetarien hizkera edo eskuko telefonokoa?

E. Hori gauza bitxi gisa hartzen dut. Baina ez dut ikusten hor zein kezka egon daitekeen. Irakurri dudanagatik behintzat, ez dut uste hizkuntzari kalte egingo dionik.

G. Orain bi urte esan zenuen Kataluniako eredua miresten zenuela. Iritzi horri eusten diozu oraindik?

E. Zalantzarik gabe. Gero eta gehiago. Ni paktista naiz, konponbidearen aldekoa, heroiak gorrotatzen ditut...Hizkuntza eta kulturari behar bezalako garrantzia ematen diote, hemen ematen ez zaiona. Han badago gizarte zibil bat gauzak aurrera ateratzen dituena. Hemen dirulaguntzarik gabe inork ez daki ezer egiten. Eta batez ere hango jendea lasaiagoa da, toleranteagoa; eta hizkuntzari eta hizkuntzarekin lotua dagoen kulturari badio atxikitasun bat hemen ikusten ez dudana, oso sektore txikietan ez bada. Hemengo abertzaletasuna, adibidez, askoz petralagoa eta pattalagoa da.

G. Egoerak egin gaitu horrelakoak edo guk sortu dugu egoera hori?

E. Ez. Aspalditik datorren arazo historikoa da. Gu ez gara erromanizatuak eta oraindik ere nabaritzen zaigu, onerako eta txarrerako. Hizkuntza erromanikoa ez zelako euskarak ez ditu hainbat aukera izan...XIX mendearen bukaeran gauza batzuk planteatu zirenean Katalunian era batera planteatu ziren eta hemen beste modu batera...Nire ustez, guretzat eredua ez da Irlanda, Katalunia baizik, argi eta garbi.

Ibon Sarasola irakaslea, Donostian.
Ibon Sarasola irakaslea, Donostian.JAVIER HERNÁNDEZ

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_