_
_
_
_

'Miraria ere bada puntako lauzpabost idazle edukitzea'

Juan Gartziaren Itzalen itzal, Felipe Juaristiren Laino artean zelatari eta Mikel Azurmendiren Nombrar, embrujar hiru horiek argitaratuaz ekin zion 93an Alberdania argitaletxeak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzeari. Joan den abenduan ehungarrena argitaratu zuen, Pello Zabalaren Naturaren mintzoa. Ehun liburu horien artean batzuk gaztelaniaz argitaratu dira eta bide beretik segitzeko asmoa du Alberdaniak.

Galdera. Nolatan hasi zineten euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzen?

Erantzuna. Hasiera hasieratik gure asmoa euskal liburuen argitaletxea izatea zen, baina Euskal Herrian dauden beste hizkuntzei ateak itxi gabe. Gauza interesgarriak zeuden neurrian gaztelaniaz ere argitaratu nahi genuen. Iaz sortu zen ALGA atalean euskal idazle handi baten lana, Sanchez Ostizena, argitaratu genuen. Polita iruditu zitzaigun uztarketa hori: bi kultura eta bi hizkuntzen arteko uztarketa. Atal horretan bigarren liburua oraintxe kaleratu dugu, Anjel Lertxundirena. Kasu honetan gaztelerara itzulitako liburua, hori ere badagoelako gure asmoen artean, euskaraz sortutakoa, ahal den neurrian, gazteleraz argitaratzea.

'Ez da bakarrik behin, Bernardo Atxagak literatura saria jaso zuela. Inoiz baino kalitate haundiagoko literatura egiten da orain euskaraz'

G. Hizkuntzak komunikaziorako tresnak dira baina, herri honetan ez ote dira baztertzeko erabiltzen?

E. Oso garbi daukagu hizkuntzen harresi kontzepzioa hautsi egin behar dela eta norberak aukeratu behar duela hoberena iruditzen zaiona sormen lana egiteko. Euskaraz idazten dugunoi galdetzen digute: Zergatik idazten duzu euskaraz?.Galdera hori mingarria da, inori ez zaiolako galdetzen zergatik idazten duzu beste halako hizkuntzan. Nik uste dut gauza bera gertatzen dela hemen erdaraz idazten dutenekin. Hori errespetatu egin behar da, eta hori da gure saio txikia, euskaraz argitaratzeko sortu ginen baina ez dugu inolaz ere baztertu nahi erdara.

G. Nola ikusten duzue euskarazko panorama literarioa. Kanpotik ikusita, badirudi asko dela euskaraz publikatzen dena?

E. Edozein hizkuntzetan bezala asko da publikatzen dena, eta gutxiago da goren mailako literatura kontsidera daitekeena. Euskarak aurrerakada nabarmena izan du azken zortzi urtetan, lehenagotik zetorren zerbait da. Espainiako sari nazionalean, lehian, hor izan dira euskal idazleak. Ez da bakarrik Atxagak behin, lortu zuena. Lehia horretan Lertxundi, Saizarbitoria eta hainbat daude. Inoiz baino kalitate handiagoko literatura egiten da euskaraz, hori dudarik ez, baina garenak gara, gutxi gora 700 mila hiztun dituen hizkuntzaz ari gara eta hor, hiru, lau, bost idazle punta puntakoak izatea miraria ere bada.

G. Idazle onak, uzta oparoa baina irakurle asko al ditu euskarak?

E. Erosleak baditu behintzat! Irakurleak neurtzea zaila da, baina azken boladan egindako estudioek badituela diote.

Inkietude handiko irakurlea da. Normalean ez da euskaraz bakarrik irakurtzen duena bi hizkuntzetan behintzat, irakurtzen duena.

G. Zer egin daiteke irakurketa bultzatzeko, zerbait egiterik bada, noski?

E. Zerbait egitea derrigorra da, baina ez naiz pelmada eman zalea. Ingurugiroan irakurtzearekin gozatzen duen norbait izatea da onena.

G. Zein traba ditu hain hizkuntza 'txikian' egindako literaturak?

E. Hor ere aurrerapen handia egin da. Itzulpenak badaude, eta gainera itzulpen onak, Borges, Shakespeare edo Wilde irakurri daiteke euskaraz.Itzulpen horiek eginak daudenetik nire idazteko era ere aldatu egin da.

G. Euskarak aurrera pausuak eman ditzan batzuk ari diren bitartean euskararen kontrakoak izan daitezken neurriak hartu ditu Nafarroako Gobernuak. Zer duzue esateko honi buruz?

E. Oso kezkagarria da, eta esango nuke alarma gorria piztuta dagoela. Batez ere gizarte arazo bat dago, Nafarroako gobernuaren neurri horiek hor daude eta hor daude euskal eskolaren kontrako erasoak, ea. Momentu batean eduki genuen hizkuntzari buruzko kontzentzua, kolore guztietako jendearen artean lortutako kontzentzua, hausten ari da. Baina Euskal Erkidegoan oraindik bada kontzentzu puntu bat hizkuntzari buruz. Hori hausten bada inoiz baino egoera okerrago batera goaz.

G. Nori egiten dio kalte euskarak aurrera egiteak?

E. Hori bera zioen aurrekoan Pedro Miguel Etxenikek, 'Zeini egiten dio kalte Iruñeko sarreran Iruñea jartzea. Bide seinale batek nori egiten dio kalte?' esaten zuen. Nik uste dut hor UPN-k ikusi duela eskolatik datorkiola galbidea eta horrek benetan asaldatu egin duela, jende askok matrikulatzen dituelako seme alabak eredu euskaldunetan. Hizkuntzaren arazoetan buruz jokatu behar dugu, ezin baita pentsatu hizkuntza inoren patrimonioa denik. Euskara dugunok, euskaldunok, erakargarri egin behar dugu hizkuntza gure herrian bertan ez dakitenek ikasteko grina izan dezaten.

G. Eta literatura munduan murgiltzen zaretenok jendea erakartzeko zer egiterik duzue?

E. Kuriositate puntu hori sortu, euskaraz zer egiten den, zer den kultura hori. Azken finean bi hizkuntzetako bat ez jakitea pobretasuna dela ikus araztea.

Inazio Mujika Iraola Alberdania argitaletxeko arduradunetako bat Irunen.
Inazio Mujika Iraola Alberdania argitaletxeko arduradunetako bat Irunen.JESÚS URIARTE

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_