Mugarri estaliak
Castillo Suárez-en poesiak loraldi ederra ezagutu du azken urte biotan, lau poema liburu argitaratu ditu epe laburrean. Egia da bi poeta berrientzako liburu kolektibo gisa agertu direla Iruñeko Udalaren eskutik eta zailak direla aurkitzen. Orain bere izenez atera ditu bi, bat Arabako Foru Aldundian, eta bestea, Susa argitaletxearen eskutik. Hark Ernestina de Champourcin lehiaketa irabazi zuen, eta Iragarki merkeak izenburupean eman. Bigarrenak, Mugarri estaliak deitura duena, orain arteko lana biltzen du poema berriekin batera, eta nolabait poetaren plazaratzea adierazten du. Lau liburu urte bitan, gaur egunean dagoen poesiaren eskasian, lan erraldoia dirudi.
Suárez-en obran poema ederrak, esanguratsuak, distiratsuak aurkitzeko modua dago, baina era berean bidea zabalik dagoela erakusten du, aurrera egingo duela. Agian, oso denbora laburrean lau liburu argitaratzeak ez dio onik egin, eta hausnarketa puntu batean daudela ikusi dezakegu bere azken liburuan. Aurreko hirurak, sariak irabazi ondoren argitaratuak, batasun handiagoa zuten espresio aldetik. Mugarri estaliak liburua aurrera pausua da; aurreko hiru libururen poemak aukeratu ditu eta berriak plazaratu, obra berri baten eraikuntza sortu arte. Baina nik lehen haiek zuten batasun joera ez diot ikusten honi.
Suárez-ek bide berriak ireki dizkio aspaldiko kopla zaharrari. Ez du honen irudi mundua erabiliko, baina bai ustekabeko azken kolpea bilatzen duela bere poemetan. Hauxe izan da Iragarki merkeak liburuak erabili duen teknikarik nagusiena. Idazleak egoera bat azaltzen du, eta egoera bukatzeko ezusteko galanta ematen du iragarkiak testura ekarriz, batez ere, sentsibilitatearen eta arruntasunaren arteko kontrasteak adierazten zuen joera nagusi hori: 'Ez dut sekula tangorik dantzatu/.../ Esanen nizuke:/ 'Erakutsi dakidan guztia,/ ez dakidana ez baitut jakin nahi'./ Se necesita pescadera en hipermercado de Pamplona'. Ahotsen jokoak espresibitate handia eman dio testuari, nitasuna, elkarrizketa, iragarki merkea, hiru planoen arteko jokoak indarra damaio testuari. Ugariak dira gainera, liburu honetan, idazketari buruzko hausnarketak.
Mugarri estaliak liburua hiru alditan banandu du poetak: 'Bidaia antolatuak', bidaiaren gaiaren inguruan, 'Maitasuna zedarritzen dute', maitasunaren gaiaren ingurukoak, eta 'Sententzia baliogabea', idazketa prozesuari buruzko aldea.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Mueren dos menores en el incendio de una vivienda en Alhaurín el Grande (Málaga)
Los socialistas valencianos reclaman a Feijóo que entregue a la jueza de la dana la conversación íntegra con Mazón
‘Els nous altres catalans’: SER Catalunya vuelve a la obra de Paco Candel con la voz de Illa, Carla Simón o Greta Fernández
Restablecida la circulación de los trenes de larga distancia y alta velocidad en la estación madrileña de Chamartín
Lo más visto
- La revalorización de las pensiones queda en el aire por la negativa de la derecha a apoyar otras medidas sociales
- Juan Carlos Ferrero: “Más que dolor, siento pena; los finales siempre son tristes”
- El líder groenlandés responde a Trump: “Groenlandia es nuestro país. Nuestras decisiones se toman aquí”
- Los ‘whatsapps’ de Mazón a Feijóo del día de la dana: “Un puto desastre va a ser esto presi”
- La cúpula de Vox votó por unanimidad la destitución de Javier Ortega Smith




























































