_
_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Itzala gure izanaren isla

Pako Aristiren Nemesioren itzala ipuinean, izen bereko protagonistari itzalak ihes egiten dio, hemen azalduko ez ditudan arrazoiengatik, eta mutil gajoak ez du bere atzetik joatea beste erremediorik. Ezin du itzalik gabeko bizitza irudikatu. Bera du adiskide, bidaide, lagun. Haur literatura da, esan gabe doa. Helduok kasu gutxi egiten diegu gure itzalei. Itzalak gure izaera benetakoaren isla diren arren. Ez dute gezurra ezagutzen, ez dira hipokrisiak jota bizi, eta ez dira gizartearen partaide. Badute, aldiz, gure sekretu lotsagarrienen berri, familia onenetan ere ematen diren trapu zikinen testigu diren heinean. Badakite emaztea eta seme alabak bezainbeste putetxeak, alkohola eta kokaina maite dituen aita eredugarriarena, gorroto duen existentzia bizitzera kondenatuta dagoen emazte beti prestu beti eredugarri beti irribarretsuarena, edo etorkizuneko Messi izan behar lukeen hankapalu gazte erretzailearena, adibidez. Badira, halaber, gure herri-kirol maiteena den politikaren sareetan ematen diren tirabiren lekuko isilak. Erraz ezagutuko dituzue, ondo begiratuz gero: Normaltasunaren yonkien itzalak arraroak, itxuragabeak, azken finean, guztiz anormalak dira. Notre Dammeko konkordunaren antza dute, baina hurbilago bizi dira, jauregi dotoreetan. Apokalipsiaren zaldunenak, aldiz, elbarri daude, aspaldi elkarren aurka abiatutako gerraren ondorioz. Bati hanka falta zaio, besteari burua, eta badago hanka eta bururik gabe bizi dena ere, lehen Frantzian eta orain Portugalen aterpe bila dabilena. Bukatzeko, badaude itzalik gabe bizi direnak, egun eguzkitsuenetan ingurura begiratu eta inor ikusten ez dutenak. Aukeratutako bakardadea dela diote, baina nork sinesten die? Familia, politika-erlijioa. Gizartearen ardatza diren arlo hauetan interesgarriena itzalean gertatzen dena da.

Helduok kasu gutxi egiten diegu gure itzalei, gure izaera benetakoaren izaeraren isla diren arren

Hala ere, izan izango dira euren itzalekiko inongo arazorik gabe, zoriontsu eta bake santuan bizi diren pertsonak, baina ez dute batere interesik, zoriontasuna aspergarri samarra delako, kanpotik ikusita, noski. Apustu egingo nuke horien itzalek ohean ematen dutela eguna, depresioak jota, Valiuma gora Diazepama behera. Hau irakurritakoan ez da beharrezkoa zoriontsu denak bere buruaz beste egitea, dibertsio bila. Hori bai, norbaiten asteburuko plana bazen ez ditzala nire hitzak aitzakiatzat hartu. Eta are gutxiago bolo-bolo dabilen krisia. Orijinaltasun apur bat, behintzat horretan! Caparrosek kontratua berrituko duelako bada ados, neskak (mutilak) Lars Von Trierren pelikula guztiak ikustera behartzen bazaitu, orduan bai, normala da muturreko erabaki bat hartu nahi izatea, pisuzko arrazoia da, baina lana galdu baduzu eta etxea galtzekotan bazara, lasai, sakon arnasa hartu eta hamar arte zenbatu. Denok dakigu lana ez zela benetakoa, orain beste herrialde batera ospa egingo duen multinazional baten mailegua baizik, eta, sekretutxo bat, etxea aurrezki kutxarena zen, da, eta aurrerantzean ere hala izateko itxura zuen.

Itzalez ari naizela, aspaldi da ez dudala nirearen berri. Flexoaren argipean ez da ondo ikusten, eta eguzkiak aspaldi alde egin zuen hemendik, agian Nemesioren itzalarekin batera. Bueltatzen denean ikusiko dudanak kezkatzen nau.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_