_
_
_
_
Entrevista:FITO RODRIGUEZ | Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria | Gaiak

"Euskara garaiz ari da globalizazioaren erronkei heltzen"

Apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna, data berezia izango da aurten Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakari Fito Rodriguezentzat (Gasteiz, 1955). Karguan bi urte betetzeaz gain, EIEren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezi batean parte hartuko du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, elkarteko lehendakari-ohiekin batera. Mende laurdeneko jardunaren balantzea eginez, Rodriguezek euskal idazleen "kontzientzia profesional gero eta handiagoa" nabarmendu du.

Galdera. Duela 25 urte, euskal idazlea gizona izan ohi zen, erlijio munduan ibilitakoa...

Erantzuna. Baina profila ez da beti hori izan. 1983 urtearen aurretik, idazle elkartea eratzeko beste saio batzuk egin ziren: 1968an Ermuan, 1955ean Donostian Alfontso Irigoienen eskutik, eta gerra ondoren eta gerra garaian ere bai, Jokin Zaitegi eta Andima Ibiñagabeitiarekin. Orduko euskal idazlearen estereotipoak ez zeukan zerikusirik duela 25 urte ezagutu genuenarekin, eta are gutxiago gaur egungoarekin.

"Kontaktuak errazago egin ditugu urrutiko kulturekin"
"Elkartea birdefinitu behar dugu testugileen aterpe izan dadin"

G. Zertan aldatu dira EIEren helburuak mende laurden honetan zehar?

E. Gurea ez da herri elkartea, elkarte profesionala baizik. Liburugintzan eta irakurzaletasunean eragiteko asmoarekin sortu zen, eta bide horrexeri jarraitzen diogu. Euskara literarioa finkatu eta honen erabilera zabaldu ondoren, hausnarketa egiteko unea iritsi zaigu: euskarriak goitik behera aldatzen ari dira, liburu-tiradak gero eta txikiagoak dira, euskaraz idazten dutenak gero eta anitzagoak dira, eta soziolinguistikoki gero eta garrantzi handiagoa daukate era guztietako testugileek, kazetariak eta testuliburuen egileak barne; baina hori guztia ez da behar bezala egituratu oraindik.

G. Idazleen ikuspegitik, zein izan da orain arteko lorpenik handiena?

E. Idazlearen kontzientzia nabarmenduko nuke. Gure ofizioa praktikan eta jardunean ikasten denez, ezinbestekoa da nolabaiteko militantismo edo zaletasuna izatea, baina zorionez, gero eta kontzientzia profesional handiagoa dago.

G. Literaturaren testuingurua ere goitik behera aldatu da.

E. Dudarik gabe. 80ko hamarkadan oso garrantzitsutzat jotzen zen gure literaturarako Shakespeare, Kafka eta mota desberdinetako kanpoko egileak euskaraz izatea, baina orain, gurea kanpora ateratzea da xedea, Koldo Mitxelenak Gure arbaso zaharren baratza artikuluan idatzi zuenaren haritik. Zoritxarrez, bideragarriago suertatzen ari zaigu kontaktuak eta itzulpenak Esloveniarekin, Finlandiarekin eta urrutiko kulturekin egitea, Espainia eta Frantziarekin baino.

G. Euskal literatura prestatuta al dago globalizazioaren erronkei aurre egiteko?

E. Halaxe uste dut. Erdi Aroan, idazketa zabaltzen hasi zenean, euskara ez zegoen prestatuta ezer idazteko. Gero, Guttenbergen garaian, protestantismoaren bidez testuak itzultzen hasten direnean, hortxe ageri zaigu Leizarraga ozta-ozta, eta modernitatearen garaian Azkoitiko Zaldunak ditugu, baina euskarak ez zuen gauza handirik lortu, El borracho burlado eta beste bizpahiru gauza kenduta. Eta horrela ibili gara Internet eta globalizazioa iritsi arte. Historian lehen aldiz, masa kritiko minimo batekin, behar bezalako teknologia-ezaguerarekin eta euskara batu literario eta finkatu batekin, gure hizkuntza garaiz eta pronto iritsi da halako erronka teknologiko bati aurre egiteko.

G. Zer deritzozu globalizazioak dakarren literaturen arteko lehiakortasunari?

E. Une honetan oso fenomeno interesgarriak dira literaturan herri baltikoak eta Eskandinaviakoak. Norvegiak, adibidez, Euskal Herriaren antzeko biztanlegoa dauka, eta bi estandar literario dituen arren, izugarri zabaltzen ari da munduan barna. Are nabarmenagoa da Japoniaren kasua. Duela 50 urte, 20 dialekto baino gehiago erabiltzen zituzten, eta geroztik, hizkuntzaren estandarizatu eta mundu osora hedatu dira. Gurean ere estandarizazioa lortu da eta kalitatezko gauzak egiten ari dira. Horren froga dira Atxaga, Kirmen Uribe edo Mariasun Landa, euskal literaturaren nazioarteko erreferentzia bihurtu direnak.

G. Zertan aldatu da 25 urteotan euskal irakurlea?

E. Lehen baino anitzagoa da, dudarik gabe. Historikoki 25 urte ez dira ezer, eta askotan ez gara konturatzen horren denbora laburrean egin dugun bidearen luzeaz. Egun, denetariko literatur lanak aurki daitezke euskaraz, gay literatura eta feminista barne. Ramon Saizarbitoriak dioenez, hizkuntza handiagoetan askoz ere gehiago begiratzen diote merkatuari, baina gurean, sortzaileek garrantzi gehiago ematen diote kalitateari.

G. Zeintzuk dira EIEren etorkizuneko erronkak?

E. Elkartea birdefinitu behar dugu testugile desberdinen aterpe izan dadin. Arlo sindikalean, hitzarmen berri bat lortu behar dugu edizio-kontratuak eta sektoreko lan-baldintzak eguneratzeko. Eta azkenik, lan gehiago egin behar dugu irakaskuntza formalean eta ez formalean, literaturak sentimenduzko heziketan daukan betekizuna sustatzearren. Nazioarteko kongresu bat antolatu nahi dugu honetarako.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_