_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Mende osoko testigantza

Eusko Ikaskuntzak Julio Urkixoren lana omenduko du 2007an RIEVen mendeurrenean

RIEVek (Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkaria, gaztelaniazko akronimoaren arabera) ehun urte beteko ditu datorren urtean. Julio Urkixo euskaltzale deustuarraren ekimenez sortutako argitalpen hau iragana eta geroaren arteko mugarria izan zen XX. mendearen hasieran, eta gerra osteko urte ilunen ondoren, ezinbesteko erreferentzia bihurtu zen berriro, 1983az geroztik, goi-mailako euskal kulturaren alor desberdinetan lan egiten duten guztientzat.

"Aldizkari zientifiko batek ehun urte betetzea ospatzeko moduko albistea da, zalantzarik gabe, eta ziur nago euskal gizarteak aintzakotzat hartuko duela RIEVek egindako lan handiaren garrantzia", esan du Xabier Retegi Eusko Ikaskuntzako lehendakariak.

Datozen bi hilabeteotan, EIko zuzendaritza taxutuz joango da aldizkariaren lehen mendeurrena ospatzeko ekitaldien egitaraua. Orain arteko ale guztiak euskarri elektronikoan berrargitaratu eta RIEVen historiari buruzko ale monografikoak plazaratzeaz gain, omenaldi berezia egin nahi dio argitalpenaren lehen zenbakiak sustatu eta finantzatu zituen Julio Urkixo idazle, ikertzaile eta mezenasari.

Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkaria euskal kulturaren azken ehun urteotako bilakaeraren lekuko eta eragilea izan da. RIEVen lehen aroko aleetan, Euskal Herrian zientziaren hazia erein zuten jakintza-alor deberdinetako ikertzaileen artikuluak eta idazkiak dira nagusi.

Alabaina, Telesforo Aranzadi, Resurrección María de Azkue, Joxemiel Barandiaran, Pio Baroja, Arturo Campion, Aita Donostia, Bonifacio eta Carmelo Etxegarai, Miguel de Unamuno eta beste jakintsu askoren idazkien ondoan, RIEV euskal gaietan espezializatuta zeuden nazioarteko ikertzaile ugariren topaleku bihurtu zen, Bonaparte printzea, Pere Bosch Gimpera, Karl Bouda, Rene Lafon, Hugo Schuchardt, Julien Vinson eta abarren lanak tartekatuz. Horretarako, balio handikoak izan ziren Julio Urkixok negozio-bidaietan eta Donibane Lohizuneko udaldietan nazioarteko zientzilariekin landu zituen harremanak.

"Euskal Herriko produkzio zientifikoa Europako irizpide zientifikoen galbahe zorrotzetik iragaztea izan zen aldizkariaren lehen aroko helburu nagusietakoa", zehaztu du RIEVeko hirugarren zuzendaria izan zen Gregorio Monreal Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbidearen Historiako katedradunak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Horrez gain, Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkaria plataforma paregabea izan zen euskal klasikoen testuak berreskuratzeko. Urkixok 36 urte zituen RIEV argitaratzen hasi zenean, baina gaztetatik euskal liburu zaharrak biltzeari ekin zion buru-belarri.

Urtez urte osatu zuen euskal liburutegi aberats hartako ale batzuk aldizkariko irakurleen esku jarri zituen jatorrizko erara argitaratuta, hala nola, Axularren Gero, Tartasen Onsa hilceco bidia edota Kardaberazen Eusqueraren berri onac. 1933an, Pariseko Liburutegi Nazionalean dagoen Etxepareren liburuaren ale bakarraren faksimila plazaratu zuen.

Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkariaren inguruan sortu zen goi-mailako kultur mugimenduak Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiaren sorrera erraztu zuen 1918 eta 1919 urteetan. Bi urte geroago, Urkixok Eusko Ikaskuntzaren esku utzi zuen RIEV aldizkaria, elkartearen agerkari ofizial bihur zedin.

Franco jeneralaren altxamenduak bertan behera utzi zituen 1936ko irailean Eusko Ikaskuntza eta RIEV aldizkaria, eta urtetan, isiltasuna izan zen nagusi euskal zientzialarien artean, Baionako Eusko Jakintza eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak plazaratzen zuen buletinaren salbuespenaz.

Duela 23 urte, Julio Caro Barojari eskaini zioten RIEV berpiztu eta garai berrietara egokitzeko ardura, "baina arrazoi desberdinengatik, aldizkaria eta komunitate akademikoaren artean ez zen lortu espero zitekeen hurbiltasuna", aitortu du Monrealek.

Handik hona, RIEVek ale monografikoak, unibertsitate-tesiak eta goi-mailako dibulgazio-lanak argitaratzeari ekin dio ikerkuntzan dihardutenekiko hurbiltasunaren mesedetan, bai eta Eusko Ikaskuntzako gainerako aldizkarietan argitaratzen diren idazlanen ingelesezko laburpenak ere.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_