_
_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Manhattango krimenak

Ezagutzen ez nuen gizon bat hiltzera etorri nintzen Manhattango bihotzera. Enkargu ezohiko bat zen, antzeko lanetan ez bainintzen sekula ibilia. Susmorik ez pizteko nire ezaugarriak hiltzaile profesional batenak baino askoz egokiagoak zirela sinetsarazi zidaten eta eskainitako diru kopuruaren aurrean amore eman nuen.

JFK aireportutik atera nintzenean, taxi bat eskatu nuen. Taxiez arduratzen zen emakume beltzak hasieran ulertu ez nuen galdera bat egin zidan. Ea Manhattanera nindoan galdetzen ari zitzaidan, seguraski, baina bere ahoskeran uhartearen izenak (maane bezalako zerbait) entzumenetik ihes egin zidan, hitzaren letra guztien azpian ustez zeuden soinuak banan-banan ahoskatzera ohituta bainengoen ni.

Indiako indiar batek eraman ninduen hirian erreserbatuta neukan Hudson hotelera. Barrutik oso hotel iluna zen, nahiz eta kanpoko itxura argia eta koloretsua izan. Nire gelara sartu eta paper puxka batean idatzita neraman telefono zenbakia markatu nuen. Ahots sakon batek erantzun zidan ("Bai?").

-Iritsi naiz, Bob (izen hura zen telefono zenbakiaren azpian idatzita zegoena).

-Ondo da. Begira ezazu zure gelaren parean dagoen leiho aldera -esan zidan segundou batzuen ondoren-. Oraintxe bertan bizar zuridun bat ikusiko duzu leihoaren ondoan. Henry du izena, Henry Tumanian. Tipo nazkagarria. Diru asko zor digu. Henryren urratsak gertutik segitu eta hurrengo egunetan zure lana egin beharko duzu.

Telefonoa eskegi zuenean, agurrik gabe, Henryk okupatzen zuen gela hartara begira gelditu nintzen. Ez zirudien urduri zebilenik. Izan ere, ez zuen susmatu ere egingo heriotza bere zain zuenik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Oso goiz esnatu behar nuen, beste aldean mugimendurik ote zegoen egiaztatzeko. Biharamunean, esaterako, bost t'erdietan iratzarri nintzen. Henryren gelako argia zazpiak aldera piztu zen. Bien bitartean, nire gela minimoaren bazterrak arakatu nituen. Berehala aurkitu nuen erabili behar nuen pistola, isilgailu eta guzti.

Kalera atera zenean, bere atzetik joan nintzen. Bryant Parkera heldu eta gero, hango izotz pistan sartu zen eta han eman zuen ordu oso bat patinatzen. Nik, aldiz, aldemeneko eraikinei begira igaro nuen ordu hura. Ohartu nintzenerako, Henry desagertua zen.

Goibel eta nire buruarekin haserre itzuli nintzen hotelera. Lana ahalik eta bizkorren bukatu behar baitzen. Hurrengo egunean, Henry hoteletik irten zenean, bere urratsak arreta guztiz segitzeko asmoarekin joan nintzaion atzetik. Liburudenda erraldoi horietako batean sartu zen eta bigarren solairura jo. Ez nuen bistaz galdu. Baina hirugarren eta laugarren solairuen artean berriro desagertu zitzaidan. Gauza bera gertatu zen, toki ezberdinetan, hurrengo egunetan ere. Beti heltzen zen une desegoki bat non bere arrastoa galtzen bainuen.

Egun haietako arratsalde batean, hoteleko nire gelara itzultzean, atea ireki eta ohe gainean tipo bat ikusi nuen. Eskua poltsikora eraman nuen instintiboki.

-Lasai -esan zidan han zegoenak-. Badirudi zure lana ezin duzula egin.

Ahots sakon hura, ezbairik gabe, Bobena zen.

-Nola ezetz? Denbora behar dut, hori da guztia.

-Ez, lagun hori. Hemen nik agintzen dut, horretarako naiz narrazio honen egilea. Pertsonaia despistatu eta ahalmen gutxikoa zara, istorio honetatik kanporatu behar zaitut.

Bere hitzek harrituta utzi ninduten. Narratzailea, norbait izatekotan, ni neu nintzen, ez bera. Ez zeukan eskubiderik ni kanpoan uzteko.

-Noski daukadala -esan zuen, eskua praketara eramanaz bat-. Une berean, izuak bultzatuta, pistolari heldu eta tiro egin nion bularrera. Bertantxe hil zen. Praketako poltsiko batean zeukan koadernoan nire izena irakurri ahal izan nuen. Dagoeneko idatzia zuen istoriotik nire izena ezabatzera zihoan; hori besterik ez.

Harrezkero Manhattanen jarraitzen dut. Henry Tumanian ez dut gehiago ikusi, eta egunak uharte amaigabe honen kale eta parkeetan igarotzen ditut. Egia esan, ez dakit zer egin behar dudan, nora joan, edo noiz etorriko den polizia nire bila. Dakidan bakarra da gizon bat hil dudala.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_