_
_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Paperezko apustua

Gidoigile eta marrazkilari ezagunak ari dira parte hartzen 'Xabiroi' komikiaren proiektuan

Ordenagailu jokoen, telebistaren eta teknologia berrien eskaintzen aurrean, Ikastolen Konfederazioak kalitatezko komikiaren aldeko apustua egin du. Xabiroi da ahalegin horren fruitua. 36 orrialdeko argitalpen hori ikasleei banatu diete. Dagoeneko bi zenbaki kaleratu dira.

Marrazkien eta istorioen kalitatea zaintze aldera, proiektuak goi mailako profesionalak batu ditu: Manu Ortega, Patxi Peláez, Juan Luis Landa, Iñaki G. Holgado, Marko, Asisko eta Dani Fano marrazkilarien artean; eta Oliert, Harkaitz Cano eta Joxean Muñoz gidoigile lanetan.

Komikiaren generoak berezko hizkuntza bat du, mintzaira fresko eta erabilgarriagoa, eta euskaraz sortzeko dagoena. Dani Fano aldizkariaren arduradunaren aburuz, "euskarazko komikia oso produktu gaztea da, eta sarritan, atzerapausoak eman behar ditugu eta komikirako oso aproposak diren esaera zaharrak berreskuratu". Terminoak asmatu beharrean, beraz, "ahozko hizkuntzan" ari dira argitalpenerako egokiak izan daitezkeen hitzen bila.

Ikastoletako arduradunen kezka nagusietako bat gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da, nerabezaroan zailtasun ugari baitituzte euskararen aldeko joerak sortzeko. "Gazteentzako produktuak sortu behar dira eta euskararentzat espazioak irabazi", adierazi du ildo horretan argitalpenaren arduradunak.

Harpidedunak

Ekainean lehena eta urrian hurrengoa, hirugarren zenbakiarekin aldizkaria sendotu eta irakurleen artean izan dezaketen harreraren berri izan nahi dute egileek. Datorren urtean emango baitute liburu-dendetarako jauzia. "Pribilegiatuak gara, 33.500 ale banatuko direla jakiteak asko laguntzen baitu", aitortu du Fanok".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Iratiren, Piztia Otzanen eta TeleATOIren ataletan istorio luzeak atalka sortzen dira. Hala, alez ale irauten duten pertsonaiak irakurleengana iristen dira. Estilo horri "askoz erakargarriago" deritzote gidoigileek, "bai irakurleentzat eta bai egilearentzat ere". "Zenbaki batean bukatzen ez den istorioaren jarraipena hurrengoan aurkitzen baitu irakurleak", azaldu du Fanok.

Suspensez eta abenturaz josiak eta irudipen aberatseko istorioak izaki, irakurleak harrapatzeko gaitasun handia dute aipatutako hiru atalek. Horrez gain, Ttantto, Txirritx eta Xango pertsonaia klasikoak helduagoak bilakatu dira eta bere txokoa dute aldizkari honetan ere. Horiekin batera, Asiskoren eta Manuren binetek ere badute tokia; baita Haratago izenburupean Markok eta Olierrek sortutako mundu magikoak ere. Azkenik irakurleen iritzia jasotzeko gunea ere sortu dute, argitalpenaren arduradunak nabarmendu duenez. "Oro har, estilo eta istorio ezberdinak batzen dituen aldizkari aberatsa egin nahi dugu, guztiok gustuko zerbait topatzeko aukera izan dezaten".

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_