_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Duvrescurena

Gerra Hotzaren garaian intelektual disidenteen giltzapetzea eta hilketa ohiko kontuak izan ziren Ekialdeko erregimenetan; ohikoak, eta tragikoak. Ez dakit gogoan izango dituen inork Josef Duvrescu kritikari errumaniarraren pozoitzearen ingurukoak. Securitate-aren artxiboen desklasifikatzeak, ordea, ikuspegi desberdin bat eskaini digu, mendebaldetarroi kontatu zitzaigun mendeku politikoko istorio hartatik urrun samar dagoena.

Erregimen komunistaren garaian, Duvrescu Errumaniako literatur kritikaririk irakurriena izan zen... agian, mihi gaiztoek aipatzen zutenez, konkurrentzia egin ziezaioketen guztiak kartzelan edo erbestean zeudelako. Baina hori esatea, besterik gabe, bidegabekeria izango litzateke: Akal argitaletxeak aspaldi itzulitako Duvrescuren saiakeratxoen bilduma batean haren jakituriaren isla bikaina aurki daiteke, batik bat niri bereziki ona iruditu zitzaidan Jane Austen-en nobelen gaineko azterketa zorrotza.

Egia da artikulu horiek Duvrescuren gaztarokoak direla eta bere heldutasun garaiko lanek galdu omen zutela beste haien indarra eta doitasuna. Horretaz jakitun zegoen Marko Andrescu, Bucaresteko egunkari nagusiko zuzendaria, zeinetan Duvrescuk argitaratzen baitzituen, larunbatero, bere kritika-zutabeak. Andrescuk ondo zekien, ezagunek behin baino gehiagotan esan ziotelako, Duvrescuk gero eta kasu gutxiago egiten ziela iruzkintzen zituen liburuei, eta kritikariarentzat aitzakia hutsa zirela udaberriaz, maitasunaz edo txoriez hitz egiteko, besteak beste... Egunkariko zuzendariak ezin zion ezer aipatu, ordea, kritikariak oso izaera minbera zuelako, eta, edonola ere, Bucaresteko Unibertsitateko literaturako katedradun ahalguztiduna izateak ez zituen gauzak errazten: are gehiago, ezinezkoa egiten zuen zutabearen titularitate-aldaketa batean pentsatzea ere.

Duvrescu gaixotu egin zen egunean, ordea, gauza bitxi batez ohartu zen egunkariko zuzendaria: ohean egon zen bitartean Duvrescuren kritiken kalitateak gora egin zuen, zalantzarik gabe. Tupustean, aipatutako liburuak aintzat hartzen hasi ziren kritikak, ez ziren itzulinguruetan galtzen eta, zehatzagoak izateaz gain, zorrotzak eta are ziztatzaileak bilakatu ziren. Urduritasunaren lehen sintomak hasi ziren sumatzen Bucaresteko eta probintzietako poeta-taldeetan.

Andrescuk konprobatu zuen: kritikariak ez zuen beltzik erabili gaixoaldian zehar. Eta Duvrescuren gaixotasunaren bilakaerak berretsi egin zituen egunkariko zuzendariaren susmoak: ospitaletik atera bezain laster, kritiken kalitatea jaisten hasi zen, aurreko egoera penagarrira itzuli arte. Ekuazioa sinplea zen, eta Andrescuk zailtasunik gabe askatu zuen. Asteartero, egunkariaren egoitza ondoko bebarru batean, Bucaresteko literatur intelligentsia biltzen zen, elkarren arteko tertulia jasoa izateko asmoz; Duvrescu ohiko partaidea zen, noski. Andrescuk ez zituen halako saltsak atsegin, baina joaten hasi zen, eta, bere petaka beti betea zela medio, ez zitzaion batere kostatu Duvrescuren tertulia-lagunik ordezkaezinena bihurtzea. Kritikaria ez zen sekula ere konturatu bera zela petaka horretatik edaten zuen bakarra, eta eskerrak, Andrescuk pozoi-dosi txiki batez osatzen baitzuen edukia, konfiantzazko mediku batek emandako aholkuetan oinarrituz: kopuruak ez zuen gizona hilko, baina gaixorik mantenduko zuen. Etengabe gaixorik.

Gainontzekoa jakina da. Estatuaren osasun zerbitzuek ezin izan zuten kritikariaren gaitza sendatu eta, bi urte t'erdiren buruan, pozoiaren eragin metatuak eta dosiarekin izandako zorigaiztoko gorabehera batzuek hilobira eraman zuten Duvrescu, autopsiak konfirmatu zuenez. Andrescuk lotura zuzenak zituen Ceaucescu presidentearekin eta, ondorioz, poliziak eskandalu guztia estali egin zuen; halere, mendebaldera heldu zen kontuaren oihartzunik, kontu distortsionaturik alegia: Securitate-aren agiriek argi uzten dutenez, eta hemengo prentsan emandako informazioen kontra, Duvrescuk -katedradun gisa Partidu Komunistaren karneta zuenak- ez zuen inolako loturarik izan disidentziarekin, inoiz. Edonola ere, esaten denez, bi urte t'erdi horietan zehar Errumaniako literatur kritikagintzak bere gailurra jo zuen, Bucaresteko egunkari nagusiaren larunbateko gehigarrian.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_