Anarkistak kamerinoetan
Antzerkiaren egoera aztertu dute Tentazioa ekoiztetxeko kideek emanaldi baten atarikoetan
'Lagundu. Ikusten duzu? Burutik eginda dago', dio agenteak. 'Jar iezaizkiozu eskuburdinak', Bertozzo-k erantzun. 'Hoska egiten du!', ohikatu du agenteak berriz ere.
Bi ordu falta dira Darío Fo antzerkigile italiarraren Anarkista baten ezusteko heriotza lanaren bigarren emanaldia has dadin. Arriaga Antzokiko kamerinoetan Tentazioa konpainiako kideak testuei azken errepasoa ematen ari zaizkie, inprobisatutako entseguan. Antzezten ari diren eszenan anarkista eroa menperatu nahian ari dira, tertziopelo gorrizko ohea eta argiztaturiko ispilua antzeztokitzat dutela. Inprobisatutako entseguaren ondoren bat-bateko solasaldia hasi da eta bertan antzerkiarekin lotutako kontuez hitz egin dute.
25 urte eta gero
Ramon Ibarra (Bertozzo inspektorea) eta Mikel Martinezek (agentea) orain 25 urte izan zuten Fo-ren irudimenetik sortutako istorioaren berri, Geroa konpainiak taularatu zuen bertsioaren bitartez.Hori dela eta beraientzat moldaketa berri honetan parte hartzea berezia izan dela aitortzen dute. 'Gutariko gutxik ez zuten ikusiko', dio Martinezek; 'parte hartzeko deitu zidatenean ilusio handia egin zidan. Duela 25 urte burutik pasatu ere ez zitzaidan egingo egunen batean antzezlan honetan parte hartuko nuenik'. Bi antzezleak bat datoz Anarkista baten... gaur egungo klasikoa dela esaterakoan.
Darío Foren testuek berez duen zailtasun mailari testuak bi hizkuntzatan (euskaraz eta gaztelaniaz) ikasi behar izateak dakarrena gehitu behar zaio. Bi hizkuntzetan aritzeak esfortzua 'hirukoiztu' egiten duela diote.
Orain dela hamar egun Arriagan taularatu zuten Fo-ren lana. Birak aurrera jarraituko du: abenduan (Leioan, 5ean); urtarrilean (Elorrion, 11; Irunen, 12 eta 13, eta Santurtzin, 18an); otsailean (Eibarren, 20 eta Amorebietan, 22an).
Estreinaldiaz hitz egiterakoan, konparaketa bitxiak erabiltzen dituzte. 'Camp Noun jokatzea bezala izan zela esango nuke', azaldu du Pisani inspektorearena egiten duen Asier Hormazak. 'Lehen zatian zenbait aldiz jaurti genuen, atsedenaldian berdinduta eta bigarren zatian irabazi egin genuen. Gustura aritu ginen'.
Estreinaldia arrakastatsua izan zen, milatik gora ikusle izan ziren eta. Antzerkiaren errealitatea, ostera, ez da datu horrek erakusten duen bezain oparoa. Alde positiboan, azken urteotan hiriburuetatik kanpo ugaldu diren antzokiak , gaur egun 25en bat antzoki finkok osatutako sarea baitago Euskal Herrian. Horrek antzerki konpainiek duintasunez lan egitea ahalbidetu duela esaten dute arlo honetan diharduten profesionalek. 'Lehen frontoietan edo plazetan antzeztu behar izaten genuen; orain, berriz, behar den bezala lan egin dezakegu', Ibarraren ustez. Dena den, oraindik ezin da esan zirkuitu egonkorrik dagoenik, aretoen arteko koordinazio faltagatik.
Julio Perugorria Geroako kide historiko eta gaur egun antzerki banatzaile denaren esanetan, gabezia hori oso kaltegarria da birak antolatzerakoan. 'Salbuespenak salbu, ez dago bost edo sei emanaldi jarraian antolatzerik eta horrela zaila da kanpotik zenbait konpainia ekartzea'.
Elkarrizketa aurrera joan ahala antzezle eta teknikoen joan etorriak gehituz doaz kamerinoaren kanpoaldean. Aitor Mazo, protagonista nagusia, iritsi berri da. Ia ahotsik gabe dago eta emanaldirako gorde nahi ditu indarrak.
Eskolak
Antzerkia sustatzea bigarren arazo nagusia antzezle berriak trebatzeko azpiegitura falta da, eskola gutxi baitago. Sarritan, gazteek Madril edo Bartzelonara alde egin behar izaten dute ikasteko. Ramon Ibarrak, adibidez, gertutik ezagutu zuen Basauriko eskolaren desagerpena, bertako irakaslea baitzen. 'Irakaskuntza guztiz abandonatuta dago', dio. 'Basaurin errentagarria ez zelako itxi zuten eta horrela oso zaila da gazteentzat ogibidearen oinarriak ikastea'.
Ordu bete pasatxo falta da emanaldia has dadin. Baten batek azken kafea hartzera joateko esan du. Eszenatokian teknikoak atrezzo-a prestatzen ari dira. Italiako presidente baten zuri-beltzezko erretratuaren ondoan hutsik dauden eserlekuetarako begira jarri dira aktoreak. Mahaiaren gainean dagoen telefonoak jo du bat-batean, laguntzaile batek ezkutuko botoia sakatu duenean.
Guztiek azken prestakizunei ekin diete. Teloia minutu gutxi barru altxatuko dute.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.