_
_
_
_
_

Euskararen zeinuak ikusgai

Joan den urtarrilaren 27an zabaldu zituen ateak eta hurrengo martxoaren 4ean itxiko ditu, Zarauzko Sanz- Enean, Hizkuntza eta Literatura Euskal Museoaren ekimena azaltzen duen erakusketak.

Mota guztietako materialak biltzen dira bertan. Guztiek euskara dute oinarri eta gehienak apartekoak dira. Lau gela ezberdin egokitu ditu Kultur Etxeak honetarako, lehenengoan euskaren historia eta honen inguruko ikerketak daude ikusgai, bigarrenean bertsolaritzari eman zaio garrantzia, eta Iñaki Eizmendi Basarriren bizitza gogorazten dituen hainbat argazki, dokumentu eta aztarna aurki daitezke bertan.

Hirugarren gela batean musika eta mintzairaren arteko tirabirak preziatu daitezke. Besteak beste, aspaldiko kanta zaharrak edo Ez dok Amairu talde mitikoaren hainbat lan.

Azkenik, historian zehar euskarak izan dituen erabilera ezberdinak berrikusten dituen txoko bat ere aurki daiteke. Azken honetan hezkuntza, ikuskizunak, liturgia edo administrazioa bilakatzen dira protagonista nagusiak.

Euskara abiapuntu izanik, mota guztietako euskarriak preziatu daitezke egun hauetan Sanz Enean, beirazko kutxetan gordeak batzuk, paretetan esekiak besteak: Argazkiak, mapak,dokumentu zaharrak,liburuak,aldizkariak, eskuizkribuak eta abar luze bat.

Bertara hurbilduz gero beste inon aurki ez daitekeen erlikia bat edo besterekin egin daiteke topo, Peru Abarkaren lehen izkribuak edo Julio Urkijoren lanak bertan baitaude ikusgai. Altxorrak dira gehienak, Hizkuntza eta Literatura Euskal Museoaren sustatzaile den Leopoldo Zugazaren hitzetan, 'kultura izugarri aberats baten ondare guztiak'.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Leopoldo Zugazarekin jarraituz, 'erakusketa honetan etorkizunean museo bilakatuko denean hainbat gauza prezia daitezke. Hizkuntza eta Literatura Euskal Museorakogauza gehiago egokituko ditugu, baina, dena den, aldi baterako erakusketak ere atonduko ditugunez gauza anitz eta askotarikoak txandatuko ditugu'.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_