_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Teknologia, hitzen zerbitzura

Aplikazio informatikoek ez dutela itzultzaileen eskua ordezkatuko diote adituek

Teknologiak ez omen ditu inoiz itzultzaileak ordezkatuko, baina itzultzaile automatikoak oso lagungarri gerta daitezke hizkuntzen arteko aldea murrizteko. Katalunian, adibidez, mota horretako tresna bat erabiltzen dute bi egunkari oso-osorik gaztelaniatik katalanera itzultzeko, zuzentzaileen laguntzarekin. Ildo horretan, 2007an zehar gaztelania-euskara itzulpenak egitea ahalbidetuko duen aplikazio informatiko berria izango da herritarrentzat eskuragarri, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak iragarri duenez.

Tresna berria sortzeko lanen lehen fasea abian da dagoeneko. Kultura Sailaren enkarguz, proiektua aurrera ateratzeko erabil daitezkeen teknologien berri ematen ari dira arlo honetan eskarmentua duten lau enpresa. Informazio hori aintzat hartuta, aukerarik egokiena zein den erabakiko du zenbait adituk osatutako talde batek, bi hilabeteren buruan proiektua lehiaketa publikora atera dezaten. "Beren teknologien berri jaso nahi dugu, proiektu honetarako izan dezaketen garapena jakiteko", adierazi du Kultura zuzendari Lorea Bilbaok. Enpresa horiek zeintzuk diren, ordea, ez du zehaztu, soilik "euskal enpresak tartean" direla argitu baitu.

Gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa bi hilabeteren buruan aterako dute lehiaketara

"Herritarren eskura" egongo den tresna sortzea da Kultura Sailaren asmoa, Bilbaoren arabera. Hortaz, litekeena da itzultzaile automatikoa Interneten erabilgarri izatea. Ahalik eta jende gehienak erabili dezan nahi dute proiektuaren bultzatzaileek. "Ez da espezializatua izango, jakinda ere errazagoa izango litzatekeela arlo jakin bati zuzendutako itzultzailea sortzea", gaineratu du.

Proiektuaren lehen fasean, gaztelera-euskara itzultzailea sortuko dute, eta ondoren alderantzizko bidea egingo duen aplikazioa. Behin tresna hori finkatuta, euskaratik frantsesera eta ingelesera (eta alderantziz) itzultzeko teknologia ere garatzeko asmoa dute.

Egitasmo hau ez da erabiltzaileen eskura jarriko den lehen gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa. Iaz, aukera hori eskaintzen duen OpenTrad sistema (www.opentrad.org) aurkeztu zuten; aplikazio hori, gainera, gaztelaniatik katalanera eta galegora (eta alderantziz) itzulpenak egiteko erabil daiteke.

Itzulpengintza automatikoaren arloan hiru teknika dira nagusi: arau linguistikoetan, itzulpen-memorian eta estatistikan oinarritutakoak. Une honetan ikerketa-ildo nagusiak sistema estatistikoen esparruan bideratzen ari dira, baina horretarako corpus elebidun handiak behar dira, Elhuyar Fundazioko teknikari Josu Waliñoren arabera. Gainera, euskararen kasuan, zailtasuna areagotzen da, gaztelaniarekiko aldea oso handia delako.

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) lehendakari Joseba Ossaren iritziz, "itzulpen-memoriak ez dira erabat fidagarriak, baina OpenTrad bezalako tresnak baino askoz egokiagoak iruditzen zaizkit euskararen kasuan". Euskarara itzultzeko tresna automatikoei dagokienez, aditu honek ez luke sistema hori gomendatuko, "lan gehiago ematen baitu horiek zuzentzeak norberak itzultzeak baino".

Itzulpen-memoria oinarri duten sistemek itzuli beharreko pasartea bilatzen dute aurretik itzulitako testuetan. "Workbench eta Wordfast dira beharbada itzulpen-memoriak kudeatzeko tresnarik erabilienak eta lana izugarri laguntzen diote itzultzaileari", UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroaren Terminologia Saileko teknikari Joxean Zapirainen hitzetan.

UZEIk horrelako itzulpen-memoriak kudeatzen dituen eLENA aplikazioa garatu du, hain zuzen ere eguneroko beharrizanei erantzuteko tresna baten beharra zutelako. Aplikazio hau Eusko Jaurlaritzak erosi zuen 2004an, eta gaur egun, Zapirainen arabera, "400 itzultzailek baino gehiagok erabiltzen dute".

Dena dela, "itzulpen automatiko txukunak egiteko tresnak oraindik nahiko urruti daudela ematen du", UZEIko teknikariaren arabera. Horregatik, tresna horiek hobetzeko proiektuetan teknika mistoak erabiltzen ari dira. Hala ere, Ossaren esanetan, "beti izango da behar-beharrezkoa pertsona baten lan fina, lana txukun egin nahi izanez gero".

Gutxieneko zehaztasuna

OpenTrad proiektua 2004 eta 2005 bitartean garatu zuten, Industria Ministerioko Profit programaren finantzaketaren bidez. Programa horretan hiru euskal erakunde ari dira lanean: EHUko IXA Taldea (http://ixa.si.ehu.es/Ixa), Eleka (www.eleka.net) eta Elhuyar Fundazioa (www.elhuyar.org). Hauekin batera, Alacanteko, Vigoko eta Kataluniako unibertsitateek eta Imaxin Software enpresak parte hartu dute.

Josu Waliñoren iritziz, itzulpen automatikoa baliagarria izatekotan, gutxienez %90eko zehaztasuna izan behar du, eta OpenTradek ez du muga hori gainditzen, %76n geratzen baita. "Lehen prototiporako helburua hori izan zen eta pozik gaude, baina une honetan hori hobetzeko lanean ari gara", gaineratu du. Aditu honen arabera, OpenTrad proiektua eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu nahi duena ez dira kontrajarriak. "Hor ere parte hartuko dugu", iragarri du.

OpenTrad proiektua ez da oraindik itxi, bi ministeriok (Industria, eta Zientzia eta Hezkuntza) datozen bi urteetan babestuko dituzten egitasmoen artean baitago.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_