_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Naturaltasunaren laudoriotan

Euskaltzaindiak Jose Maria Satrustegi eta Juan Goikoetxea omenduko ditu ostiralean

Euskaltzaindiak euskara naturaltasunez erabili eta sustatu zuten bi nafar handiren omenezko ekitaldia egingo du ostiralean, irailak 23, Altsasuko Iortia Kulturgunean. Batetik, Nafarroako Antso VI.a Jakitunaren lingua navarrorum esamoldean oinarrituta euskararen nafartasuna defendatu zuen Jose Maria Satrustegi euskaltzain zenaren lan eskerga gogoratuko du. Horrekin batera, frankismoaren garaian euskaltzaletasunaren sugarra bizirik mantendu zuen Juan Goikoetxea, Arbizuko erretorea, berreskuratuko du gaurgeroko belaunaldientzat.

Satrustegik zioenez, "euskara herriaren gorputza da, mendez mende osatuz joan dena". Sentimendu horrexeri jarraituz murgildu zen gazterik Nafarroako euskaldunen kultur ondarea arakatzeko ahaleginean. Baina ez zen bakarrik abiatu euskaltzaletasunaren bidean barna, bere sorterritik bost kilometro eskasera, Juan Goikoetxeak, Arbizuko erretoreak, berealdiko lan isil eta umila egina baitzuen Sakanako herrietan euskara gal ez zedin.

Juan Goikoetxea Larraun ibarreko Lezaeta herrian jaio zen 1905eko urriaren 18an. Lehen eskolak amaitu ondoren, Andoain, Gasteiz, Iruñea eta Zaragozako apaiztegietan ibili zen ikasle, harik eta, 22 urte zituela, apaiz ordenatu eta Ultzamako Ilarregi herrira destinatu zuten arte. Bertako San Migel parrokian bost urte egin ondoren, Arbizuko Jaiokundeko Amaren eliza gobernatzeko ardura eman zioten.

Andres Iñigo nafar euskaltzainaren esanetan, "Don Juan bihotz zabaleko apaiza izan zen, euskara eta euskaltzaletasuna kemenez baina modu naturalean defendatu zituena, eta asko dira oraindik Sakana aldean haren izaera apalaz oroitzen direnak".

Apaltasun horrexek bultzatuta, Aita Goikoetxeak idazlanak ez sinatzeko ohitura bitxia hartu zuen. "Badakigu elizan erabiltzeko irakurgaiak itzuli zituela, eta Principe de Viana erakundearen aldizkarian ere euskarazko testu ugari idatzi zituen, baina argi dago, Don Juanen asmoa ez zela inoiz bere burua nabarmentzea izan, nahiz eta inguruko euskaldun eta euskaltzaileentzat erreferentzia bihurtu zen", gaineratu du Iñigok.

Bien bitartean, Jose Maria Satrustegi arruatzuarrak -Arakil haraneko herri horrexetan jaio baitzen 1930eko azaroan 15ean- Larraungo Madoz herrian zebilen erretore. Handik, Luzaide aldera igorri zuten bikario, eta azkenik, Sakanako Urdiain herriko erretore izendatu zuten.

Bokazioak uzten zizkion denbora-tarteak profitatuz, euskal testu zaharrak arakatu eta antzinako ohitura eta sinesmenen aztarnak biltzen jardun zuen. Etengabeko ikerketa linguistiko, etnografiko eta antropologiko horren emaitzak 24 liburutan eta 1.100 artikulutan argitaratu zituen.

Bi nafar handi hauek elkarlanean jardun zuten 1968tik 1973ra bitartean. Goikoetxeak bost urte besterik ez zituen egin euskaltzain urgazle lanetan, 1973ko ekainaren 30ean hil baitzen, baina bere izaera isil eta umilak Satrustegiren bidea argitzen jarraitu zuen, harik eta, 2003ko martxoaren 27an, garuneko infartu batek jota, arruatzuarra jakinduriaren sakan amaigabera abiatu zen arte.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_