_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Errealitatea

Garai batean, aspaldi ez dela, fikzioa errealitatearen zordun dela sinesten nuen, euria hodeien, haizea udazkenaren eta gizon euskalduna auzo-tabernariaren zordun diren bezala. Geroxeago, ordea, zalantza sartu zitzaidan bihotz barrenean, eta iritsi zen una bat ez nekiela errealitatea fikzioaren zordun ote zen. Kontsulta egin nuen munduan diren adituenekin ea argitzen zidaten pixka bat nire barne muinetako iluntasuna eta ekartzen ninduten duda-mudaren lurralde basatik ziurtasunaren zelaira, eta esan zidaten, kontsolatze aldera, ez kezkatzeko elkarren eragina zutela errealitateak eta fikzioak. "Bale" esan nien, , "bizia zor dizuet, har ezazue Errioxako ardo on-ona nire kontura". Eta denok pozik.

Bizitzak jarraitu zuen funtsik gabeko gauzek jarraitzen duten bezala, galdera askorik egiteke, noski, eta egunkaria patxadan eta pasadan irakurtzen ari nintzelarik berri batekin topo egin nuen. Urte honetako apirilaren 8an, gizon bat, hogei eta hogeita hamar urte bitartekoa, aurkitu zuten Sheppey uharteko errepide batean, Sheerness hiritik gertu. Blai eginda zihoan. Poliziak hasiera hartan aitortu zuenez ez zekien gizona uretara erori ote zen ala norbaitek bultza egin ote zion, baina ziurtasun handiz esan zuten agenteek uretatik aterea zela, naufrago bat bezala. Hala ere ikusten zen arropa onak zeramatzala soinean, traje iluna, alkandora argia eta gorbata. Ez zeraman dokumenturik eta jantzien etiketarik ere ez. Polizia ohartu zelarik ez zuela gizonak erantzuten egindako galderei erietxera eraman zuten. Han isilik gelditu zen, begiak sabaiari begira. Berria horrela irakurri nuenean burura etorri zitzaidan Bartleby Izkiriatzailea, "aukeran, nahiago ez" esaten zuena, lanen bat proposatuz gero, eta azkenik bere soraiotasunean galdu zena. Eta esan nion neure buruari, liluraturik: "begira, gero esango dute ez dagoela munduan idazteko gairik!". Misterioa beti baita idazleen kitzikagarri. Egunak igaro ziren eta gizon hura eroetxera eraman zutela irakurri nuen halako batean, (erietxetik eroetxera aldaketa handirik ez). Erietxean arkatza eman eta pianoa maraztu omen zuen. Piano-jolea zela zabaldu zen. Horretan eragin handia izan zuen eroetxeko elizako apaizak.

Galdutako gizon mutu eta soraioa pianoa jotzen utzi eta Tchaikovsky jo omen zuen Beltxargen Aintzira hain zuzen, birtuoso bat balitz bezala. Hortik atera zuten ondorioa gizona orkestra bateko musikaria zela eta seguru asko itsasontzi batean zihoalarik erori eta oroimena galdu zuela. Hasi ziren ikertzen, eskatu zuten laguntza eta hara non Eromako Fontana de Trevin mimo gisa lan egiten zuen poloniar esan zuen galdutako gizona Nizan ezagututako piano-jole bat zela, Steven Massone izenekoa. Piano-jole frantsesak berehala gezurtatu zuen, hitzez, bera zenik galdutako gizona; eta sinetsi egin zioten. Beste batek aitortu zuen galdutako gizona piano-jole suediarra zela, Martin Sturfalt izenekoa. Horrek ere berehala gezurtatu zuen bera eta eroetxeko gizon galdua biak bat zirenik; eta sinetsi egin zioten. "Zertarako asmatu nobelak, biziak aukeran ematen dizkigu-eta", esaten nion neure buruari. "Zertarako saiatu fikzioa egiten, errealitatea gehiago bada". Berriaren atzetik segitu nuen, ehiza-txakurra ehizakiaren bila bezala.

Gero, isiltasuna, berririk ez, etsipen mutua. Oporretara joateko txanda etorri zen eta, bateko lasaitasuna eta besteko burrundara, joan egin zitzaidan erabat gizon galduaren historia. Aste batzuk, ordea, sekulako ezustekoa hartu nuen egunkaria irakurtzean: galdutako piano-joleak, hitz egin zuen. Erizain batek galdegin dio ea hitz egiteko gogoa ote duen eta gizonak, uretatik salbatutako gizonak, bere soraiotasunetik irten eta lasai-lasai ez du bada honako hau esaten: "Hogei urte dauzkat, Alemaniatik nator, bi arreba ditut eta aita baserritarra da Bavieran". Antza denez, bere burua bota zuen uretara, hil nahian.

Lehendik ere ondotxo ez banituen bereizten errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak, uretatik ateratako gizonaren historiak are nahastuago utzi ditu nire sinesmenak, eta ez dakit ni ere ez ote naizen lehorreratutako mamu bat, batzuetan soraio eta besteetan amets, batzuetan hitz-jario eta besteetan eldarnio.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_